KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Komunika zaitez eta parteka ezazu Google Wavekin
Erabilera-adibideak
5 de 15
0%

Erabilera-adibideak

Google Wave-ri buruzko oinarrizko informazioa

Google Waveren pantaila ondoko irudian nabarmendutako lau panelez osatzen da:

Pantailaren goiko ezkerraldean honako hauek aurkituko ditugu: (Navigation) nabigazio-panela (Gmailen erabiltzen den antzekoa) eta karpetak eskuinaldeko bilaketa-panelean agertzea nahi dugun waveak hautatzeko aukera emango digutenak. Aukera lehenetsien artean, honako hauek daude:

  • Inbox (sarrerako postontzia)

  • All (guztiak): Eskuragarri ditugun wave guztiak erakusten ditu.

  • By Me (nireak): Erabiltzaileak hasitako waveak hautatzen ditu.

  • Requests (eskaerak): Wave batean parte hartzeko gonbidapenak erakusten ditu.

  • Spam (zabor-mezuak)

  • Settings (doikuntzak): Aplikazio-doikuntzetan sartzeko.

  • Trash (zaborra): Ezabatutako waveak erakusten ditu.

 

Karpetak (folders) edo bilaketak (searches) ere gehitu daitezke.

Nabigazio-panelaren azpian kontaktuen panela (Contacts) dago. Bertan, gure helbide-liburuan gordeta ditugun kontaktu guztiak ikusi ahal izango ditugu. Kontaktu gehiago eta, era berean, horiei buruzko informazioa gaineratu daiteke. Panel horren bilaketa-barrak aukera ematen du gure kontaktu-zerrendaren barruan berariazko kontaktu bat bilatzeko.

 

Deskribatutako bi panelen eskuinaldean kokatuta, bilaketa-panela (Search). Izenak aditzera ematen duenez, sartu nahi dugun berariazko waveak bilatzeko balio du. Horretarako, bilaketa-barran, wavearen barruan dagoen hitzen bat idatzi behar da, edo bilatutako waverako sarbidea duen pertsonaren baten izena. Softwareak hautaketa bat egingo du gure waveen barruan, gure bilaketa-irizpidea dutenen artean.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest