3. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Irakasle-rola Moodle plataforman
Jarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekin
8separador_indice_X_de_N18
0%

Jarduerak partekatzea bestelako plataforma-sistemekin

GIFT formatua

Moodlera galderak inportatzeko formatu bat da GIFT.

Formatu horri esker, testu-fitxategiak sor ditzakegu era hauetako galderekin:

  • Aukera anitzekoak,

  • Egia edo gezurra,

  • Erantzun laburrak,

  • Lotzea,

  • Zenbakizko erantzunak,

  • Hutsunedun testuak.

  • Galderen fitxategi bat sortzeko GIFT formatuan, sortu lehendabizi testu-fitxategi bat, testu lauaren editore bat erabiliz, adibidez, hauetakoren bat: Windowseko ohar-bloka, Ubuntuko Gedit, Geany, Notepad++...

Ez baduzu testu-editorerik, Geany deskarga dezakezu webgune ofizialetik: http://www.geany.org/

  • Testu-fitxategian bertan feedbacka gehitu ahal izango duzu (ikaslearen aukeraketa bakoitzari sistemak emango dion erantzuna), bai eta galdera bakoitzaren kalifikazio-ehunekoa eta bestelakoak ere.

  • Sortu testu-fitxategi bat galderekin eta erantzunekin, formaturik gabe.

  • Lehendabizi galdera idatzi beharko duzu, eta gero erantzunak giltza artean; = ikurrarekin adierazi beharko dituzu erantzun zuzenak, eta ~ tiletarekin aukera okerrak.

Adibidez:

Zer animalia-motak elikatzen ditu kumeak ugatz bidez? {~Koadrupedoak ~ Ornodunak =Ugaztunak}

  • Perpaus baten barruan hutsune bat sar dezakezu, eta giltza artean dauden aukerak erabili esaldiaren barruan:

Triangelu isoszelea bi alde {=kongruente ~paralelo ~kamuts} dituena da; triangelu aldekideak ere isoszeleak dira.

  • Egia edo Gezurra motako galdera bat gehitu nahi baduzu, esaldia idatzi beharko duzu, eta giltza artean egia edo gezurra den: True (egia) edo False (gezurra).

Hitz proparoxitonoek azentu-marka dute N, S edo bokalez amaitzen direnean. {FALSE}

  • Idatzizko erantzunetarako (erantzun laburrak), erabili giltzak soilik erantzuna ixteko. Zenbakizko erantzuna bada, # ikurrarekin hasi beharko duzu.

Zer urtetan iritsi zen Kolon Amerikara? {#1492}

Zure testu-fitxategiak itxura hau izan beharko luke:

  • Gorde ezazu galderak.txt izenarekin edo erabili ikastaroaren edo gaiaren izena, ongi identifikatu ahal izateko fitxategia inportatu nahi duzunean.

  • Fitxategi hori gehitu nahi duzun bakoitzean, joan Banco de preguntas galdera-bankura, Administración (Kudeaketa) menuko Preguntas (Galderak) aukeraren bidez:

  • Importar (Inportatu) fitxan, aukeratu GIFT formatua, eta igo testu-fitxategia:

  • Fitxategiaren formatua zuzena bada, inportatutako galderen kopurua ikusiko duzu:

  • Continuar (Jarraitu) aukeran klik egiten duzunean, bankuan dauden galderak ikusiko dituzu. Egin klik aurrebista ikusteko aukeran, galdera behar bezala inportatu dela ziurtatzeko:

  • Galderak dagoeneko galdera-banku batean daudenean, automatikoki esportatu ahal izango dituzu testu-fitxategi bat sortuz.

  • Egin klik estekan testu-fitxategia deskargatzeko.

  • Deskargatutako fitxategia irekitzen baduzu, aurrez galderak inportatzeko sortu genuenaren antzeko testu bat ikusiko duzu. Fitxategi hori edozein Moodle plataformatan inportatu ahal izango da.

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable