3. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Irakasle-rola Moodle plataforman
HTML lengoaia
10separador_indice_X_de_N18
0%

HTML lengoaia

Orain arte Moodlek ematen dizkigun erraztasunak aprobetxatu ditugu plataforma batean etiketak edo web orriak txertatu nahi izan ditugunean. HTML editorea erabiliz egin dugu beti, ikono batean eta bestean klik eginez nahi genuen efektua lortu arte.

Dena den, oso erabilgarria da jakitea HTML editoreko botoiak sakatzen ditugun bakoitzean kode bat txertatuko dugula, eta zerbaitek nahi bezala funtzionatzen ez badu, HTML editorean edukia kopiatzean eta itsastean sortutako kodeen nahasketagatik izan daitekeela. Ziur asko garbiketa pixka batekin konponduko da arazoa.

Hipertestua markatzeko lengoaia (Hypertext Markup Languaje) web orriak sortzeko erabiltzen dena da.

Txikiagoa eta handiagoa adierazten duten ikurren artean ixten diren etiketa edo tag bidez osatutako lengoaia da. Adibidez, hau da marra horizontal (horizontal rule) bat txertatzeko kodea:

Lengoaia horretako elementu batzuk eduki-blokeetarako dira (letra lodiz edo etzanez dagoen testua, paragrafoak, aipamenak...), eta, beraz, hasierako kodea eta amaierako kodea dituzte. Bi kodeak berdinak dira, baina amaierako kodeak barra bat du.

Paragrafoak, adibidez,
etiketarekin hasten dira, eta
etiketarekin amaitzen dira.

Hau paragrafo bat da.

Hau beste paragrafo bat da.

Letra lodia ere kodeekin markatzen da,  eta  kodeekin, hain zuzen:

Paragrafo honek  hitz hauek  letra lodiz ditu.

Laguntza

laguntza
1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable