KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Komunika zaitez eta parteka ezazu Google Wavekin
Erabilera-adibideak
10 de 15
0%

Erabilera-adibideak

Taldeko proiektuak edo txostenak egituratzea

Aukera dago denbora errealean txosten edo proiektu baten zirriborroaren edukia antolatzen lankidetzan aritzeko, iruzkinak sartzeko eta hainbat kokalekutatik dokumentu bakarrean zuzenketak egiteko, erantsitako fitxategietan kopiak bidali eta sinkronizatu gabeko zenbait dokumentu sortu behar izan gabe.

Wavean guztiek alda dezaketen dokumentu bakarra egoteak erraztu egiten du informazioa bilatzea, bananduta lan eginez gero edukiak bikoiztu beharrik gabe.

Ideia-jasak egitea (Brainstorming)

Wave bat sortuta aukera dago zenbait pertsona gonbidatzeko eta gai baten inguruan ideiak trukatzeko, bai eta denbora errealean edukiak (hala nola, irudiak, bideoak, URLak nahiz beste wave batzuetarako linkak) gehitu eta partekatzeko ere. Ideia-jasa amaitzean hoberenak hauta ditzakegu, wave beraren barruan horiek garatu eta eztabaidatzeko, guztientzako gogobetegarria izango den emaitza lortu arte.

Gogoan izan dezagun parte-hartzaileek wavearen barruan edonondik elkarreragin dezaketela, beste hizkuntza batzuetan ere.

Irudiak, bideoak edo dokumentuak partekatzea

Argazkiak waveraino arrastatutako besterik gabe, taldeko argazki-albuma egin daiteke, bakoitzak dituen argazkiak ekar ditzan. Wavearen erabiltzaile guztiek aukera izango dute bertan dauden argazkiak kopiatzeko, baita iruzkinak egiteko ere.

Aplikazioaren bidez, era berean, wavearen barruan modu pribatuan iruzkinak parte hartzaile batzuekin bakarrik parteka daitezke. Iruzkin horiek ez dituzte ikusiko gainerako parte-hartzaileek.

Gadgetak erabiltzea

Gadget bat Google Waveren luzapen mota bat da. Aplikazio horiek erabateko funtzionaltasuna dute. iGoogle edo OpenSocial-erako dauden ia gadget guztiak wave gisa erabili ahal izango dira. Horiek waveetan erabiltzearen abantaila da waveetan denbora errealean elkarreragiteko aukera. Ildo horretatik, aplikazioa Facebook edo MySpace-ren antzekoa da.

Gadgetak wave jakin baten berariazkoak dira, eta ez erabiltzaile batenak; hau da, gadgeta waveko parte hartzaile guztiei dagokie. Google Wave aplikazioan aurretiaz ezarritako gadget batzuk daude, adibidez, Sudoku-rena, wavearen barruan beste batzuen lankidetzarekin sudokuak ebazteko (puntu-kontagailu bat du, erantzun zuzenengatik puntu positiboak eman eta erantzun okerrengatik puntu negatiboak ematen dituena). Beste gadget bat Maps izenekoa da. Horrek aukera ematen du Google Maps-eko mapa batean sartzeko, wavean ipintzeko eta horren gainean elkarreragiteko (iruzkinak edo azalpenak eginda).

Sudoku

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest