Facebook. Erabilera adibideak
4. Perfil: (Profila): gure profileko ezaugarriak aldatzeko sarbidea:
- Muro (Horma): gune horretan, aukera dago erabiltzaileek elkarri mezuak idazteko, eta beste erabiltzaile
batzuek mezu horiek ikusteko. Irudian ikus daitekeenez, gainera, gure hormara irudiak, bideoak, estekak eta gertakariak igo
ditzakegu, irudian ageri diren logotipoetan klik eginez.
- Azkenik, klik egin behar dugu Compartir (Elkarbanatu) botoian
|
|
- Información (Informazioa): atal horretan, gure profilean zer informazio pertsonal agertzea nahi
dugun erabakitzen dugu. Lau atal daude: ‘información básica’, ‘información personal’, ‘información de contacto’ y ‘formación
y empleo’(hau da, ‘oinarrizko informazioa’, ‘informazio pertsonala’, ‘harremanetarako informazioa’ eta ‘ikasketak eta lana’).
Atal horiek bete behar ditugu, hala
nahi izanez gero, eta gero, klik egin behar da ‘Guardar cambios’ (‘Aldaketak gorde’) botoian.
- Fotos: (Argazkiak): fitxa horretan, igo ditugun argazkiak ikus ditzakegu, eta argazki-albumak sortu.
|
|
5. Amigos (Lagunak): atal horretan, lagun berriak bila ditzakegu (izenaren arabera,
e-mail bidez, berehalako mezularitza bidez), eta gure kontaktuak, orrialdeak eta taldeak kudeatu.
Facebookek lagun berriak ere proposatuko dizkigu (gure lagunen lagunak, institutuko edo unibertsitateko ikaskideak, etab.). |
|
6. Mensajes (Mezuak): aukera horri esker, mezuak bidal diezazkiekegu beste erabiltzaile batzuei, bai
eta beste lagun eta/edo talde batzuek bidali dizkigutenak irakurri ere.
-
Irudian ikusten denez, klik egin behar dugu + Escribir mensaje (+Mezu berria) botoian.
Gero, jasotzailea, gaia eta mezuaren testua gehitu behar da. Hala nahi izanez gero, argazki, bideo eta/edo esteka bat ere
gehi daiteke. Azkenik, klik egin behar da Enviar (Bidali) botoian.
|
|
7. Erabiltzaile-izena: gure izenaren gainean klik egitean, gurekin lotuta guk eta gure
lagunek igotako informazio guztia ikusiko dugu.
Hau da, asteburuko argazki bat igo dezakegu, eta erakutsiko da; gure lagun batek gure horman idazten
badu, hori ere erakutsiko da.
Adibidean, erabiltzaile batek asteleheneko kontzertuko argazki bat igo du. Haren lagunetako batek zerbait komentatu dio kontzertuari buruz.
8. Salir: (Irten): gure saioa ixten du.
Garrantzitsua da saioa ixtea, Facebook leku publiko batean erabiltzen badugu.
9. Búsquedas: Bilatzailea da lagunak, orrialdeak eta taldeak bilatzeko modurik errazena.
Bilatzailearen barruan, gure lagunen hormetan sar gaitezke, haien izenak idatziz gero.
Lagunak 1: Demagun Pedro Romeroren laguna naizela. ‘Pedr’ idazten badut, bilatzaileak
hautemango ditu nire asmoak (Pedro Romero eta haren profileko argazkia ageriko dira), eta klik egitea nahikoa izango da haren
hormara sartzeko.
-
Lagunak 2: Demagun joan den ostiralean María Ibáñezekin hitz egiten egon nintzela
jardunaldi batzuetan, eta Facebooken kontua zuela esan zidala. Orduan, María Ibáñez idatzi behar dugu, eta Enter
(Sartu) tekla sakatu. Hurrengo irudian, ‘Personas’ (Jendea) hautatu behar dugu, dagokion ‘María Ibáñez’ aukeratu (segur aski
bat baino gehiago egongo dira), eta klik egin Añadir a mis amigos (Lagun bezala gehitu) botoian.
Oraingo honetan ‘Páginas’ (Orrialdeak) iragazkia aplikatuko dugu. Azkenik, egokientzat
jotzen dugun orrialdea hautatu behar dugu (normalean, erabiltzaile gehien dituena), eta klik egin Hazte admirador
(Izan zaitez jarraitzaile) botoian.
Oraingo honetan, ‘Grupos’ (Taldeak) iragazkia erabiliko dugu. Azkenik, egokientzat jotzen
dugun taldea hautatu behar dugu (normalean, erabiltzaile gehien dituena), eta klik egin Unirse al grupo (Taldera
elkartzea) botoian.