Jardueretan sakontzen
Elkarlanean sortutako datu-baseak
Datu-base bat eremu eta erregistroen bidez antolatutako informazio-multzoa da.
Animaliei buruzko datu-base batek, adibidez, honako eremu hauek izan ditzake: Espeziea, Subespeziea,
Elikaduraren araberako sailkapena...
Liburuei buruzko datu-base batek honako hauek: Izenburua, Egilea, Argitalpen-urtea...
Eta gertakari historikoei buruzko datu-base batek, berriz, Data, Lekua, Gertakarien deskribapena...
Ezarpen-aukera batzuk:
Zenbat sarrera sartu behar diren, ikasleek erregistro-kopuru jakin bat sartu behar badute datu-basean.
Zenbat sarrera sartu behar diren ikusi ahal izateko, erregistro batzuk sartu behar badira lehendabizi,
gero datu-basearen edukia ikusi ahal izateko.
Aktibatu iruzkinak, ikasleek datu-baseko erregistroren bat ikustean oharrak, iritziak edo gaiari
buruzko ekarpenak gehitzea nahi baduzu.
Erregistroak igo aurretik haien kalitatea kontrolatu nahi baduzu, aktibatu Se requiere aprobación
(Onartua izan behar du) aukera.
Zehaztu ea mezuak kalifikatuko diren, eta zer eskala erabiliko den horretarako.
Datu-basearekin lanean hasteko, beharrezkoa izango da haren egitura zehaztea; hau da, zer eremu izango
dituen erregistro bakoitzak.
Desagertzeko zorian dauden animaliei buruzko datu-base batean, adibidez, animalia bakoitzak erregistro
bat izango du. Eremuak, berriz, animalia bakoitzari buruz eskatuko diren datuak izango dira:
Eremu bakoitzerako eduki-mota ere zehaztu behar duzu: testua, zenbakiak, URL helbidea...
- Erabili botones de radio (aukeratzeko botoiak) baztertzaileak diren aukeretarako:
- Erabili campos de selección (hautaketa-eremuak) baztergarriak ez diren aukeretarako:
-
Guardar y ver (Gorde eta ikusi) botoian klik egiten duzunean, Moodlek mezu hau erakutsiko
dizu: "Oraindik ez da zehaztu banakako txantiloia".
-
Erregistroak ikusteko, banakako txantiloi bat (erregistroz erregistro) eta zerrenda-txantiloi bat (erregistro-zerrenda bat
ikusteko) zehaztu beharko dituzu lehendabizi.
Datuak agertzeko oinarritzat hartzen den eredua da txantiloia. Egin klik Plantilla (Txantiloia)
fitxan, hautatu zer txantiloi-mota ezarri nahi duzun, eta ikusi eremuen banaketa (adibidez, [[Espeziea]]) eta botoiena (adibidez,
##edit##, datuak editatzeko). Elementuak tokiz alda ditzakezu, eta arazoak baldin badituzu, Resetear plantilla
(Txantiloia berriz kargatu) aukeran klik egin, berriz hasteko.
-
Egin klik Guardar plantilla (Txantiloia gorde) botoian amaitzeko.
-
Banakako txantiloia zehaztutakoan, datuak banan-banan ikusi ahal izango dituzu. Zehaztu Plantilla de
lista aukera, datu-baseko erregistroen zerrenda ikusteko.