Facebook. Erabilera adibideak
Lehenik eta behin, erabiltzaile-aukerak konfiguratu behar ditugu Facebooken, eta jakin zer aukera ageriko diren mahaigainean
une oro:
Goiko bannerra:
1. Ezarpenak: segurtasunez jokatu behar dugu horman argitaratutakoak, argazkiak, bideoak,
estekak eta abar hirugarren batzuek ez erabiltzeko eta horren ondorioz guri kalterik ez sortzeko. Horregatik, oso garrantzitsua
da pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko irizpideak zehaztea Facebooken edo Interneteko beste edozein gunetan inolako
edukirik jarri baino lehen.
Configuración: (Ezarpenak): izena, erabiltzaile-izena, posta elektronikoko helbidea, pasahitza,
lotutako kontuak, segurtasun-galdera, pribatutasuna, kontua desaktibatzea.
-
Redes: (Sareak): Facebooken ehunka sare daude, erabiltzaileak errazago topatzeko,
kidetasun-irizpidea erabiliz. Freie Universität Berlin unibertsitatean ikasten edo ikasi badugu, ‘FU Berlin’ sarearekin bat
egin genezake, eta agian, ikaskideak topa ditzakegu.
-
Notificaciones: (Jakinarazpenak): Facebookek gurekin loturarik duten ekintzak egiten
direnean jakinarazten digu. Posta elektroniko bidez egin dezake hori.
Facebookeko aplikazio bakoitzak bere jakinarazte-konfigurazioa du. Aukera dugu aplikazio horien
konfigurazioa aldatzeko laukia markatzeko edo ez markatzeko.
Gomendatzen da ezinbesteko laukiak soilik aldatzeko, posta elektronikoa ez kolapsatzeko.
Móvil: (Mugikorra): aukera hori aktibatuz gero, Facebook Mugikorrak aukera du testu-mezuak gure
mugikorrera bidaltzeko. Adiskidetasun-eskaeren jakinarazpenak, mezuak, hormako argitalpenak eta gure lagunen egoera-eguneratzeak
jaso ditzakegu.
Zerbitzu hori ordaindu egin behar da.
Idioma: (Hizkuntza): 70 hizkuntza daude aukeran.
Pagos: (Ordainketak): Facebookeko aplikazio eta orrialde gehienak doakoak
dira, baina zenbait aplikaziotan, produktuak eta/edo zerbitzuak eros/eskura daitezke, eta horiek ordaindu behar dira.
Anuncios en Facebook: (Facebook Iragarkiak): aukera dugu erabakitzeko nahita gehitu
garen orrialdeen horman gure izena agertzeko, eta izena orrialdeak sustatzeko erabiltzen uzteko.
2. Facebook eta 3. Inicio (Hasiera): horma orokorrera bideratzen gaituzte. Hor, gure lagunek egiten
dituzten ekintza guztiak aurkituko ditugu.
Halaber, haiekin elkarreraginean aritzeko aukera dugu:
-
Comentar: (Komentatu): oharrak adierazteko
-
Me gusta: (Atsegin dut): oharra, esteka, argazkia eta abar gustatu bazaizkigu, aukera dago gure lagunari
jakinarazteko. Horretarako, klik egin behar da hemen:
-
Compartir: (Elkarbanatu): beste batzuentzat interesgarria izan daitekeela uste badugu
Hazte admirador: (Egin zaitez jarraitzaile): orrialdea atsegin badugu
Unirse a este grupo: (Talde honekin bat egin): taldea atsegin badugu
Eliminar: (Ezabatu): iruzkina egokia ez dela uste badugu
-
Confirmar asistencia a este evento: (Gertakari batera joango dela konfirmatzea): gertakari batera
joateko gogoa adierazteko