ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan, Interneten gizarte-sareak bilatzeko eta sortzeko tresna nagusietako batzuen berri izango dugu.
Lehenik eta behin, Facebook aztertuko dugu, mundu osoan erabiltzaile gehien dituen gizarte-sarea.
Bigarren, Tuenti gizarte-sareari erreparatuko diogu, Espainian ia Facebook bezain erabilia den gizarte-sareari.
Gero, Ning plataforma aztertzeari ekingo diogu, eta plataforma horrek gizarte-webak eta -sareak sortzeko ematen dituen aukerak aztertuko ditugu.
Azkenik, Twitter microblogging-zerbitzua aztertuko dugu, internauten artean ezagunena dena.
Beraz, hasierako eskema gisa, kapsula-lantegi honetan, tresna hauek aurkeztuko ditugu:
Aplikazio horietako bakoitza aurkeztuko dugu, eduki-egitura honi jarraiki:
Deskribapena eta funtzio nagusiak
Erabiltzaile-erregistroa / Web-lokalizazioa
Erabilera-adibideak
Informazio gehiago
Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.
Beste kapsula-lantegi batzuetan, beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Zuentzat erabilgarriak izango direla espero dugu.
IKTko gaitasunak* G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala |
G3. Ulertzea zeinen baliagarriak diren IKTak kidekoekin konektatzeko. |
IKT edukiak |
|
Gutxieneko ezagutzak |
|
Autoebaluaziorako irizpideak |
|
* “Eskola 2.0” proposameneko IKTko gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Erantsitako material honetatik hartuak: "IKTko gaitasun-mapak".
FACEBOOK: INTERNETEKO GIZARTE-SARE EZAGUNENA |
Facebook Interneteko gizarte-sare ezagunena da; hain zuzen, 350 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu.
Izenak, euskaraz, urtekaria esan nahi du. Izan ere, Facebook, jatorrian, Harvardeko unibertsitateko ikasleen elkargunea zen.
Arrakasta izugarria izan zuenez, beste unibertsitate batzuek ere sarean sartzen uzteko eskatu zuten. Apurka-apurka, sarearen erabilera zabaldu egin zen unibertsitateen artean, eta 2006ko irailean, edonor sartzeko aukera eman zen.
Lehen urratsa Facebook norberaren ama-hizkuntzara egokitzea da. 70 hizkuntza baino gehiago daude aukeran irudiaren beheko aldean.
(Testu bat ageriko da idazteko; ez dadila izan ‘adige who’ )
(Tutorialeko erabiltzaile-izenak ezkutatu egingo dira, ausaz hautatutako erabiltzaileen pribatutasuna babesteko)
Profileko irudia izango da gure identifikatzailea, une oro. Irudi hori noiznahi aldatzeko aukera dago.
Lehenik eta behin, erabiltzaile-aukerak konfiguratu behar ditugu Facebooken, eta jakin zer aukera ageriko diren mahaigainean une oro:
1. Ezarpenak: segurtasunez jokatu behar dugu horman argitaratutakoak, argazkiak, bideoak, estekak eta abar hirugarren batzuek ez erabiltzeko eta horren ondorioz guri kalterik ez sortzeko. Horregatik, oso garrantzitsua da pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko irizpideak zehaztea Facebooken edo Interneteko beste edozein gunetan inolako edukirik jarri baino lehen.
Fitxak: jarraian, fitxetan alda daitezkeen aukerak deskribatzen dira.
Configuración: (Ezarpenak): izena, erabiltzaile-izena, posta elektronikoko helbidea, pasahitza, lotutako kontuak, segurtasun-galdera, pribatutasuna, kontua desaktibatzea.
Privacidad: (Pribatutasuna): Zaindu zer informazio zabaltzen duzun. Egin klik Administrar (Administratu) botoian, eta jardun kasu bakoitzerako nahi duzun pribatutasun-mailaren arabera.
Facebookeko aplikazio bakoitzak bere jakinarazte-konfigurazioa du. Aukera dugu aplikazio horien konfigurazioa aldatzeko laukia markatzeko edo ez markatzeko.
Gomendatzen da ezinbesteko laukiak soilik aldatzeko, posta elektronikoa ez kolapsatzeko.
Móvil: (Mugikorra): aukera hori aktibatuz gero, Facebook Mugikorrak aukera du testu-mezuak gure mugikorrera bidaltzeko. Adiskidetasun-eskaeren jakinarazpenak, mezuak, hormako argitalpenak eta gure lagunen egoera-eguneratzeak jaso ditzakegu.
Idioma: (Hizkuntza): 70 hizkuntza daude aukeran.
Pagos: (Ordainketak): Facebookeko aplikazio eta orrialde gehienak doakoak dira, baina zenbait aplikaziotan, produktuak eta/edo zerbitzuak eros/eskura daitezke, eta horiek ordaindu behar dira.
Anuncios en Facebook: (Facebook Iragarkiak): aukera dugu erabakitzeko nahita gehitu garen orrialdeen horman gure izena agertzeko, eta izena orrialdeak sustatzeko erabiltzen uzteko.
2. Facebook eta 3. Inicio (Hasiera): horma orokorrera bideratzen gaituzte. Hor, gure lagunek egiten dituzten ekintza guztiak aurkituko ditugu.
Halaber, haiekin elkarreraginean aritzeko aukera dugu:
Comentar: (Komentatu): oharrak adierazteko
Me gusta: (Atsegin dut): oharra, esteka, argazkia eta abar gustatu bazaizkigu, aukera dago gure lagunari jakinarazteko. Horretarako, klik egin behar da hemen:
Compartir: (Elkarbanatu): beste batzuentzat interesgarria izan daitekeela uste badugu
Hazte admirador: (Egin zaitez jarraitzaile): orrialdea atsegin badugu
Unirse a este grupo: (Talde honekin bat egin): taldea atsegin badugu
Eliminar: (Ezabatu): iruzkina egokia ez dela uste badugu
Confirmar asistencia a este evento: (Gertakari batera joango dela konfirmatzea): gertakari batera joateko gogoa adierazteko
4. Perfil: (Profila): gure profileko ezaugarriak aldatzeko sarbidea:
|
|
Atal horiek bete behar ditugu, hala nahi izanez gero, eta gero, klik egin behar da ‘Guardar cambios’ (‘Aldaketak gorde’) botoian.
|
5. Amigos (Lagunak): atal horretan, lagun berriak bila ditzakegu (izenaren arabera, e-mail bidez, berehalako mezularitza bidez), eta gure kontaktuak, orrialdeak eta taldeak kudeatu.
Facebookek lagun berriak ere proposatuko dizkigu (gure lagunen lagunak, institutuko edo unibertsitateko ikaskideak, etab.). |
6. Mensajes (Mezuak): aukera horri esker, mezuak bidal diezazkiekegu beste erabiltzaile batzuei, bai eta beste lagun eta/edo talde batzuek bidali dizkigutenak irakurri ere.
|
7. Erabiltzaile-izena: gure izenaren gainean klik egitean, gurekin lotuta guk eta gure lagunek igotako informazio guztia ikusiko dugu.
Hau da, asteburuko argazki bat igo dezakegu, eta erakutsiko da; gure lagun batek gure horman idazten badu, hori ere erakutsiko da.
Adibidean, erabiltzaile batek asteleheneko kontzertuko argazki bat igo du. Haren lagunetako batek zerbait komentatu dio kontzertuari buruz.
8. Salir: (Irten): gure saioa ixten du.
Garrantzitsua da saioa ixtea, Facebook leku publiko batean erabiltzen badugu.
9. Búsquedas: Bilatzailea da lagunak, orrialdeak eta taldeak bilatzeko modurik errazena.
Bilatzailearen barruan, gure lagunen hormetan sar gaitezke, haien izenak idatziz gero.
Lagunak 1: Demagun Pedro Romeroren laguna naizela. ‘Pedr’ idazten badut, bilatzaileak hautemango ditu nire asmoak (Pedro Romero eta haren profileko argazkia ageriko dira), eta klik egitea nahikoa izango da haren hormara sartzeko.
Lagunak 2: Demagun joan den ostiralean María Ibáñezekin hitz egiten egon nintzela jardunaldi batzuetan, eta Facebooken kontua zuela esan zidala. Orduan, María Ibáñez idatzi behar dugu, eta Enter (Sartu) tekla sakatu. Hurrengo irudian, ‘Personas’ (Jendea) hautatu behar dugu, dagokion ‘María Ibáñez’ aukeratu (segur aski bat baino gehiago egongo dira), eta klik egin Añadir a mis amigos (Lagun bezala gehitu) botoian.
Páginas: (Orrialdeak) Angela Merkelen jarraitzaile izan nahi badugu, nahikoa da haren izena idatzi eta Enter (Sartu) tekla sakatzea.
Oraingo honetan ‘Páginas’ (Orrialdeak) iragazkia aplikatuko dugu. Azkenik, egokientzat jotzen dugun orrialdea hautatu behar dugu (normalean, erabiltzaile gehien dituena), eta klik egin Hazte admirador (Izan zaitez jarraitzaile) botoian.
Grupos: (Taldeak): ‘El club de la comedia’ taldera elkartu nahi badugu, nahikoa da taldearen izena idaztea eta Enter (Sartu) tekla sakatzea.
Oraingo honetan, ‘Grupos’ (Taldeak) iragazkia erabiliko dugu. Azkenik, egokientzat jotzen dugun taldea hautatu behar dugu (normalean, erabiltzaile gehien dituena), eta klik egin Unirse al grupo (Taldera elkartzea) botoian.
Aplicaciones: (Aplikazioak): Aplicaciones botoian klik eginez gero, menu bat zabalduko da, gure aplikazioen zerrenda eta aplikazioak konfiguratzeko tresnak dituena. Goiko aldean, duela gutxi erabilitako aplikazioak ageriko dira, eta haien ondoren, nahi ditugun 6 aplikazio gogokoenak eta gainerako aplikazioak.
Beheko aldean, konfigurazio-aukerak daude.
Gogokoenak atalean dauden 6 aplikazioen lasterbide-ikonoa ageriko da Aplicaciones (Aplikazioak) atalaren eskuineko aldean. Gure aplikazio gogokoenen zerrenda alda dezakegu. Horretarako, aplikazioa arrastatu behar da, gogokoenen ataleko dagokion lekura.
Libre egotea:
Lagunak:
Gure lagunak puntu berde bat badu, hitz egiteko libre dagoela esan nahi du horrek.
Gure lagunaren ondoan ilargi erdi bat ageri bada, horrek esan nahi du gure lagunak une horretan ez duela txatean hitz egiteko gogorik.
Lagun batekin hitz egiteko, klik egin behar dugu haren gainean. Gure lagunaren izena txataren ezkerrean ageriko dela ikusiko dugu. 4 lagunekin hitz egiten ari bagara, 4 izen ageriko dira.
Lagun batek mezu bat idazten digun bakoitzean, haren izenak dir-dir egingo du (kolore urdinez).
Gure lagunarekin egiten ari garen solasaldia amaitzeko, klik egin behar dugu haren izenaren eskuinaldean dagoen gurutzean.
Taldeak:
Talde bat deskonektatzeko, taldearen izenaren ondoan ageri den ikonoa arrastatu behar dugu. Une horretatik aurrera, talde horretako lagunek ezingo dute gurekin txateatu.
Taldearekin berriro konektatzeko, ekintza bera egin behar dugu, alderantziz.
Txateko menua:
Mostrar estas listas en el chat (Erakutsi zerrenda horiek txatean): sortu ditugun zerrenda guztiak ageriko dira.
Crear lista nueva (Zerrenda berria sortzea): lagunen zerrenda berria txatean sortzeko, izena idatzi behar dugu, eta gero, ‘Enter’ (Sartu) tekla sakatu.
Opciones (Aukerak): aukeretan klik eginez gero, eragiketa hauek egin ahal izango dira.
Desconectar (Deskonektatu): txata ixten du.
Abrir chat en otra ventana (Txat leihoa atera): beste leiho bat irekitzen du nabigatzailean, txata handiago ikusteko.
Reproducir sonido para nuevos mensajes (Mezu berriak sartzen direnean soinua jo): klik eginez aktibatzen edo desaktibatzen da aukera hori.
Mantener abierta la ventana de amigos conectados al chat (Izan irekita txatera konektatutako lagunen leihoa): klik eginez aktibatzen edo desaktibatzen da aukera hori.
Mostrar sólo los nombres de los amigos conectados (Konektatuta dauden lagunen izenak bakarrik erakutsi): klik eginez aktibatzen edo desaktibatzen da aukera hori.
Ikonoarekin bat, zenbaki bat ageri da, jakinarazpen berrien kopurua adierazten duena. Zenbakirik ez badago, jakinarazpen berririk ez dugula esan nahi du.
Aukera duzu Facebookeko zure lagunak talde global batera elkartzera gonbidatzeko. Taldea sare jakin batekoa
bada (adibidez, Standfordeko sarean soilik dagoen talde bat), zure lagunetako edozein gonbida dezakezu sare horretako kide
izatera.
Halaber, Facebookeko kide ez diren lagunak ere gonbida ditzakezu, haien posta elektronikoko helbidearen
bidez. Taldea ikus dezakete, baina elkartu ahal izateko, Facebooken izena eman beharko dute.
Norbait gonbidatzen
saiatzean errore-mezu bat jasotzen baduzu, egiaztatu pertsona horrek ez duela dagoeneko jaso taldeko beste kide baten gonbidapena.
Ezin da berriz gonbidatu taldera elkartzeko jada gonbidapena jaso duen norbait.
Taldeetako administratzaileek harpidetzak eta edukiak kontrolatzen dituzte. Besteak beste, ekintza hauek
egin ditzakete: taldeari mezuak bidali, beste administratzaile batzuk izendatu eta taldearen informazioa eta konfigurazioa
aldatu. Halaber, taldeko kideak eta beste administratzaile batzuk ezaba ditzakete.
Talde bat sortu ondoren, automatikoki, taldearen administratzaile eta sortzaile gisa geratuko zara erregistratuta. Edozein
administratzailek administratzaile gehiago gehi ditzake taldera, Nombrar administrador (Izendatu administratzailea)
botoia erabiliz (taldeko kideen izenen ondoan dago), edo Editar miembros (Editatu kideak) fitxan.
Edozein administratzailek gehi ditzake koordinatzaileak talde batera. Horretarako, Editar grupo (Editatu taldea) orrialdean sartu behar da, eta Coordinadores (Koordinatzaileak) fitxa hautatu. Taldeko kide baten izenaren ondoan Nombrar coordinador (Izendatu koordinatzailea) sakatu ondoren, postu jakin bat esleitzeko aukera azalduko da. Koordinatzaileek ez dituzte taldeko kideek baino pribilegio gehiago. Ezin diete taldeko kide guztiei mezuak bidali, eta ezin dituzte taldetik erabiltzaileak ezabatu. Koordinatzaileen izenak eta postuak taldearen orrialdean ageri dira.
Administratzaile gisa talde bateko kide guztiei mezuak bidaltzeko, sartu taldearen orrialdean, eta egin klik Enviar un mensaje a todos los miembros (Bidali mezua taldeko kide guztiei) estekan (taldearen argazkiaren azpian dago). Kontuan izan aukera hori gehienez 5.000 kide dituzten taldeentzat baino ezin dela erabili.
Gertakari bat sortzeko, sartu Eventos (Gertakariak) orrialdean, eta, gero, egin klik Crear un evento (Sortu gertakari bat) aukeran, orrialdearen eskuinaldeko goiko ertzean. Gertakaria pertsonalizatu ahal izango duzu, bai eta pribatutasun-ezarpenak aldatu eta gonbidapenak bidali ere. Ez ahaztu gertakariari izena jartzeaz, gertakari-mota hautatzeaz, antolatzailearen izena adierazteaz, eta ordua eta lekua jakinarazteaz. Hasierako orrialdearen edo zure profilaren editorean ere sor ditzakezu gertakariak.
Hemen duzu bideo bidezko tutorial bat, Facebook gizarte-sareak nola funtzionatzen duen ikusteko.
TUENTI: ESPAINIAKO GAZTEENTZAKO INTERNETEKO GIZARTE-SAREA |
Tuenti da Espainian gehien erabiltzen diren Interneteko gizarte-sareetako bigarrena, 6 milioitik gora erabiltzaile baititu. 2006an sortu zen.
Gaztelaniazko ‘tú’ eta ‘ti’ kontzeptuak integratzeko beharretik sortu zen izena, eta azkenean, ‘tu entidad’ kontzeptutik sortu zen.
Unibertsitate-ikasle amerikar batek sortu zuen sarea, Espainiara ikasle-truke baten bidez etorri zena. Hasieran, Tuenti unibertsitate-jendearentzat soilik zen, baina sarearen arrakasta dela-eta, hezkuntzaren alorreko guztien artean zabaldu zen, eta Espainiako ikasleak erabiltzen hasi ziren.
Tuentiren berezitasunetako bat da gonbidapena behar dela sareko kide izateko. Izena emateko gonbidapena behar izateak Tuentiren segurtasuna areagotzen du, horrek iragazki gisa funtzionatzen baitu, neurri batean oztopoa delako gizarte-sarerako kaltegarri izan daitezkeen erabiltzaileak sartu ahal izateko.
Ageriko den hurrengo orria hasierako orria da.
1. Tuenti eta 2. Inicio (Hasiera): Bi botoi horietako edozeinetan klik eginez gero, hasierako orrian sartuko gara, eta han dago menu nagusia. Bi gune desberdin bereizten dira.
Txata ere hor dago. Gure lagunekin txateatzeko erabil dezakegu. Txatean, segurtasun-ezarpenak zehatz ditzakegu. |
Beherago, lauki bat dago, Tuentiko kide ez diren gure lagunei gonbidapenak bidaltzeko.
Gero, beste lauki bat dago, babestutako gertakariak dituena, eta azkenik, hurrengo gertakariak adierazten dituen egutegia (gure lagunen urtebetetzeak eta gertakariak oro har). |
3. Perfil: (Profila): profilaren fitxa da gure lagunek ikusiko duten orria, guri buruzko informazioa ikusi nahi badute.
Profilaren orria hiru zatitan banatuta dago:
Ezkerraldea: lehenik eta behin, gure profilaren irudia dago. Gure profilaren irudia aldatu nahi badugu, klik egin behar dugu argazkiaren gainean, eta beste bat aukeratu Tuentira igota ditugun argazkien artean. Bigarren, parte hartzen dugun sareak ageri dira (unibertsitatea, eskola, enpresa…). Hirugarren, gure informazio pertsonala ageri da. Azkenik, erabiltzailearen interes pertsonalak ikus daitezke. Adibidez, hau idatz dezakegu: gogoko dut kirola egitea, irakurtzea, bidaiatzea, etab.
|
Erdialdea:‘Perfil’ (Profila) fitxaren goiko aldean hiru aukera ageri dira. Oso erabilgarriak dira gure profila kudeatzeko.
Lehenbizikoa ‘Editar perfil’ (Editatu profila) da. Aukera horretan klik eginez gero, aukera izango dugu sarean guri buruz ageriko den informazioa definitzeko.
Bigarrena, ‘Mis álbumes de fotos’ (Nire argazki-albumak). Aukera hori baliagarria da igo nahi ditugun irudi guztiak kudeatzeko eta albumetan sailkatzeko.
Hirugarrena, ‘Mis vídeos’ (Nire bideoak). Aukera horren bidez, gure bideoak kudeatu ahal izango ditugu, bai eta aukeratzen ditugun bideo gogokoenak ere.
Gero, ‘Mi espacio personal’ (Nire gune pertsonala) dago. Blog pertsonal baten gisa erabil daiteke, hor adieraz baititzakegu gure iritziak.
Erdialdeko azkenaurreko leihoan, gu ageri garen argazkiak ikus ditzakegu, eta gure argazki-albumetan nabigatu.
‘Mi tablón’ (Nire taula) atalean, gure lagunek igo dituzten komunikazio guztiak ikusi eta irakurri ahal izango ditugu.
Eskuinaldea: profilaren pantailaren zati horretan gure lagunen profileko argazkiak ikus ditzakegu. ‘Ver todos’ (Ikusi denak) botoian klik eginez gero, gure lagunen zerrenda osoa ikus dezakegu. |
Lagun baten profilean nabigatzen ari bagara, baliteke argazki batzuk lausotuta agertzea. Lausotze horrek esan nahi du erabiltzaile hori gure laguna ez dela. Haren lagunak izan nahi badugu, irudian klik egin behar dugu eta, haren profilean, lagun izateko eskaera egin.
Gure lagunaren lagunen argazkiak normal ageri badira, horrek esan nahi du haien profilean nabiga dezakegula, baina pertsona horien taulan idatzi ahal izateko, pertsona horiek lagun gisa gehitu behar ditugu.
4. Mensajes (Mezuak): fitxa horrek aukera emango digu Tuenti sareko beste erabiltzaile batzuekin komunikazio pribatuak izateko. Erabiltzaile batekin komunikatu nahi badugu, klik egin behar dugu Escribir un nuevo mensaje (Idatzi mezu berri bat) aukeran, gure lagunaren izena eta mezuaren edukia idatzi, eta Enviar (Bidali) botoian sakatu.
5. Gente (Jendea): atal horretan, gure lagunekin lotutako informazio guztia ikusi ahal izango dugu, bai eta Tuentin lagun berriak bilatu ere.
6. Vídeos: (Bideoak): atal horretan, bideoak ikusteko aukera dago. Bideo horiek www.youtube.com web-orrikoak dira. Tuentira bideo bat igo nahi badugu, lehenik eta behin, kontu pertsonal bat sortu behar da web-orri horretan.
Bideo horiek Mis vídeos compartidos (Nire bideo konpartituak) atalean gordeko dira.
Bideo horiek Mis vídeos favoritos (Nire bideo gogokoenak) atalean gordeko dira.
7. Bilatzailea: tresna horrek Tuentiko lagun eta/edo erabiltzaile bat edozein unetan bilatzeko balio du.
8. Mi cuenta (Nire kontua): fitxa horretan, gure erabiltzaile-kontuari buruzko informazio guztia kudeatu ahal izango dugu.
Garrantzi berezia eman behar diogu Privacidad (Pribatutasuna) atalari, atal horretan erabakitzen baita gainerako erabiltzaileek zer neurritan jakin ahal izango duten gure profilari buruz.
Beherago, aurretik blokeatu ditugun erabiltzaileak daude, bai eta beste erabiltzaileek ez ikustea nahi ditugun argazkiak ere.
Pribatutasun-arazorik ez izateko, oso garrantzitsua da atal hori zuhurtziaz
kudeatzea.
9. Salir: (Irten): saioa ixten du.
10. Estado actual: (Egungo egoera): hutsik dagoen gune bat, gure egoera argitaratzeko. Adibidez: ‘euria ari du eta partida bat jolastu behar dut… busti egingo gara!' Mezua idatzi eta gero, gorde egin behar da (Guardar). Mezua gure lagunen taulan ageriko da.
11. Subir foto: (Igo argazkia): aplikazio horretan klik eginez gero, oso erraz igo ditzakegu argazkiak gure ordenagailutik. 1-5 argazki igotzeko, hautatu A aukera. 5 argazki baino gehiago igotzeko, berriz, hautatu B aukera.
Hemen duzu bideo bidezko tutorial bat, Tuenti gizarte-sarea nola erabiltzen den ikusteko.
NING: NEURRIRAKO GIZARTE-SAREA |
Ning erabiltzaileentzako plataforma bat da, eta aukera ematen du gizarte-webguneak eta -sareak sortzeko.
Ningen eta gainerako gizarte-sareen arteko alde nagusia hau da: Ning bereziki diseinatuta dagoela interes jakin batzuen inguruan sareak sortu nahi dituzten erabiltzaileentzat, edo gaitasun tekniko mugatuak dituzten erabiltzaileentzat. Oso erraz sortu ahal izango duzu zure gizarte-sare pertsonalizatua interesatzen zaizun edozein gai lantzeko, erabiltzaile-mota zehatz jakin baterako.
‘Ning’ txinerako hitza da, eta, euskaraz, ‘bakea’ da haren ordaina.
