3. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Irakasle-rola Moodle plataforman
Itinerario
1separador_indice_X_de_N18
0%

Itinerario

Zer egingo dugu?

Modulu hau ikastaroaren gutxieneko edukiak eta oinarrizko zereginak sortzen eta ikastaroaren ezarpenari buruz zertxobait dakiten irakasleentzat da. Zailtasun ertaineko zereginak egiten dakitenentzat eta Moodle plataforma baten kudeaketari buruzko elementu konplexuagoak sakondu nahi dituztenentzat ere bada.

Zereginen eta baliabideen aukera konplexuago batzuk ikusiko ditugu, adibidez, ikasgaiak, datu-baseak eta wikiak.

Galdetegi bateko galderak esportatzen eta inportatzen ere sakonduko dugu, galderak ikastaro batetik beste batera eraman ahal izateko, baita plataforma desberdinetako ikastaroak badira ere, eta Moodleren kanpoko jarduerak txertatzen ere arituko gara, adibidez, Scorm paketeak txertatzen.

Bestalde, HTML lengoaiaren oinarrizko ezagutza batzuk landuko ditugu, malgutasun handiagoa izateko ikastaroko panelen batean informaziodun bloke bat gehitu nahi dugunean edo baliabide bat sortu nahi dugunean.

Zer urrats egingo ditugu?

  • Hasteko, ikasgai, datu-base eta wikien erabilera sakonduko dugu.

  • Horren ondoren, galderak edo jarduerak inportatu eta esportatuko ditugu.

  • Azkenik, HTML lengoaiaren elementu batzuk ikusiko ditugu, orrialde-motako baliabideak hobetzeko beharrezkoak direnak.

Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?

Kapsula-lantegiko edukiekin, lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuari begira, formatu desberdinak konbinatuko ditugu:

  • Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.

  • Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.

  • Atal batzuei buruzko bideo-tutorialak.

Has gaitezen, bada!

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable