Erabilera-adibideak
Pantailaren eskuinaldean, wave panela azalduko da. Bertan, bilaketa-panelean
hautatutako wavearen edukia ikusi eta manipulatu ahal izango dugu. Goiki barran, berez, honako botoi hauek ikusiko
ditugu:
-
Reply
: waveari iruzkin bat gehitzeko.
-
Edit
: wavearen edukiak editatzeko aukera ematen du.
-
Playback
: wavearen hasieratik iruzkinak ikusi ahal izateko.
-
Unfolow
: gure inbox-ean wave bati jarraitzeari uzteko.
-
Inbox
: wavea gure inboxera mugitzen du.
-
Spam
: wavea spam (zabor-mezu) gisa markatzen du.
-
Read (irakurria)
: wavea irakurritzat markatzen du.
-
Unread (irakurri gabe)
: wavea irakurri gabetzat markatzen du.
|
|
: aukera gehiago dituen zabalgarri bat
irekitzen du. Aukera horien artean dago wavea zakarrontzira bidaltzea
Trash edo beste karpeta batera mugitzea
Move
to.
Wave panelaren beheko ezkerraldean Tags (etiketak) botoia dago
, webari etiketa bat gehitzeko. Etiketa horren bidez, wavea aurrerantzean erraz kokatu ahal izango dugu.
Beheko eskuinaldean Files (fitxategiak)
botoia topatuko dugu. Haren gainean klik eginda, menu zabalgarri bat irekiko da aukera hauekin:
Browse all (denetan
nabigatu),
Download all (denak deskargatu),
Copy to new wave (wave berri batera kopiatu) eta
Upload
files (fitxategiak kargatu).