Ning 2005eko urrian abiatu zen, eta sareko erabiltzaileek sortutako 500.000 orrialde inguru ditu.
(Testu bat ageriko da idazteko; ez dadila izan ‘tax unmarked’ )
Une horretan, jada erregistratuta izango gara, eta sarean nabigatzeko prest.
Irudi hau Ningen web-orriaren hasierako menukoa da.
Hasierako orrialdearen goiko aldean, hiru fitxa daude:
Ningek bi erabilera nagusi ditu. Batetik, beste erabiltzaile batzuek sortutako sareetara elkartzea, eta bestetik, norberaren sarea sortzea.
1. Beste erabiltzaile batzuek sortutako sareetara elkartzea:
Hautatutako aukeran, aurretik aukeratutako gaiko ausazko 8 orrialde ikusiko ditugu.
Sign Up: (Harpidetu):
2. Sare bat sortzea:
Privacy -Pribatutasuna: Public -Publikoa (denek dute ikusteko edo bertan erregistratzeko aukera).
Private -Pribatua (gonbidapena dutenek soilik dute aukera ikusteko edo bertan erregistratzeko).
Tagline: idatzi Ningeko zure sareko goiburuan agertzea nahi duzuna.
Description: deskribatu zure sarea, beste batzuen interesa suspertzeko, sare horretan erregistra daitezen.
Keywords: hitz gakoak, gure orrialdea beste erabiltzaile batzuek erraz aurki dezaten. Esaterako, gure orria Fernando Alonsori buruzkoa bada, gure hitz gakoak hauek izan daitezke: F1, Ferrari, Alonso…
Gure orrialdeko aplikazioen kokapena konfiguratzea da hurrengo urratsa. Aplikazio bat gehitzeko, ezkerretik eskuinera arrastatu behar da, sagua aplikazioaren gainean jarrita. Aplikazio bat kentzeko, alderantzizko ekintza egin behar da. Ezin dira gehitu aplikazio guztiak lauki guztietan.
Besteak beste, ezaugarri hauek hauta daitezke:
Activity: minutuz minutu ikusteko, orrialde nagusian, zure gizarte-sarearen bidez egindako azken
jarduera.
Applications kideei aukera ematea beren orrialdeetan ezaugarriak eta funtzionaltasuna gehitzeko,
aplikazioen bidez.
Badges: norberaren orrialdea edo lagunena sustatzeko erabil daiteke.
Birthdays: kideen urtebetetzea noiz den erakusten du, besteek zorion ahal dezaten.
Blog: bloga tresna egokia da, gizarte-sareko kideek adierazpenak egiteko.
Chat: gure gizarte-sareko kideekin solasean aritzeko, modu publikoan edo pribatuan. Txata erdiko zutabeko edozein lekutan jar daiteke.
Events: zure gizarte-sareko gaiekin lotutako gertakariak antolatzeko.
Forum: edozein gairi buruz solasean aritzeko gure gizarte-sareko foroan.
Groups: aukera ematen du kideek taldetan antolatzeko. Talde horietan, lagun berriak ezagut ditzakete eta gai zehatzei buruz eztabaida dezakete taldeko foroan.
Music: zuk eta zure gizarte-sareko kideek zuen abestiak igo ditzakezue.
Notes: aukera ematen du gure gizarte-sarerako garrantzitsuak diren informazio-orriak gehitzeko.
Pages: eduki-orri berriak gehitzeko gure gizarte-sarera.
Photos: aukera ematen du gure gizarte-sareko kideek beren argazkiak kargatu ahal izateko.
Premium Services: aukeran dauden premium-zerbitzuetako bat edo gehiago gehi ditzakegu, gure gizarte-sarea
eta gure marka zabaltzeko. Aukera hori izateko, ordaindu egin behar da.
RSS: Kanpoko RSSak gehitzeko zure gizarte-sareko orri nagusira.
Text boxes: gure gizarte-sareko orri nagusiko testu-laukietan nahi duguna gehitzeko.
Videos: aukera ematen du kideek nork bere bideoak kargatzeko, bai eta YouTubeko bideoak kargatzeko ere.
Azkenik, gure orrialdeak zer itxura izan behar duen erabakiko dugu, gainerakoetatik bereiz dadin.
Fitxa horretan, gure gizarte-sareak bi taldetan sailkatuta izango ditugu. Lehen taldea I’ve Joined taldea da (kide egin naizen gizarte-sareak), eta bigarrena berriz Creadas por mí (Nik sortutakoak).
Gainera, eskuinean, esteka bat dago nork bere gizarte-sarea zuzen-zuzenean sortu ahal izateko (crear una red social).
Fitxa horretan, Ningerako gure erabiltzailearen funtsezko bi ezaugarri konfigura ditzakegu:
Gure orrialdea sortu ondoren, haren itxura eta bertan ageri diren aplikazioen kokapena alda ditzakegu. Gure orrialdearen goiko bannerra da elementurik garrantzitsuena orrialdea behar bezala kudeatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klik egin dezakegu Help (laguntza) botoian, hasierako orrialdeko eskuineko behealdean. Jarraibideak ingelesez daude.
Hemen duzu bideo bidezko tutorial bat, Ning gizarte-sarea nola erabiltzen den ikusteko.
TWITTER: SMS FORMATUKO MIKROBLOGGINGA |
Twitter gizarte-sareko eta mikrobloggingeko zerbitzu bat da, eta aukera ematen die erabiltzaileei gehienez 140 karaktere arteko mezuak bidaltzeko, SMS edo berehalako mezularitza bidez, edo Twitterren webgunetik edo aplikazioetatik zuzen-zuzenean.
Twitterren bidezko komunikazioan (twitteatzea), gehienez 140 karaktere erabili ahal izatea berrikuntza izan zen. Ezaugarri horrek hasieran kritikak sorrarazi zituen, baina kritika horiek apurka-apurka alde batera uztea lortzeaz gain, Twitterek gaur egungo hauteskunde-baliabide funtsezkoetako bat izatea erdietsi du.
Produktua 2006ko martxoan merkaturatu zen. Hasieran, enpresa-barruko komunikazio-tresnatzat erabili zen, baina apurka-apurka Internet osora zabaldu da.
Zer gertatzen zaigun denbora errealean azaltzea da helburu nagusia.
Euskaraz, ‘twitter’ren esanahia, gutxi gorabehera, txioka aritzea da.
Lehen urratsa Twitter gure ama-hizkuntzara egokitzea da. 6 hizkuntza daude aukeran, orriaren eskuinaldeko beheko aldean.
(Idazteko agertzen zaigun testua ez dadila izan ‘merlon powers’ )
Hurrengo urratsean, proposatuko digute gure posta elektronikoko zerrendan bilatzeko Twitterreko kide diren ezagunak./p>
Ageriko den hurrengo pantaila hasierako orria da. Berehala aztertuko dugu.
Goiko bannerra:
1. Twitter 2. Inicio (Hasiera): bi aukera horietan klik eginez gero, hasierako orrian sartzen da, eta bertan dago menu nagusia. Hor, hiru gune desberdin daude:
|
3. Perfil (Profila): fitxa horretan, gure orria ikus dezakegu, gure jarraitzaileek ikusiko duten moduan.
Beherago, lehenago argitaratu ditugun tweet guztiak irakurtzeko aukera izango dugu.
4. Encuentra a alguien (Bilatu norbait): fitxa horretan, aukera hauek daude: interesatzen zaizkigun Twitterreko kontuak bilatzea, lagunak gonbidatzea, eta gomendioak aurkitu eta haiei jarraitzea.
5. Configuración (Konfigurazioa): fitxa horretan, gure erabiltzaile-profileko ezaugarriak, pasahitza, sakelako telefonorako aplikazioak eta abar alda ditzakegu. Gure orriaren itxura ere alda daiteke hor.
6. Ayuda (Laguntza): fitxa horretan, Twitterrek diseinatutako tutorial zehatzak aurkitu ahal izango ditugu.
7. Cerrar sesión (Saioa amaitzea): saioa amaitzeko.
Hemen duzu bideo bidezko tutorial bat, Twitter gizarte-sarearen erabilera ikusteko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.