KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Komunika zaitez eta parteka ezazu Google Wavekin
Deskribapena eta funtzio nagusiak
2 de 15
0%

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Zer da Google Wave?

Googleren Wave softwarea 2006an hasi ziren garatzen Lars y Jens Rasmussen anaiak (Google Mapsen sortzaileak), Stephanie Hannon (proiektuaren gerente gisa) eta Googleko beste bi enplegatu. Hura garatzaileei aurkeztean, Lars Rasmussenek esan zuen ekimena galdera honetatik sortu zela: “nola izango zen posta elektronikoa gaur asmatu izan balitz?”. Jakina, bereizgarriren bat eduki beharko zuen, eta duela 30 urte baino gehiago erabiltzen den ohiko e-maila baino egokigarriagoa izan.

Gaur egun, Google Wave ez dago eskuragarri jende guztiarentzat. Aplikazioa osorik modu egonkorrean eraginkor dagoenean, Googleren doako softwareen sorta zabalean sartuko da. Orain, sarbidea garatzaileentzako aurretiazko bista batera mugatuta dago, Wave osatuko duten APIen azken garapenean eta produktuetan laguntzen duten garatzaileentzat, hain zuzen. Horiek euren iritzia eta ideia berriak ekartzen dituzte waveek eskaintzen dituzten aukeren inguruan.
3 P Google Wave

Haren sortzaileek honela definitzen dute Google Wave: azken web-teknologien erabilerak eskaintzen dituen aukerak ikusteko modu berri bat, espazio partekatu eta iraunkor bakar batean eduki aberatsarekin (testua, argazkiak, bideoak, mapak, datu-iturriak, etab.) lan egiteko aukera ematen funtzioak eta tresnak bateratuta. Hain zuzen, espazio horri deitzen zaio Wave (OLATU ingelesez). Aplikazioaren sortzaileek, garatzaileentzako aurkezpenean, Google Waveren 3 P-az ari dira: produktua (aplikazioa bere osotasunean), plataforma (aplikazioa etengabe eta elkarlanean garatzeko bidea ematen duten APIak) eta, azkenik, protokoloa (komunikazio-sistema irekia izango da, etorkizunean elkarreragin ahal izango duena beste batzuek garatutako ezaugarri bereko aplikazioekin).

Wave bat irudika dezakezu orri zuri baten antzera, non edozein erabiltzailek elkarrizketa moduko bat antola dezakeen, mapak, testuak, argazkiak, bideoak, jokoak, widgetak... barne hartuta, eta waveera jotzen dutenek aukera duten denbora errealean ala ez sartzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest