IKT KAPSULA-LANTEGIA
Gizarte sareak
Tuenti. Erabilera adibideak
12 de 26
0%

Tuenti. Erabilera adibideak

Ageriko den hurrengo orria hasierako orria da.

Página inicio Tuenti

Goiko bannerra:

Banner superior

1. Tuenti eta 2. Inicio (Hasiera): Bi botoi horietako edozeinetan klik eginez gero, hasierako orrian sartuko gara, eta han dago menu nagusia. Bi gune desberdin bereizten dira.

  • Eskuineko gunean, Tuentik gure lagunen azken eguneratzeak erakusten dizkigu; esaterako, argazkiren bat igo duten, mezuren bat beren taulan jaso duten, edo lagun berririk egin duten.
Txata ere hor dago. Gure lagunekin txateatzeko erabil dezakegu. Txatean, segurtasun-ezarpenak zehatz ditzakegu.

Chat

  • Ezkerreko gunean, guri buruzko informazio nagusia ikus dezakegu (erabiltzaile-izena eta gure profilak izan dituen bisiten kopurua)

Beherago, lauki bat dago, Tuentiko kide ez diren gure lagunei gonbidapenak bidaltzeko.

Gero, beste lauki bat dago, babestutako gertakariak dituena, eta azkenik, hurrengo gertakariak adierazten dituen egutegia (gure lagunen urtebetetzeak eta gertakariak oro har).

Eventos y calendario

3. Perfil: (Profila): profilaren fitxa da gure lagunek ikusiko duten orria, guri buruzko informazioa ikusi nahi badute.

Profilaren orria hiru zatitan banatuta dago:

Ezkerraldea: lehenik eta behin, gure profilaren irudia dago. Gure profilaren irudia aldatu nahi badugu, klik egin behar dugu argazkiaren gainean, eta beste bat aukeratu Tuentira igota ditugun argazkien artean.

Bigarren, parte hartzen dugun sareak ageri dira (unibertsitatea, eskola, enpresa…).

Hirugarren, gure informazio pertsonala ageri da.

Azkenik, erabiltzailearen interes pertsonalak ikus daitezke. Adibidez, hau idatz dezakegu: gogoko dut kirola egitea, irakurtzea, bidaiatzea, etab.

 

Perfil

Erdialdea:‘Perfil’ (Profila) fitxaren goiko aldean hiru aukera ageri dira. Oso erabilgarriak dira gure profila kudeatzeko.

Lehenbizikoa ‘Editar perfil’ (Editatu profila) da. Aukera horretan klik eginez gero, aukera izango dugu sarean guri buruz ageriko den informazioa definitzeko.

Bigarrena, ‘Mis álbumes de fotos’ (Nire argazki-albumak). Aukera hori baliagarria da igo nahi ditugun irudi guztiak kudeatzeko eta albumetan sailkatzeko.

Hirugarrena, ‘Mis vídeos’ (Nire bideoak). Aukera horren bidez, gure bideoak kudeatu ahal izango ditugu, bai eta aukeratzen ditugun bideo gogokoenak ere.

Gero, ‘Mi espacio personal’ (Nire gune pertsonala) dago. Blog pertsonal baten gisa erabil daiteke, hor adieraz baititzakegu gure iritziak.

Erdialdeko azkenaurreko leihoan, gu ageri garen argazkiak ikus ditzakegu, eta gure argazki-albumetan nabigatu.

‘Mi tablón’ (Nire taula) atalean, gure lagunek igo dituzten komunikazio guztiak ikusi eta irakurri ahal izango ditugu.

Tablón

Eskuinaldea: profilaren pantailaren zati horretan gure lagunen profileko argazkiak ikus ditzakegu. ‘Ver todos’ (Ikusi denak) botoian klik eginez gero, gure lagunen zerrenda osoa ikus dezakegu.

Amigos

Lagun baten profilean nabigatzen ari bagara, baliteke argazki batzuk lausotuta agertzea. Lausotze horrek esan nahi du erabiltzaile hori gure laguna ez dela. Haren lagunak izan nahi badugu, irudian klik egin behar dugu eta, haren profilean, lagun izateko eskaera egin.

Gure lagunaren lagunen argazkiak normal ageri badira, horrek esan nahi du haien profilean nabiga dezakegula, baina pertsona horien taulan idatzi ahal izateko, pertsona horiek lagun gisa gehitu behar ditugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Xavier Gil
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest