KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Komunika zaitez eta parteka ezazu Google Wavekin
Erabilera-adibideak
7 de 15
0%

Erabilera-adibideak

Google Wave-n erabiltzen den terminologia

Google Wavek lengoaia propioa du bere aplikazioa osatzen duten funtzionaltasun eta zatietako bat aipatzeko. Komunikazio-plataforma hori ondo ulertzeko, beharrezkoa da erabiltzen den terminologia ezagutzea.

Wave
  • Wave: Elkarrizketa jarraitu bat da, pertsona bakar bat, erabiltzaile talde bat edo robotak ere (horiek aurrerago azalduko ditugu) bil ditzakeena. Norbaitekin izandako berehalako mezularitzako elkarrizketen historia osoarekin konpara liteke. Saio bakoitzean eztabaidatutako guztiak wavea osatuko luke.
  • Wavelet: Era berean, eztabaida jarraitu bat da, baina elkarrizketa zabalago baten (wave baten) barruan dago. Berehalako mezularitzako saio bakar baten antzekoa da. Wave batetik aparte sortu eta administra daitezke.
  • Blip (
    ) : Wavelet bat baino txikiagoa da; Blip banako mezu bat da. Berehalako mezularitzako elkarrizketa batean iruzkin bakarra balitz bezala. Argitaratu eta ondoren wavetik ken daiteke.
  • Document: Dokumentu bat Blip baten barruko edukiaz ari da: Blip bati lotutako hitzak, karaktereak eta fitxategiak.
  • Extension: Wave baten barruan funtzionatzen duen aplikazioa da. Aplikazio horiek wave batean parte hartzen den bitartean erabil daitezke. Bi luzapen mota daude: Gadgets eta Robots.
  • Gadgets: Erabiltzaileek elkarreragin ahal izateko aplikazioak dira. Jokoak edo iritzi-tresnak, inkestak edo bestelakoak izan daitezke.
  • Robots: Automatak dira, wave baten barruan parte-hartzaile edo erabiltzaile gisa esku har dezaketenak. Wavearen beste erabiltzaile batekin komunikatu eta elkarreragiten dute. Kanpoko iturrietatik (adibidez, Twitter) informazioa horni dezakete, edota wave baten edukia berrikusi, zuzentzaile ortografikoaren eta aldibereko itzultzailearen kasuan bezala.
  • Embeded Wave (wave integratua): Wave integratu bat wave bat eta, horrekin batera, elkarrizketa lekualdatzeko modua da, wave hori bere web-orrian kokatzeko.

Orain, Google Waveren lau panel nagusiak eta aplikazioan erabiltzen den terminologia ezagutzen ditugunez, ikus dezagun besteak beste zein egoeratan waveak erabilgarri izan ditzakegun. Gogora dezagun aplikaziorako sarbidea mugatua dela gida hau garatzeko garaian. Horregatik, erakutsi beharreko irudi asko adibide gisa eskuragarri dauden waveetatik hartuko dira. Horiek Googlek ingelesez sortuak dira.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest