Instalazioa eta deskarga
Google Wave erabiltzeko, ez da beharrezkoa inolako programarik instalatzea ordenagailuan,
aplikazio horretan partekatzen diren baliabide guztiak eta informazioa webean daude. Hura erabiltzeko, nahikoa da web-orri
honetan sartzea: https://wave.google.com/
Lehen esan bezala, Google Wave oraindik ez dago jendearentzat eskuragarri. Bere webgunean
sartzen bagara agertzen den pantailan, honako hau ikusten da: programaren itxura duen leiho bat, kontua izanez gero (informatika-aplikazioen
garatzaile batzuk soilik) aplikazioan sartzeko leiho bat eta, pantailaren azpialdean, leihatila bat, programa une horretan
aurretiazko bista mugatu gisa dagoela adierazten duena eta gonbidapen bat eskatzeko aukera ematen duena (Request an invitation).
Request an invitation aukeran klik eginez gero zabalduko den leihoan, sartzeko
eskabide bat dago. Horretan, datu hauek adierazi behar dira:
-
gure posta elektronikoaren helbidea,
-
gure oharren berri emandako programa garatzen laguntzeko prest gauden,
-
wave zertarako erabiliko ditugun eta, azkenik,
-
aplikazioaren administratzaileei mezu bat bidaltzeko aukera ematen du. Eskabidea Googleri bidaliz gero, haiek ebaluatu
egingo dute eta euren irizpidearen arabera sarbidea emango dute.
|
|