KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Komunika zaitez eta parteka ezazu Google Wavekin
Erabilera-adibideak
9 de 15
0%

Erabilera-adibideak

Lan-bilera bat deitzea, egindako bileraren zirriborroa egituratu eta jakinaraztea

Wave baten bidez, bilera bat deitu eta aztertu beharreko gaiak finkatu ditzakegu. Horiek parte-hartzaile guztiek iradoki eta alda ditzakete. Parte-hartzaile guztien artean agenda adostu ondoren, wave bera erabil daiteke

Gadget
tresnarekin, bertaratzeko asmoa baieztatzeko. Bilera amaitzean, aukera dago berriz ere bileraren wavean sartzeko, guztien partaidetzarekin haren zirriborroa egituratzeko.

Erakusten dugun adibidea bost lankideren arteko bilerarena da. Hasiera batean, aire girotua konpontzearekin lotutako gaia jorratzeko deitu da. Hasierako planteamendu horretatik abiatuta, horren inguruko zenbait iruzkin azaldu dira, bai eta bileran aztertu beharreko beste hiru gai ere. Azkenik, bilerarako agenda bat adostu dute. Hala, gai bat jorratu beharrean 4 aztertuko dituzte. Era berean, gai bakoitzaren inguruan eztabaidatu beharreko hainbat iruzkin edo ikuspegi agertu dira.

Wavea erabiltzen jarrai daiteke, bileraren zirriborroan ezarri beharreko ekintzei jarraipena egiteko eta horien betetzea dokumentatzeko. Horrela, informazio guztiawave berean egongo da, planteatutako ekimenaren hasierako planteamenduetatik azken emaitzetara iritsi arte.

Aurreko prozesu osorako wave bera erabilita bilera eraginkorragoa izango da, agenda parte-hartzaile guztiek adostu baitute, “antolatzaile” batek ezarri beharrean. Gainera, parte-hartzaileek argi izango dutenez zer jorratu behar den, beste gai batzuekin galdu beharrean.

Hori Google Wave bezalako tresna baten bidez lortzeko, ziur aski hiru edo lau bilera beharko lirateke bakarra egin beharrean, baldin eta ados jarri nahi bada aztertu beharreko gaietan, aurrera eraman beharreko ekintzen zirriborroan eta ekimen horren inguruan lortutako emaitzan.

Antolamendu-prozesuan edo bileran sartuta egon ez direnek guztiaren berri izan dezakete wavean noiznahi sartuta, esaterako: zeinek planteatu zuen aztertu beharreko gai bakoitza?, zein dira gauzatu beharreko ekintzen arduradunak? eta azkenean zein emaitza lortu zen? Hori guztia wave bakarrean dokumentatuta egongo da.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest