IKT KAPSULA-LANTEGIA
Gizarte sareak
Tuenti. Erabilera adibideak
13 de 26
0%

Tuenti. Erabilera adibideak

4. Mensajes (Mezuak): fitxa horrek aukera emango digu Tuenti sareko beste erabiltzaile batzuekin komunikazio pribatuak izateko. Erabiltzaile batekin komunikatu nahi badugu, klik egin behar dugu Escribir un nuevo mensaje (Idatzi mezu berri bat) aukeran, gure lagunaren izena eta mezuaren edukia idatzi, eta Enviar (Bidali) botoian sakatu.

  • Irudian ikusten denez, Mensajes (Mezuak) erabiltzea oso erraza da, eta hiru bistaratze-aukera ditu: Bandeja de entrada (Sarrera-erretilua), gure lagunek bidalitako mezuak irakurtzeko; Enviados (Bidalitakoak), guk bidalitako mezuak berrikusteko; De Desconocidos (Ezezagunenak), sarrera-erretiluaren parekoa da, baina atal horretan gure lagunen zerrendan ez dauden erabiltzaileek bidalitako mezuak irakur ditzakegu.

Mis mensajes

5. Gente (Jendea): atal horretan, gure lagunekin lotutako informazio guztia ikusi ahal izango dugu, bai eta Tuentin lagun berriak bilatu ere.

  • Pantailaren ezkerreko aldean, hasieran, gure lagun guztiak ageri dira. Lagun bat bilatu nahi badugu, haren izena idatzi behar dugu goiko aldean dagoen bilatzailean.
  • Behin laguna aurkitu eta gero, elkarreraginean ari gaitezke harekin; besteak beste, mezu pribatu bat idazteko eta haren lagunak ikusteko aukera dago, edo, Más acciones (Ekintza gehiago) botoian klik eginez gero, aukera dago erabiltzailea salatzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Haren profila bisitatu nahi badugu, klik egin behar dugu haren profileko irudian, eta haren orrian sartuko gara.
  • Lagun berriak bilatu nahi baditugu, irudiaren goiko aldean dagoen iragazkia erabil dezakegu, eta gero, Bilatu botoia sakatu. Aurrehautaketan nahi dugun erabiltzailea aurkitzen badugu, lagun gisa gehi dezakegu, mezu pribatu bat idatzi, etab.

Buscar amistades

6. Vídeos: (Bideoak): atal horretan, bideoak ikusteko aukera dago. Bideo horiek www.youtube.com web-orrikoak dira. Tuentira bideo bat igo nahi badugu, lehenik eta behin, kontu pertsonal bat sortu behar da web-orri horretan.

  • Bideoak bilatzeko, zer nahi dugun idatzi behar da bilatzailean, eta Buscar (Bilatu) botoian klik egin. Bideo-bilaketaren emaitza iragazi nahi badugu, kategoria hauen artean hauta daiteke: ‘Todos’ (Denak), ‘Música’ (Musika), ‘Humor’ (Umorea) eta ‘Deportes’ (Kirolak).
  • Bideoa zure lagunekin konpartitu nahi izanez gero, klik egin behar duzu botoi honetan:
    Compartir video

Bideo horiek Mis vídeos compartidos (Nire bideo konpartituak) atalean gordeko dira.

  • Bideo gogokoenetara gehitu nahi izanez gero, klik egin behar da botoi honetan:
    Video favoritos

Bideo horiek Mis vídeos favoritos (Nire bideo gogokoenak) atalean gordeko dira.

Videos

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Xavier Gil
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest