IKT KAPSULA-LANTEGIA
Gizarte sareak
Ning. Erabilera adibideak
20 de 26
0%

Ning. Erabilera adibideak

Gure orrialdeko aplikazioen kokapena konfiguratzea da hurrengo urratsa. Aplikazio bat gehitzeko, ezkerretik eskuinera arrastatu behar da, sagua aplikazioaren gainean jarrita. Aplikazio bat kentzeko, alderantzizko ekintza egin behar da. Ezin dira gehitu aplikazio guztiak lauki guztietan.

  • Gehitu daitezkeen aplikazio guztiak ikusi nahi baditugu, Ver todas las funciones (Ikus funtzio guztiak) botoian klik egin behar da.

Besteak beste, ezaugarri hauek hauta daitezke:

  • Activity: minutuz minutu ikusteko, orrialde nagusian, zure gizarte-sarearen bidez egindako azken jarduera.

  • Applications kideei aukera ematea beren orrialdeetan ezaugarriak eta funtzionaltasuna gehitzeko, aplikazioen bidez.

  • Badges: norberaren orrialdea edo lagunena sustatzeko erabil daiteke.

  • Birthdays: kideen urtebetetzea noiz den erakusten du, besteek zorion ahal dezaten.

  • Blog: bloga tresna egokia da, gizarte-sareko kideek adierazpenak egiteko.

  • Chat: gure gizarte-sareko kideekin solasean aritzeko, modu publikoan edo pribatuan. Txata erdiko zutabeko edozein lekutan jar daiteke.

  • Events: zure gizarte-sareko gaiekin lotutako gertakariak antolatzeko.

  • Forum: edozein gairi buruz solasean aritzeko gure gizarte-sareko foroan.

  • Groups: aukera ematen du kideek taldetan antolatzeko. Talde horietan, lagun berriak ezagut ditzakete eta gai zehatzei buruz eztabaida dezakete taldeko foroan.

  • Music: zuk eta zure gizarte-sareko kideek zuen abestiak igo ditzakezue.

  • Notes: aukera ematen du gure gizarte-sarerako garrantzitsuak diren informazio-orriak gehitzeko.

  • Pages: eduki-orri berriak gehitzeko gure gizarte-sarera.

  • Photos: aukera ematen du gure gizarte-sareko kideek beren argazkiak kargatu ahal izateko.

  • Premium Services: aukeran dauden premium-zerbitzuetako bat edo gehiago gehi ditzakegu, gure gizarte-sarea eta gure marka zabaltzeko. Aukera hori izateko, ordaindu egin behar da.

  • RSS: Kanpoko RSSak gehitzeko zure gizarte-sareko orri nagusira.

  • Text boxes: gure gizarte-sareko orri nagusiko testu-laukietan nahi duguna gehitzeko.

  • Videos: aukera ematen du kideek nork bere bideoak kargatzeko, bai eta YouTubeko bideoak kargatzeko ere.

  • Nahi ditugun aukera guztiak gehitu ditugula pentsatzen dugunean, NEXT (Hurrengoa) botoian klik egin behar dugu.

Añadir funciones

Azkenik, gure orrialdeak zer itxura izan behar duen erabakiko dugu, gainerakoetatik bereiz dadin.

  • Amaitzean, klik egin behar dugu ¡PUBLICAR! (ARGITARATU!) botoian.

Publicar

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Xavier Gil
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest