IKT KAPSULA-LANTEGIA
Gizarte sareak
Facebook. Web-lokalizazioa / Erabiltzailearen erregistroa
4 de 26
0%

Facebook. Web-lokalizazioa / Erabiltzailearen erregistroa

  • Facebook gizarte-sarean sartzeko, haren web-orrian sartu behar da: www.facebook.com

Lehen urratsa Facebook norberaren ama-hizkuntzara egokitzea da. 70 hizkuntza baino gehiago daude aukeran irudiaren beheko aldean.

  • Facebook gizarte-sarean parte hartzeko, erregistratu egin behar da. Horretarako, irudi honetan ageri diren eremuak bete behar dira, eta Regístrate (Izena eman) botoian klik egin:

Página principal Facebook

  • Hurrengo urratsa segurtasun-kontrol bat da, erabiltzaileak multzoka erregistratzea eragozteko. Beheko gunean ageri den testua idatzi behar da eta Regístrate (Izena eman) botoian klik egin.

Regístrate

(Testu bat ageriko da idazteko; ez dadila izan ‘adige who’ )

  • Behin erregistratu eta gero, sistemak iradoki egingo digu Facebookeko erabiltzaile lagunak eta/edo ezagunak bilatzeko posta elektronikoko helbideen zerrendan, haiek gure gizarte-sarera gehitzeko. Eremuak betetzeko proposatuko digu, eta Find friends (hau da, "Bilatu lagunak") aukera hautatzeko.

Buscar amigos

  • Bigarren urratsean, gure profilari buruz informazio zabalagoa emateko proposatuko digu, eta zenbait datu adierazteko: zer institutu eta/edo unibertsitatetan ikasten duzun edo ikasi zenuen, edo zer enpresatan egiten duzun lan. Horrela, Facebookek antzekotasunak bilatuko ditu, gizarte-sarean dauden ezagunak aurkitu ahal izateko. Aurrera jarraitzeko, klik egin behar da Guardar y continuar (Gorde eta segi) botoian.

Información del perfil

  • Gero, 2. urratsean, Facebookek lehen adierazitako datuekin loturarik duten erabiltzaileak erakutsiko dizkigu. Erabiltzaile horietako batzuen lagun izan nahi badugu, klik egin behar dugu Añadir a mis amigos (Gehitu lagun gisa) botoian. Azkenik, Guardar y continuar (Gorde eta segi) aukera hautatu behar da berriz.

Guardar y continuar

(Tutorialeko erabiltzaile-izenak ezkutatu egingo dira, ausaz hautatutako erabiltzaileen pribatutasuna babesteko)

  • Gero, Facebooken geure burua identifikatzeko erabiliko dugun profil-argazkia aukeratu ahal izango dugu. Gure ordenagailuko dokumentuak erabil ditzakegu, edo irudi berri bat kapturatu, web-kamera bat erabiliz. Azkenik, egin klik Guardar y continuar (Gorde eta segi) botoian.

Profileko irudia izango da gure identifikatzailea, une oro. Irudi hori noiznahi aldatzeko aukera dago.

Foto del perfil

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Xavier Gil
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest