3. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Irakasle-rola Moodle plataforman
Jarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekin
9separador_indice_X_de_N18
0%

Jarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekin

SCORM paketeak

SCORM (Sharable Content Object Reference Model) formatua hezkuntza-jarduerak plataforma batetik bestera konpartitzeko erabiltzen da, baita Moodle plataformatik kanpokoak ere.

SCORM pakete bat sortzeko, hainbat tresna erabil daiteke, haien artean Reload izenekoa.

Web orri ofiziala: http://www.reload.ac.uk/

  • Deskargatu Reload editorea orrialde ofizialetik.

  • Deskonprimitu lortutako fitxategia karpeta batean.

  • Egin bi klik reload-editor.jar fitxategian.

Scorm pakete bat sortzea Reloadekin

  • Hasteko, karpeta batean antolatuta eduki behar da paketea osatuko duen materiala: Flash animazioak, testuak, web orriak...

  • Horren ondoren, Reload programa irekiko dugu.

  • Sortu pakete berri bat File / New / ADL Scorm 1.2 Package (Fitxategia / Berria / ADL Scorm 1.2 Package) aukeraren bidez.

  • Hautatu Scorm paketea osatuko duen materiala duen karpeta.

  • Ezkerrean zure karpetaren edukia ikusiko duzu; fitxategi bat gehitu zaio karpetari manifestuarekin. Manifestua XML motako fitxategi bat da, eta paketearen edukiari buruzko datu orokorrak adierazten dira bertan.

  • Egin klik eskuineko botoiarekin imsmanifest.xml fitxategian, fitxategia aldatzeko. Hautatu Add Metadata (Metadatuak gehitu).

  • Metadata (Metadatuak) izeneko item berri bat agertuko da. Egin klik eskuineko botoiarekin item berriaren gainean, eta hautatu Edit Metadata (Metadatuak editatu) aukera.

  • Zenbait gauza idatzi beharko duzu bertan: paketearen izenburua, edukiaren deskribapen bat, hitz gakoak...

  • Orain erakundea gehituko dugu, saguaren eskuineko botoiarekin Organization aukeran klik eginez. Hautatu Add Organization (Erakundea gehitu).

  • Aldatu erakundearen izena beheko leihoan.

    • Egin klik Organization hitzaren gainean.

    • Arrastatu beheko eremuen ertzak, Organization hitza duen testu-koadroa ikusi ahal izateko.

    • Aldatu hitz hori, gainean bi klik eginez eta idatziz.

  • Arrastatu sortu duzun erakundera paketea osatuko duten baliabideak.

  • Egin klik Preview Content Package (Paketearen aurrebista ikusi) botoian, nabigatzailean ikusteko.

  • Metadatuak gehi ditzakezu paketeko elementu bakoitzean, tresna-barrako ADL botoia erabiliz: aurreko zer baliabideren mende dagoen bakoitza, zer denbora erabil daitekeen gehienez elementu hori exekutatzeko...

  • Amaitzeko, erabili File (Fitxategia) menuko Zip Content Package (Content Package trinkotu) aukera.

Moodle plataforman Scorm fitxategiak inportatzea

Paketea zure plataformara igotzeko prozedura antzekoa da zure Scorm paketea sortzen baduzu edo saretik deskargatzen baduzu.

  • Hautatu SCORM aukera Agregar actividad… goitibeherako menuan.

  • Idatzi jardueraren izena, deskribapen bat, eta egin klik Elija o suba un archivo (Fitxategia hautatu edo igo) aukeran.

  • Igo sortutako fitxategia, eta igota dagoenean, egin klik Elegir (Aukeratu) aukeran (fitxategiaren eskuinean).

  • Zehaztu kalifikazio-aukerak eta gorde jarduera.

  • Jarduera plataforman ikusiko duzu, Scorm paketeak adierazten dituen ikonoarekin:

  • Jarduerak menu baten bidez antolatuta egongo dira:

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable