Jardueretan sakontzen
Ikasgaia sortzea
Ikaslea testu bat duten orrietatik gidatzen duen jarduera da ikasgaia, eta, oro har, galdera batekin amaitzen
da. Ikaslearen erantzun bakoitzak orri batera eramaten du, eta, beraz, erantzunaren baitan dagoen ibilbide automatizatu bat
sortzen da.
- Sor ezazu ikasgai bat Agregar actividad (Jarduera gehitu) goitibeherako menua erabiliz.
Idatzi ikasgaiaren izena, eta ezarri denbora-muga bat minututan, edo desgaitu aukera hori.
Zehaztu zenbat erantzun izango dituzten gehienez ere galderek
Praktikarako ikasgaia bada, ez da kalifikazioen atalean gehituko.
Zehaztu ikasgaia kalifikatzeari buruzko aukerak.
Ikasleei atzera itzuli eta aurreko erantzunak aldatzeko aukera eman nahi badiezu, aktibatu Revisión
(Berrikuspena).
Zehaztu dezakezu zenbat saialdi egin ahal izango diren gehienez, eta zer egingo den erantzun zuzena
eman ondoren: ikasgaiaren fluxua jarraitu, ikusi gabeko orri bat erakutsi edo erantzun gabeko orri bat erakutsi.
Pase de diapositivas (Diapositiba-emanaldia) aukerarekin, orriak pantaila-sekuentzia
bat bezala ikus daitezke, Siguiente (Hurrengoa) eta Anterior (Aurrekoa) botoiekin, diapositiba
bidezko aurkezpen bat balitz bezala.
Irakasleek askotan ikasgai-sekuentzia bat egiteko eskatzen diete ikasleei, eta ezartzen dute bigarrena
egiteko lehenengoa gainditu behar dela, hirugarrena egiteko bigarrena eta abar.
-
Ikasgai-sekuentzia baten eskema egiteko, ikasgai bakoitza aurreko ikasgaiaren Dependiente
(mendeko) gisa ezarri behar da. Hartara, maila jakin bat lortu beharko da ikasgai bakoitzean, hurrengora pasatu ahal izateko.
-
Guardar cambios y mostrar (Gorde aldaketak eta erakutsi) botoian klik egitean, ikasgaiaren
edukiarekin lanean hasiko gara.
-
Gehitu adar-taula bat, adibidez, hasteko.
-
Idatzi izenburua eta sarrera:
-
Horren ondoren, idatzi adar bakoitzaren izena, eta hautatu zer orritan hasiko den adarra. Orria
ez bada existitzen oraindik, behin-behineko aukeraren bat hautatu beharko duzu, eta aurrerago aldatu.