3. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Irakasle-rola Moodle plataforman
ItinerarioJardueretan sakontzenJardueretan sakontzenJardueretan sakontzenJardueretan sakontzenJardueretan sakontzenJarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekinJarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekinJarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekinHTML lengoaiaHTML lengoaiaHTML lengoaiaHTML lengoaiaHTML lengoaiaHTML lengoaiaHTML lengoaiaHTML lengoaiaHTML lengoaia
1 de 18
0%
Itinerario
Zer egingo dugu?
Modulu hau ikastaroaren gutxieneko edukiak eta oinarrizko zereginak sortzen eta ikastaroaren ezarpenari buruz zertxobait dakiten irakasleentzat da. Zailtasun ertaineko zereginak egiten dakitenentzat eta Moodle plataforma baten kudeaketari buruzko elementu konplexuagoak sakondu nahi dituztenentzat ere bada.
Zereginen eta baliabideen aukera konplexuago batzuk ikusiko ditugu, adibidez, ikasgaiak, datu-baseak eta wikiak.
Galdetegi bateko galderak esportatzen eta inportatzen ere sakonduko dugu, galderak ikastaro batetik beste batera eraman ahal izateko, baita plataforma desberdinetako ikastaroak badira ere, eta Moodleren kanpoko jarduerak txertatzen ere arituko gara, adibidez, Scorm paketeak txertatzen.
Bestalde, HTML lengoaiaren oinarrizko ezagutza batzuk landuko ditugu, malgutasun handiagoa izateko ikastaroko panelen batean informaziodun bloke bat gehitu nahi dugunean edo baliabide bat sortu nahi dugunean.
Zer urrats egingo ditugu?
• Hasteko, ikasgai, datu-base eta wikien erabilera sakonduko dugu.
• Horren ondoren, galderak edo jarduerak inportatu eta esportatuko ditugu.
• Azkenik, HTML lengoaiaren elementu batzuk ikusiko ditugu, orrialde-motako baliabideak hobetzeko beharrezkoak direnak.
Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?
Kapsula-lantegiko edukiekin, lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuari begira, formatu desberdinak konbinatuko ditugu:
• Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
• Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
• Atal batzuei buruzko bideo-tutorialak.
Has gaitezen, bada!
Jardueretan sakontzen
Moodleko jarduera batzuk oso erraz sortzen eta ezartzen dira, eta beste batzuk pixka bat konplexuagoak dira. Modulu honetan ikusiko ditugun jardueren ezarpena edo azken erabilera konplexua izan daiteke agian, baina oso tresna erabilgarriak dira plataformarekin egiten den lana aberasteko.
Ohiko jarduera batekin hasiko gara, ikasgaiarekin, hain zuzen: gero denon artean ekoizteko mailan pauso bat aurrera egingo dugu, datu-baseak sortuko baititugu, eta, azkenik, wikiak sortuko ditugu: elkarlanean arituz testuak sortzearen mailarik altuena dira wikiak.
Jardueretan sakontzen
Ikasgaia sortzea
Ikaslea testu bat duten orrietatik gidatzen duen jarduera da ikasgaia, eta, oro har, galdera batekin amaitzen da. Ikaslearen erantzun bakoitzak orri batera eramaten du, eta, beraz, erantzunaren baitan dagoen ibilbide automatizatu bat sortzen da.
• Sor ezazu ikasgai bat Agregar actividad (Jarduera gehitu) goitibeherako menua erabiliz.
• Idatzi ikasgaiaren izena, eta ezarri denbora-muga bat minututan, edo desgaitu aukera hori.
• Zehaztu zenbat erantzun izango dituzten gehienez ere galderek
• Praktikarako ikasgaia bada, ez da kalifikazioen atalean gehituko.
• Zehaztu ikasgaia kalifikatzeari buruzko aukerak.
• Ikasleei atzera itzuli eta aurreko erantzunak aldatzeko aukera eman nahi badiezu, aktibatu Revisión (Berrikuspena).
• Zehaztu dezakezu zenbat saialdi egin ahal izango diren gehienez, eta zer egingo den erantzun zuzena eman ondoren: ikasgaiaren fluxua jarraitu, ikusi gabeko orri bat erakutsi edo erantzun gabeko orri bat erakutsi.
• Pase de diapositivas (Diapositiba-emanaldia) aukerarekin, orriak pantaila-sekuentzia bat bezala ikus daitezke, Siguiente (Hurrengoa) eta Anterior (Aurrekoa) botoiekin, diapositiba bidezko aurkezpen bat balitz bezala.
Irakasleek askotan ikasgai-sekuentzia bat egiteko eskatzen diete ikasleei, eta ezartzen dute bigarrena egiteko lehenengoa gainditu behar dela, hirugarrena egiteko bigarrena eta abar.
• Ikasgai-sekuentzia baten eskema egiteko, ikasgai bakoitza aurreko ikasgaiaren Dependiente (mendeko) gisa ezarri behar da. Hartara, maila jakin bat lortu beharko da ikasgai bakoitzean, hurrengora pasatu ahal izateko.
• Guardar cambios y mostrar (Gorde aldaketak eta erakutsi) botoian klik egitean, ikasgaiaren edukiarekin lanean hasiko gara.
• Gehitu adar-taula bat, adibidez, hasteko.
• Idatzi izenburua eta sarrera:
• Horren ondoren, idatzi adar bakoitzaren izena, eta hautatu zer orritan hasiko den adarra. Orria ez bada existitzen oraindik, behin-behineko aukeraren bat hautatu beharko duzu, eta aurrerago aldatu.
• Egin klik Añadir una tabla de ramificaciones (Adar-taula gehitu) aukeran amaitzeko.
Jardueretan sakontzen
• Erabili Edición (Editatu) fitxa, orri bat gehitzeko galdera batekin:
• Fitxa batean klik egin beharko duzu galdera-mota adierazteko:
• Aukera anitzekoa
• Egia/Gezurra
• Erantzun laburra
• Zenbakizkoa
• Lotu
• Entsegua
• Idatzi orriaren edukia, eta amaieran galdera bat.
• Behean, adierazi zer aukera dauden eta haien kalifikazioa. Horrez gain, iruzkin bat adierazi beharko duzu erantzun posible bakoitzerako, bai eta erantzun posible bakoitzarekin ikasgaiak zer orritan jarraitzen duen ere.
• Egin klik Previsualizar (Aurrebista ikusi) fitxan, ikasgaia ikusteko:
• Informazio-orri bat txertatu nahi baduzu, hautatu Ensayo (Entsegua) galdera-mota:
• Orriak zehaztuz doazen heinean, jauziak berrikusi ahal izango dituzu, Actualizar (Eguneratu) botoian klik eginez:
• Orain Saltar (Jauzi) goitibeherako menuan, sortzen joan zaren orriak aurkituko dituzu:
• Ikasgaiari jarri diozun ezarpenaren arabera, ikasketa-instantzia gisa edo ebaluazio-instantzia gisa funtzionatuko du.
Jardueretan sakontzen
Elkarlanean sortutako datu-baseak
Datu-base bat eremu eta erregistroen bidez antolatutako informazio-multzoa da.
• Animaliei buruzko datu-base batek, adibidez, honako eremu hauek izan ditzake: Espeziea, Subespeziea, Elikaduraren araberako sailkapena...
• Liburuei buruzko datu-base batek honako hauek: Izenburua, Egilea, Argitalpen-urtea...
• Eta gertakari historikoei buruzko datu-base batek, berriz, Data, Lekua, Gertakarien deskribapena...
• Datu-base bat sortzeko, Agregar Actividad goitibeherako menua erabili behar duzu.
Ezarpen-aukera batzuk:
• Zenbat sarrera sartu behar diren, ikasleek erregistro-kopuru jakin bat sartu behar badute datu-basean.
• Zenbat sarrera sartu behar diren ikusi ahal izateko, erregistro batzuk sartu behar badira lehendabizi, gero datu-basearen edukia ikusi ahal izateko.
• Aktibatu iruzkinak, ikasleek datu-baseko erregistroren bat ikustean oharrak, iritziak edo gaiari buruzko ekarpenak gehitzea nahi baduzu.
• Erregistroak igo aurretik haien kalitatea kontrolatu nahi baduzu, aktibatu Se requiere aprobación (Onartua izan behar du) aukera.
• Zehaztu ea mezuak kalifikatuko diren, eta zer eskala erabiliko den horretarako.
• Behin aukera horiek zehaztutakoan, egin klik Guardar cambios y mostrar aukeran.
Datu-basearekin lanean hasteko, beharrezkoa izango da haren egitura zehaztea; hau da, zer eremu izango dituen erregistro bakoitzak.
Desagertzeko zorian dauden animaliei buruzko datu-base batean, adibidez, animalia bakoitzak erregistro bat izango du. Eremuak, berriz, animalia bakoitzari buruz eskatuko diren datuak izango dira:
• Espeziea
• Deskribapena
• Eskualdea
• Harrapariak
• Informazio-iturria (URLa)
Eremu bakoitzerako eduki-mota ere zehaztu behar duzu: testua, zenbakiak, URL helbidea...
• Idatzi eremuaren izena, eta deskribapen bat, ikasleek eremu horretan zer idatzi behar duten argi izan dezaten:
• Gero, jarraitu eremuak gehitzen. Hautatu Área de texto (Testu-area) modua, paragrafo bateko edo zenbait paragrafotako testuetarako.
• Erabili botones de radio (aukeratzeko botoiak) baztertzaileak diren aukeretarako:
• Erabili campos de selección (hautaketa-eremuak) baztergarriak ez diren aukeretarako:
• Erabili URL eremu-mota esteketarako; aktibatu autoesteka lotura aktibo ikus dadin.
• Hautatu datu-baseak ordenatzeko irizpidea: erregistroak sartutako eran ordenatuko dira edo eremu bat erabiliko da erregistroak ordenatzeko?
• Egin klik Agregar entrada (Sarrera gehitu) fitxan, datu-basean erregistroak gehitzen hasteko.
• Guardar y ver (Gorde eta ikusi) botoian klik egiten duzunean, Moodlek mezu hau erakutsiko dizu: "Oraindik ez da zehaztu banakako txantiloia".
• Erregistroak ikusteko, banakako txantiloi bat (erregistroz erregistro) eta zerrenda-txantiloi bat (erregistro-zerrenda bat ikusteko) zehaztu beharko dituzu lehendabizi.
Datuak agertzeko oinarritzat hartzen den eredua da txantiloia. Egin klik Plantilla (Txantiloia) fitxan, hautatu zer txantiloi-mota ezarri nahi duzun, eta ikusi eremuen banaketa (adibidez, [[Espeziea]]) eta botoiena (adibidez, ##edit##, datuak editatzeko). Elementuak tokiz alda ditzakezu, eta arazoak baldin badituzu, Resetear plantilla (Txantiloia berriz kargatu) aukeran klik egin, berriz hasteko.
• Egin klik Guardar plantilla (Txantiloia gorde) botoian amaitzeko.
• Banakako txantiloia zehaztutakoan, datuak banan-banan ikusi ahal izango dituzu. Zehaztu Plantilla de lista aukera, datu-baseko erregistroen zerrenda ikusteko.
Jardueretan sakontzen
Elkarlanean testu bat sortzea: wiki bat editatzea
Wiki bat hainbat erabiltzaileren artean elkarlanean arituz sortzen den testua da. Baliabide horren berezitasuna da etengabe editatzen ari den testu bat dela.
Ikastaroko edo taldeko wikia bada, osatuta dagoen talde batek etengabe editatzen duen testu bat izango da. Horrek esan nahi du ikasle bakoitzak bere kideek idatzitakoa ezabatzeko edo aldatzeko aukera duela, eta eztabaida- eta antolaketa-lan handia egin beharko dela gatazkarik ez sor ez dadin.
Ezaugarri horri esker, wikia lanerako tresna aparta da, parekoen lana errespetatzea, argudiatzea eta eztabaidatzea sustatzen dituelako.
• Erabili Agregar Actividad goitibeherako menua, wiki bat gehitzeko.
• Irakaslea – Irakasleak idazten du edukia, eta ikasleek irakurri bakarrik egiten dute.
• Ikastaroa/Taldea - Talde edo ikastaro bateko ikasle guztiek idazten dute wikiaren edukia.
• Ikaslea - Ikasle bakoitzak bere testua idazten du.
• Erabili Edición fitxa, wikiaren edukia aldatzeko:
• Egin klik Ver (Ikusi) fitxan, wikia ikusteko.
• Aldaketa jakin bat nork egin zuen jakin nahi baduzu, edo erabiltzaile jakin batek zer aldaketa egin zituen, egin klik Historia fitxan.
• Bertsio bakoitzak hiru esteka ditu: Navegar (Nabigatu), Volver (Itzuli), Diferencias (Desberdintasunak). Esteka horiek balio dute orria bertsio horretan ikusteko, aldaketetan atzera egiteko edo bertsio berriaren eta aurrekoaren arteko desberdintasunak ikusteko.
Jarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekin
Moodlerekin lan egitean, normala izaten da irakasleek berriz erabiltzea galdera batzuk, beste guneren batean dauden jarduerak edo Moodle ez den beste ingurune batzuetan sortutako jarduerak.
Elementuak konpartitzeko bi modu aztertuko ditugu:
• GIFT formatua, Moodle plataformen artean galderak konpartitzeko.
• SCORM formatua, Reload edo beste tresna batzuen bidez sortutako jarduerak konpartitzeko.
Jarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekin
GIFT formatua
Moodlera galderak inportatzeko formatu bat da GIFT.
Formatu horri esker, testu-fitxategiak sor ditzakegu era hauetako galderekin:
• Aukera anitzekoak,
• Egia edo gezurra,
• Erantzun laburrak,
• Lotzea,
• Zenbakizko erantzunak,
• Hutsunedun testuak.
• Galderen fitxategi bat sortzeko GIFT formatuan, sortu lehendabizi testu-fitxategi bat, testu lauaren editore bat erabiliz, adibidez, hauetakoren bat: Windowseko ohar-bloka, Ubuntuko Gedit, Geany, Notepad++...
Ez baduzu testu-editorerik, Geany deskarga dezakezu webgune ofizialetik: http://www.geany.org/
• Testu-fitxategian bertan feedbacka gehitu ahal izango duzu (ikaslearen aukeraketa bakoitzari sistemak emango dion erantzuna), bai eta galdera bakoitzaren kalifikazio-ehunekoa eta bestelakoak ere.
• Sortu testu-fitxategi bat galderekin eta erantzunekin, formaturik gabe.
• Lehendabizi galdera idatzi beharko duzu, eta gero erantzunak giltza artean; = ikurrarekin adierazi beharko dituzu erantzun zuzenak, eta ~ tiletarekin aukera okerrak.
Adibidez:
Zer animalia-motak elikatzen ditu kumeak ugatz bidez? {~Koadrupedoak ~ Ornodunak =Ugaztunak}
• Perpaus baten barruan hutsune bat sar dezakezu, eta giltza artean dauden aukerak erabili esaldiaren barruan:
Triangelu isoszelea bi alde {=kongruente ~paralelo ~kamuts} dituena da; triangelu aldekideak ere isoszeleak dira.
• Egia edo Gezurra motako galdera bat gehitu nahi baduzu, esaldia idatzi beharko duzu, eta giltza artean egia edo gezurra den: True (egia) edo False (gezurra).
Hitz proparoxitonoek azentu-marka dute N, S edo bokalez amaitzen direnean. {FALSE}
• Idatzizko erantzunetarako (erantzun laburrak), erabili giltzak soilik erantzuna ixteko. Zenbakizko erantzuna bada, # ikurrarekin hasi beharko duzu.
Zer urtetan iritsi zen Kolon Amerikara? {#1492}
Zure testu-fitxategiak itxura hau izan beharko luke:
• Gorde ezazu galderak.txt izenarekin edo erabili ikastaroaren edo gaiaren izena, ongi identifikatu ahal izateko fitxategia inportatu nahi duzunean.
• Fitxategi hori gehitu nahi duzun bakoitzean, joan Banco de preguntas galdera-bankura, Administración (Kudeaketa) menuko Preguntas (Galderak) aukeraren bidez:
• Importar (Inportatu) fitxan, aukeratu GIFT formatua, eta igo testu-fitxategia:
• Fitxategiaren formatua zuzena bada, inportatutako galderen kopurua ikusiko duzu:
• Continuar (Jarraitu) aukeran klik egiten duzunean, bankuan dauden galderak ikusiko dituzu. Egin klik aurrebista ikusteko aukeran, galdera behar bezala inportatu dela ziurtatzeko:
• Galderak dagoeneko galdera-banku batean daudenean, automatikoki esportatu ahal izango dituzu testu-fitxategi bat sortuz.
• Egin klik estekan testu-fitxategia deskargatzeko.
• Deskargatutako fitxategia irekitzen baduzu, aurrez galderak inportatzeko sortu genuenaren antzeko testu bat ikusiko duzu. Fitxategi hori edozein Moodle plataformatan inportatu ahal izango da.
Jarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekin
SCORM paketeak
SCORM (Sharable Content Object Reference Model) formatua hezkuntza-jarduerak plataforma batetik bestera konpartitzeko erabiltzen da, baita Moodle plataformatik kanpokoak ere.
SCORM pakete bat sortzeko, hainbat tresna erabil daiteke, haien artean Reload izenekoa.
Web orri ofiziala: http://www.reload.ac.uk/
• Deskargatu Reload editorea orrialde ofizialetik.
• Deskonprimitu lortutako fitxategia karpeta batean.
• Egin bi klik reload-editor.jar fitxategian.
Scorm pakete bat sortzea Reloadekin
• Hasteko, karpeta batean antolatuta eduki behar da paketea osatuko duen materiala: Flash animazioak, testuak, web orriak...
• Horren ondoren, Reload programa irekiko dugu.
• Sortu pakete berri bat File / New / ADL Scorm 1.2 Package (Fitxategia / Berria / ADL Scorm 1.2 Package) aukeraren bidez.
• Hautatu Scorm paketea osatuko duen materiala duen karpeta.
• Ezkerrean zure karpetaren edukia ikusiko duzu; fitxategi bat gehitu zaio karpetari manifestuarekin. Manifestua XML motako fitxategi bat da, eta paketearen edukiari buruzko datu orokorrak adierazten dira bertan.
• Egin klik eskuineko botoiarekin imsmanifest.xml fitxategian, fitxategia aldatzeko. Hautatu Add Metadata (Metadatuak gehitu).
• Metadata (Metadatuak) izeneko item berri bat agertuko da. Egin klik eskuineko botoiarekin item berriaren gainean, eta hautatu Edit Metadata (Metadatuak editatu) aukera.
• Zenbait gauza idatzi beharko duzu bertan: paketearen izenburua, edukiaren deskribapen bat, hitz gakoak...
• Orain erakundea gehituko dugu, saguaren eskuineko botoiarekin Organization aukeran klik eginez. Hautatu Add Organization (Erakundea gehitu).
• Aldatu erakundearen izena beheko leihoan.
• Egin klik Organization hitzaren gainean.
• Arrastatu beheko eremuen ertzak, Organization hitza duen testu-koadroa ikusi ahal izateko.
• Aldatu hitz hori, gainean bi klik eginez eta idatziz.
• Arrastatu sortu duzun erakundera paketea osatuko duten baliabideak.
• Egin klik Preview Content Package (Paketearen aurrebista ikusi) botoian, nabigatzailean ikusteko.
• Metadatuak gehi ditzakezu paketeko elementu bakoitzean, tresna-barrako ADL botoia erabiliz: aurreko zer baliabideren mende dagoen bakoitza, zer denbora erabil daitekeen gehienez elementu hori exekutatzeko...
• Amaitzeko, erabili File (Fitxategia) menuko Zip Content Package (Content Package trinkotu) aukera.
Moodle plataforman Scorm fitxategiak inportatzea
Paketea zure plataformara igotzeko prozedura antzekoa da zure Scorm paketea sortzen baduzu edo saretik deskargatzen baduzu.
• Hautatu SCORM aukera Agregar actividad… goitibeherako menuan.
• Idatzi jardueraren izena, deskribapen bat, eta egin klik Elija o suba un archivo (Fitxategia hautatu edo igo) aukeran.
• Igo sortutako fitxategia, eta igota dagoenean, egin klik Elegir (Aukeratu) aukeran (fitxategiaren eskuinean).
• Zehaztu kalifikazio-aukerak eta gorde jarduera.
• Jarduera plataforman ikusiko duzu, Scorm paketeak adierazten dituen ikonoarekin:
• Jarduerak menu baten bidez antolatuta egongo dira:
HTML lengoaia
Orain arte Moodlek ematen dizkigun erraztasunak aprobetxatu ditugu plataforma batean etiketak edo web orriak txertatu nahi izan ditugunean. HTML editorea erabiliz egin dugu beti, ikono batean eta bestean klik eginez nahi genuen efektua lortu arte.
Dena den, oso erabilgarria da jakitea HTML editoreko botoiak sakatzen ditugun bakoitzean kode bat txertatuko dugula, eta zerbaitek nahi bezala funtzionatzen ez badu, HTML editorean edukia kopiatzean eta itsastean sortutako kodeen nahasketagatik izan daitekeela. Ziur asko garbiketa pixka batekin konponduko da arazoa.
Hipertestua markatzeko lengoaia (Hypertext Markup Languaje) web orriak sortzeko erabiltzen dena da.
Txikiagoa eta handiagoa adierazten duten ikurren artean ixten diren etiketa edo tag bidez osatutako lengoaia da. Adibidez, hau da marra horizontal (horizontal rule) bat txertatzeko kodea:
Lengoaia horretako elementu batzuk eduki-blokeetarako dira (letra lodiz edo etzanez dagoen testua, paragrafoak, aipamenak...), eta, beraz, hasierako kodea eta amaierako kodea dituzte. Bi kodeak berdinak dira, baina amaierako kodeak barra bat du.
Paragrafoak, adibidez,
etiketarekin hasten dira, eta
etiketarekin amaitzen dira.
Hau paragrafo bat da.
Hau beste paragrafo bat da.
Letra lodia ere kodeekin markatzen da,  eta  kodeekin, hain zuzen:
Paragrafo honek  hitz hauek  letra lodiz ditu.
HTML lengoaia
Orri arrunt bat sortzea
Zerrenda honetan zenbait etiketa arrunt dituzu, eta beharrezkoa da etiketa hauek ezagutzea orriak nola sortuta dauden ulertzen hasteko:
Paragrafoa
testua
Izenburu nagusia
testua
Bigarren mailako izenburua
testua
Hirugarren mailako izenburua
testua
Letra lodia  testua
Letra etzana  testua
Lerro-jauzia
Marra horizontala
Sor ezazu web orri moduko baliabide bat (Añadir recurso / Editar una página web) (Baliabidea gehitu / Web orri bat editatu).
Baliabidearen izena idatzi ondoren, egin klik <> ikonoan (HTML Tabulazioa):
Kopiatu taula honetako ezkerreko zutabeko kodea, eta gero egin klik berriz <> ikonoan:
Kodea
Kodearen azalpena
Irudi geometrikoak
Laukiak
Laukiak lau aldeko irudiak dira.
Lehen mailako goiburua
Bigarren mailako goiburua
Paragrafo bakuna
Honela ikusiko da orria editorean, HTML Tabulazioa ikuspegia desaktibatzen dugunean, berriz ere <> botoia sakatuz.
HTML lengoaia
Estekak eta irudiak
Esteka  testua
Esteka txertatzeko bi datu behar dira gutxienez:
• Zer URL helbidetara joango den esteka gainean klik egitean ( href )
• Estekan ikusgai egongo den testua
Behar-beharrezkoa izango da esteka http:// siglekin hastea, eta estekan ikusgai dagoen testuak edukia identifikatzea; ez da komeni testu orokorrak jartzerik, adibidez, "egin klik hemen" erako testuak.
Entziklopedia askea
Honela ikusiko da:
Entziklopedia askea
Irudien kasuan, online dagoen irudi baten URLa zehaztu behar da, baina komeni da gure guneetan dauden irudiak bakarrik erabiltzea, ezaba edo alda ez ditzaten.
Bestalde, beharrezkoa da erabiltzaile itsuentzat edo testurako bakarrik diren nabigatzaileak erabiltzen dituztenentzat irudiaren edukia testu bidez adieraztea:
< img src ="http://www.moodle3.hezkuntza.net/file.php/78/ranas.JPG" alt="igelak" />
Plataformara igo den irudi baten helbidea edo URLa jakiteko modurik praktikoena da irudia txertatzea ohiko metodoak erabilita (tresna-barrako Insertar imagen botoia erabilita), eta gero kodearen gainean lan egitea. Honako hauek alda ditzakezu, besteak beste:
• Irudiaren tamaina
• Gehitu width="50%", irudiak pantailaren zabaleraren erdia har dezan, edo width="100%", irudiaren tamaina zabaldu eta pantaila osoa har dezan:
< img src ="http://www.moodle3.hezkuntza.net/file.php/78/ranas.JPG" alt="igelak" width="50%" />
< img src ="http://www.moodle3.hezkuntza.net/file.php/78/ranas.JPG" alt="igelak" width="100%" />
• Ertza
• Gehitu border="1", irudiak pixel bateko lodierako ertza izan dezan, edo border="0" irudiak ertzik izan ez dezan:
< img src ="http://www.moodle3.hezkuntza.net/file.php/78/ranas.JPG" alt="igelak" border="1" />
< img src ="http://www.moodle3.hezkuntza.net/file.php/78/ranas.JPG" alt="igelak" border="0" />
• Lerrokatzea
• Irudia eskuinean lerrokatuta egon dadin, "eskuin-lerrokadura" estiloa duen dibisio (div) bat sortu beharko duzu, eta irudia DIV horretan sartu:
• Irudiak eskuin-lerrokadura izan dezan, eta irudiaren ondorengo testua ezkerrean gera dadin, "eskuinean mugikor" estiloa duen DIV bat sortu beharko duzu:
• Irudia ezkerrean lerrokatzea edo ezkerrean mugikor egotea nahi baduzu, erabili "left":
• Erdian egoteko, berriz, idatzi: “center”:
HTML lengoaia
Zerrendak sortzea
Zenbakirik gabeko zerrenda (buletak)
zerrendako elementuak
Zenbakidun zerrenda
zerrendako elementuak
Zerrendako elementu bakoitza
testua
Zenbakirik gabeko itemen zerrendak
(unordered list) etiketarekin markatzen dira, eta elementuetako bakoitza, berriz,
(list item) etiketarekin:
Kodea
Kodearen azalpena
Irudi geometrikoak
Laukiak
Laukiak lau aldeko irudiak dira.
Irudi batzuk honela sailka daitezke:
Paralelogramoak: bi alde paralelo pare dituzte.
Laukizuzenak: angelu zuzenak dituzten paralelogramoak dira.
Karratuak: laukizuzen berezi bat da karratua; izan ere, lau aldeek luzera berdina dute.
Lehen mailako goiburua
Bigarren mailako goiburua
Paragrafo bakuna
Paragrafo bakuna
Zerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua
--Zerrendako elementua
--Zerrendako elementua
Zerrendaren amaiera
Honela ikusiko da orria editorean, HTML Tabulazioaren ikuspegia desaktibatutakoan
HTML lengoaia
Zerrenda habiaratuak
Maila batean baino gehiagotan dauden elementuekin zerrenda bat sortzeko, beharrezkoa da zerrenda habiaratuak erabiltzea.
Gogorarazi behar dizuegu zerrenda bat beste zerrenda baten barruan egoteko, lehenengo zerrendako item baten barruan egon behar duela:
(zerrendaren hasiera)
Zerrenda nagusiko elementua
(Bigarren zerrendaren hasiera)
(bigarren zerrendako elementua)
(bigarren zerrendako elementua)
(bigarren zerrendako elementua)
Zerrenda nagusiko elementua
(zerrendaren amaiera)
Zerrendak zenbait mailatan habiara daitezke, betiere zerrenda berria aurreko zerrendako item baten barruan txertatuz:
Kodea
Kodearen azalpena
Irudi geometrikoak
Laukiak
Erronboak
Paralelogramoak
Laukizuzenak
Karratuak
Triangeluak
Paragrafo bakuna
Zerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua
Azpizerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua
--Zerrendako elementua
Azpizerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua
Azpizerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua
Zerrendaren amaiera
Zerrendaren amaiera
Zerrendaren amaiera
--Zerrendako elementua
Zerrendaren amaiera
Honela ikusiko da orria editorean, HTML Tabulazioaren ikuspegia desaktibatutakoan
HTML lengoaia
Zenbakidun zerrendak
Zenbakidun zerrenda bat sortzeko,
(ordered list) etiketa erabiltzen da.
(zerrendaren hasiera)
Zerrenda nagusiko elementua
Zerrenda nagusiko elementua
(zerrendaren amaiera)
Bestelako baliorik zehaztu ezean, itemak 1 zenbakitik hasiko dira, eta item bakoitzak hurrengo balioa izango du:
Kodea
Kodearen azalpena
Triangeluak:
Angeluzuzenak
Isoszeleak
Aldekideak
Paragrafo bakuna
Zenbakidun zerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua
--Zerrendako elementua
--Zerrendako elementua
Zerrendaren amaiera
Honela ikusiko da orria editorean, HTML Tabulazioaren ikuspegia desaktibatutakoan
Zerrenda bat amaitzen bada, eta aurreko zerrendarekin jarraitu behar badugu, balio bat zehaztu dezakegu item bakoitzerako:
Triangelu angeluzuzenak
Gutxienez angelu zuzen bat duten triangeluak.
Triangelu isoszeleak
Pare bat alde kongruente dituzten triangeluak
Triangelu isoszeleen artean bada kasu berezi bat; triangelu aldekideena, hain zuzen.
Zenbakidun zerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua
Zerrendaren amaiera
Paragrafo bakuna
Zenbakidun zerrendaren hasiera
--Zerrendako elementua, "2" balioa duena
Zerrendaren amaiera
Paragrafo bakuna
Paragrafo bakuna
Honela ikusiko da orria editorean, HTML Tabulazioaren ikuspegia desaktibatutakoan
HTML lengoaia
Taula bat sortzea
Taula
errenkadak eta zutabeak
Taula bateko errenkada
gelaxkak
Taula bateko gelaxka
testua
Taulak sortzea oso erraza da editorea erabiliz egiten bada, baina askotan ez dugu lortzen elementuren bat guk nahi bezala lerrokatzerik, bi gelaxka batzerik edo ertzaren lerro-mota aldatzerik. Ekintza horiek egiteko, erabilgarria da HTMLn taulak sortzeko erabiltzen diren kodeak ezagutzea.
Taula bat osatzen duten oinarrizko elementuak hauek dira:
• Table taularen hasiera eta amaiera markatzeko:
taularen gorputza eta goiburuak
• Tbody taularen gorputzaren (edukia) hasiera eta amaiera markatzeko:
errenkadak eta zutabeak
• Tr errenkada bakoitzaren hasiera eta amaiera markatzeko:
gelaxkak
• Td gelaxka bakoitzaren hasiera eta amaiera markatzeko:
testua
Kopiatu kode hau Moodleko web orrien editorean taula arrunt bat sortzeko:
Laukiak
Triangeluak
Angeluzuzena
Angeluzuzena
Erronboa
Isoszelea
Erronboidea
Aldekidea
Taularen hasiera
Taularen gorputzaren hasiera
Errenkadaren hasiera
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Taularen gorputzaren amaiera
Taularen amaiera
Honela ikusiko da orria editorean, HTML Tabulazioaren ikuspegia desaktibatutakoan
Ertza ikusgai jar diezaiokegu ( border ), eta taularen zabalera zehaztu dezakegu ( width ), parametro batzuk gehituta Table etiketan:
< table border="1" width="50%">
Aurreko taula honela ikusiko da:
Bestalde, askotan beharrezkoa izaten da gelaxka batek bi zutaberen zabalera izango duela adieraztea:
Edo gelaxka batek bi errenkadaren altuera izango duela:
Irudiak
Laukiak
Laukizuzenak
Paralelogramoak
Kontrako alde kongruenteen bi pare
Zuzenak
Taularen hasiera
Taularen eduki nagusia
Errenkadaren hasiera
3 errenkadako altuera duen gelaxka
2 zutabeko zabalera duen gelaxka
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Taularen eduki nagusiaren amaiera
Taularen amaiera
Honela ikusiko da orria gorde eta bistaratutakoan.
Taula bat egitean, kodearen bidez laguntza-elementu batzuk markatzea komeni da:
• Taularen laburpena: pertsona itsuek erabiltzen dituzten programek irakurriko duten deskribapen bat da; taularen gainerako ataletara sartu nahi duten edo ez erabakitzeko balioko die deskribapenak.
• Caption: taulan ikusgai dagoen goiburua. Taularen gorputz nagusitik kanpo idazten da.
<caption>Irudiak</caption>
• Taularen goiburuak (table heading): informazioa nola erakutsiko den antolatzen laguntzen dute, eta plataformaren diseinuaren arabera hierarkizatzen dituzte edukiak, haren koloreak eta letra-tipoak erabiliz. Taularen gorputzaren barruan idazten dira.
Irudiak
<caption>Irudi geometrikoak</caption>
Irudiak
Laukiak
Aldeak
Angeluak
Laukizuzenak
Kontrako alde kongruenteen bi pare
Zuzenak
Paralelogramoak
Kontrako alde paraleloen bi pare
Kontrako angelu kongruenteen bi pare
Taularen hasiera, pantaila-irakurleetarako laburpen batekin.
Taulan ikusgai dagoen izenburua
Taularen gorputzaren hasiera
Errenkadaren hasiera
Taularen goiburua
Taularen goiburua
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Taularen goiburua
Taularen goiburua
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Taularen goiburua
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Errenkadaren hasiera
Taularen goiburua
Gelaxka
Gelaxka
Errenkadaren amaiera
Taularen gorputzaren amaiera
Taularen amaiera
Honela ikusiko da orria, aldaketak gorde eta bistaratutakoan.
HTML lengoaia
HTML blokea sortzea
HTML lengoaiaren oinarriak ezagutzen baditugu, malgutasun handiz sor ditzakegu etiketak edo web orriak. Horrez gain, eduki-blokeak gehi ditzakezu plataformaren alboetan, HTML blokeak erabiliz:
• Egin klik editatzeko botoian, edukia ezartzeko:
• Erabili testu-editorea, blokera edukia gehitzeko: testua, irudiak, taulak, estekak guneko hainbat baliabidetara...
Kodea garbitzea
Ohikoa izaten da saretik edo testu-dokumentu batetik testua kopiatzea eta gure ikastaroko web orri batean itsastea. Informazioaren iturria aipatzea beharrezkoa da, noski, baina, horrez gain, itsatsitako testuaren formatua egokitu beharko dugu.
Bi modu daude edukia kopiatzeko:
• Testua garbitzea, testu lauaren editore batean itsatsita lehendabizi testua. Hartara, formatu guztia ezabatzen da, eta gero HTML bihurtzeko aukera ematen du, kontrolpetik kanpo dagoen koderik gabe.
• Testua gure plataformako web orrian itsastea, eta haren kodea editatzea, formatu- edo kode-elementu arrotzak ezabatzeko.
Kodea garbitzeko zeregina oso erabilgarria da hainbat arrazoigatik:
• Gunearen diseinuaren araberako web orri bat aurkeztu nahi badugu:
• Letra-tipoak, tamaina eta kolorea adieraziz izenburuei formatua eman beharrean, goiburuetan
eta halako egitura-elementuak erabiltzen baditugu, izenburuen estiloa plataformaren diseinuaren araberakoa izango da (web orri baliabideko goiburuak gunean ikusten diren bezalaxe ikusiko dira).
• Letra lodietarako  erabiltzen badugu  edo  erabili beharrean, gunearen diseinuak zehaztutakoa errespetatuko da testuak nabarmentzerakoan. Gauza bera gertatzen da  erabiltzen badugu  etiketaren ordez.
• Guk nahi dugun lerrokatzearekin bat ez datozen elementuak, behar bezala ikusten ez diren lerroak eta halakoak baditugu.
• Askotan kodeek etiketa zaharrak edo tartekatuak izaten dituzte, eta beste etiketa batzuen ekintza oztopatzen dute. Kodea irakurri eta behar ez diren elementuak ezabatzen baditugu, espero ez ditugun lerrokatze- edo formatu-portaerak konpon ditzakegu.
HTML lengoaia
Testu-prozesadore batetik edukia kopiatzea
• Idatzi testu sinple bat formatu jakin batekin testu-prozesadore batean, honelako zerbait:
Saskibaloia
Saskibaloia taldeko kirola da, eta helburua da baloia sartzea saskian.
• Kopiatu prozesadoreko testua, eta itsats ezazu web orri motako baliabide batean, zure Moodle plataforman. Ikusi sortu den kodea. Hemen kode horren zati bat bakarrik erakutsiko dizugu:
• Honelako testu batekin egin daitekeen lehenengo gauza Limpiar Word HTML (Garbitu Word HTML) botoia sakatzea da:
• Horren ondoren, jatorriko testuaren arabera formatua zehazten duten goiburuak ezabatzea komeniko da, hau da, kode guztia ezabatzea edukira iritsi arte:
• Gero kodea ikusi ahal izango duzu akatsak edo beharrezko ez diren elementuak bilatzeko:
Adibide batzuk:
erabiltzea goibururako.
• Zuzenak ez diren kodeak ordezkatzea, adibidez,  (letra etzana erabiltzeko modu zaharra) kendu eta  (letra etzana) jartzea.
• Egongo balira,  guztiak kentzea, letra-estiloak zehazteko erabiltzen baitira. Hartara, plataformaren diseinuak zehaztutako letra-tipoa erabiliko da.
Garbiketaren emaitza hau izango litzateke:
Saskibaloia
Saskibaloia  taldeko kirola da, eta helburua da baloia sartzea  saskian .
Laguntza
laguntza
1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
4. Edukiarentzako lekua.
Sortzailea:
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.