HTML lengoaia
HTML blokea sortzea
HTML lengoaiaren oinarriak ezagutzen baditugu, malgutasun handiz sor ditzakegu etiketak
edo web orriak. Horrez gain, eduki-blokeak gehi ditzakezu plataformaren alboetan, HTML blokeak erabiliz:
-
Erabili testu-editorea, blokera edukia gehitzeko: testua, irudiak, taulak, estekak guneko hainbat
baliabidetara...
Kodea garbitzea
Ohikoa izaten da saretik edo testu-dokumentu batetik testua kopiatzea eta gure ikastaroko web orri batean
itsastea. Informazioaren iturria aipatzea beharrezkoa da, noski, baina, horrez gain, itsatsitako testuaren formatua egokitu
beharko dugu.
Bi modu daude edukia kopiatzeko:
Testua garbitzea, testu lauaren editore batean itsatsita lehendabizi testua. Hartara, formatu
guztia ezabatzen da, eta gero HTML bihurtzeko aukera ematen du, kontrolpetik kanpo dagoen koderik gabe.
Testua gure plataformako web orrian itsastea, eta haren kodea editatzea, formatu- edo kode-elementu
arrotzak ezabatzeko.
Kodea garbitzeko zeregina oso erabilgarria da hainbat arrazoigatik:
Gunearen diseinuaren araberako web orri bat aurkeztu nahi badugu:
Letra-tipoak, tamaina eta kolorea adieraziz izenburuei formatua eman beharrean, goiburuetan <h1>,
<h2>, <h3> eta halako egitura-elementuak erabiltzen baditugu, izenburuen estiloa plataformaren diseinuaren araberakoa
izango da (web orri baliabideko goiburuak gunean ikusten diren bezalaxe ikusiko dira).
Letra lodietarako <strong> erabiltzen badugu <span> edo <b> erabili beharrean, gunearen
diseinuak zehaztutakoa errespetatuko da testuak nabarmentzerakoan. Gauza bera gertatzen da <em> erabiltzen badugu <i>
etiketaren ordez.
Guk nahi dugun lerrokatzearekin bat ez datozen elementuak, behar bezala ikusten ez diren lerroak
eta halakoak baditugu.
Askotan kodeek etiketa zaharrak edo tartekatuak izaten dituzte, eta beste etiketa batzuen ekintza
oztopatzen dute. Kodea irakurri eta behar ez diren elementuak ezabatzen baditugu, espero ez ditugun lerrokatze- edo formatu-portaerak
konpon ditzakegu.