IKT KAPSULA-LANTEGIA
Gizarte sareak
Facebook. Informazio gehiago
8 de 26
0%

Facebook. Informazio gehiago

Talde bat sortzea eta mantentzea

Nola sortzen dira taldeak?

  • Joan taldeen aplikaziora eta egin klik Crear un grupo (Sortu talde bat) aukeran, orrialdearen eskuineko behealdean.
  • Hurrengo orrian, gehitu taldea deskribatzeko informazioa. Talde guztietan, izena, deskribapena eta taldearen mota adierazi behar dira. Amaitzean, egin klik Crear grupo (Sortu taldea) aukeran.
  • Informazio hori gehitu ondoren, taldearen pribatutasun-ezarpenak kontrolatu ahal izango dituzu, eta irudi bat gehitu. Konfigurazioa noiznahi alda dezakezu; horretarako, Editar grupo (Editatu taldea) aukera erabili behar da, taldearen orri nagusian.

Jendea nire taldera gonbidatzea

Aukera duzu Facebookeko zure lagunak talde global batera elkartzera gonbidatzeko. Taldea sare jakin batekoa bada (adibidez, Standfordeko sarean soilik dagoen talde bat), zure lagunetako edozein gonbida dezakezu sare horretako kide izatera.

Halaber, Facebookeko kide ez diren lagunak ere gonbida ditzakezu, haien posta elektronikoko helbidearen bidez. Taldea ikus dezakete, baina elkartu ahal izateko, Facebooken izena eman beharko dute.

Norbait gonbidatzen saiatzean errore-mezu bat jasotzen baduzu, egiaztatu pertsona horrek ez duela dagoeneko jaso taldeko beste kide baten gonbidapena. Ezin da berriz gonbidatu taldera elkartzeko jada gonbidapena jaso duen norbait.

Zer dira administratzaileak?

Taldeetako administratzaileek harpidetzak eta edukiak kontrolatzen dituzte. Besteak beste, ekintza hauek egin ditzakete: taldeari mezuak bidali, beste administratzaile batzuk izendatu eta taldearen informazioa eta konfigurazioa aldatu. Halaber, taldeko kideak eta beste administratzaile batzuk ezaba ditzakete.

Nola gehitzen dira administratzaileak taldera?


Talde bat sortu ondoren, automatikoki, taldearen administratzaile eta sortzaile gisa geratuko zara erregistratuta. Edozein administratzailek administratzaile gehiago gehi ditzake taldera, Nombrar administrador (Izendatu administratzailea) botoia erabiliz (taldeko kideen izenen ondoan dago), edo Editar miembros (Editatu kideak) fitxan.

Zer dira koordinatzaileak? Nola gehitzen dira koordinatzaileak talde batera?

Edozein administratzailek gehi ditzake koordinatzaileak talde batera. Horretarako, Editar grupo (Editatu taldea) orrialdean sartu behar da, eta Coordinadores (Koordinatzaileak) fitxa hautatu. Taldeko kide baten izenaren ondoan Nombrar coordinador (Izendatu koordinatzailea) sakatu ondoren, postu jakin bat esleitzeko aukera azalduko da. Koordinatzaileek ez dituzte taldeko kideek baino pribilegio gehiago. Ezin diete taldeko kide guztiei mezuak bidali, eta ezin dituzte taldetik erabiltzaileak ezabatu. Koordinatzaileen izenak eta postuak taldearen orrialdean ageri dira.

Nola bidaltzen zaizkie mezuak talde osoari?

Administratzaile gisa talde bateko kide guztiei mezuak bidaltzeko, sartu taldearen orrialdean, eta egin klik Enviar un mensaje a todos los miembros (Bidali mezua taldeko kide guztiei) estekan (taldearen argazkiaren azpian dago). Kontuan izan aukera hori gehienez 5.000 kide dituzten taldeentzat baino ezin dela erabili.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Xavier Gil
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest