Deskribapena eta funtzio nagusiak
Google Wave funtzionaltasun berritzaile ugari ditu. Jarraian, horietako batzuk aipatzen ditugu:
Denbora erreala: Beste pertsona batzuek idazten dutena ikus daiteke, letraz letra (ez da beharrezkoa
mezua idazten bukatzea hura partekatzeko).
Eransgarriak: Waveak erraz itsats daitezke edozein blog edo webgunetan.
Aplikazioak eta luzapenak: Facebook-en o iGoogle-n bezala, garatzaileek euren aplikazioak
sor ditzakete waveekin, baita joko konplexuak ere denbora errealean.
-
Wiki funtzionaltasuna: Googleren wave baten barruan,
mezuak edonork edita ditzake, plataforma barruko elkarrizketa guztiak partekatuak baitira. Beraz, garatzen ari den elkarrizketa
batean, informazioz zuzendu daiteke, edukia gehitu edota iruzkin bat egin.
-
Kode irekiko softwarea (open source): Google Waveren
kodea irekia izango da, berrikuntza sustatzeko eta garatzaileek programa bere egiteko. Izan ere, horiek aukera dute software
zabalkuntzak eraikitzeko Googleren API irekien bidez, bai eta beste webgune batzuetan waveak txertatzeko edo Google
Waverekin elkarreragiten duten aplikazioak lantzeko. Waveak ez daude Internetetik bereizita. Aitzitik, asmoa da bien
artean arintasuna egotea.
Erreprodukzioa (Playback): Wavearen edozein zatitan atzera jotzeko aukera
dago, aurretik esandakoa berriro ikusi ahal izateko.
-
Hizkuntza edo mintzaira naturala: Google Waveek ortografia automatikoki
zuzendu dezake, eta, testuinguruaren arabera, oso antzekoak diren hitzen arteko aldea antzeman ere. Era berean, denbora errealean
itzulpen automatikoa egiteko aukera ematen du: gaztelaniaz idazten ari gaitezke, eta munduko edozein bazterretan kide batek
idazten dugun testua unean bertan ingelesez jaso.
-
Fitxategiak partekatzea horiek waveraino arrastatuta (Drag-and-drop):
Erantsirik gabe, partekatu nahi den fitxategia waveraino arrastatuta besterik gabe, konektatzen diren guztiek sarbidea izango
dute.