Zer da podcast-a?
Interneten argitaratzen den informazioa ez da estatikoa azken urteotan. Gero eta web-orri gutxiagok
du informazio finkoa eta denboraren joanean aldaketarik egiten ez duten web-orriak ere gutxi dira dagoeneko.
Gaur egun, webgune gehienek eduki dinamikoa dute, etenik gabe berritzen diren edukiak dituztenak, aldian
aldiko argitalpenen antzera. Are gehiago, erabiltzaileek berek eskaintzen dute informazioa askotan; esate baterako, gizarte-sareak
edo eguneroko edukiei gizarte-sareen funtzioak eransten dizkioten webguneak.
Badira web-orri berezi batzuk, Weblog, Blog edo Bitakora izenez ezagutzen direnak; horien helburu bakarra
edukia aldian-aldian editatzea da, argitaratutako azken informazioa lehen planoan erakusten dutela eta ordura arteko argitalpenen
historiala ikusteko moduan jartzen dutela.
Eguneroko intimo baten edo bidaia-eguneroko baten antzekoa den Bitakora web-orrian eduki zaharrak ez
dira ezabatzen ez eta aldatzen ere. Lehendik argitaratuta dagoen gairen bati buruz azken orduko berriak egonez gero, beste
artikulu bat idazten da aurrekoa aipatuta, eta behar beste azalpen ematen da.
Horrenbestez, aldian-aldian edukia berritzen duten web-orri asko daudenez, ezinbestekoa
izan da sistema bat asmatzea, erabiltzaileak etengabe ez bisitatzeko bere interesekoak diren web-orriak eta hori egin gabe
azken orduko berriak eskura izateko. Premia horri aurre egiteko RSS kanalak sortu ziren.
RSS kanalak (ingelesez, Really Simple Syndication) formatu bereziko web-orriak dira,
webgunearen edukiaren arabera eguneratzen direnak. Izenak berak agerian uzten duenez, komunikatzeko bide bat da eta honela
funtzionatzen du: webgune batek informazioa bidaltzen du eta harpidetuta edo sindikatuta dauden erabiltzeek automatikoki jasotzen
dute informazio hori (hainbat tresna daude jasotzeko). Erabiltzaileei informazioa interesatzen bazaie eta informazioaren testuinguruari
buruz gehiago jakin nahi badute, jatorrizko webgunea bisitatuko dute.
RSS kanal batean harpidetza egiteko zenbait aplikazio daude:
- Online erabiltzen direnak:
Oso konbinazio berezia: Podcasting gaiarekin jarraituz
Podcasting-a sortzea eragin duten lau aurrerapen teknologiko aipatu ditugu:
-
Audio-gailu eramangarrien ugalketa.
-
Saretik informazioa deskargatzeko abiadura handia.
-
Edukia online argitaratzeko gero eta erraztasun gehiago.
-
Informazio erabiltzaileenganaino iristen da: RSS kanalak.
Halako testuingurua izanik, podcasting izenez ezagutzen duguna, blogen
bilakaera esanda kontzeptualizatu genezake. Izan ere, webaren bidez materiala erregularki argitaratzean datza, lehendik argitaratuta
dagoena ezabatu eta aldatu gabe, baizik eta sarrera historikotzat erregistratuta, eta soinua hedatzen dela testua eta irudiak
hedatu ordez.
Podcasting delakoak erradiofonia tradizionalaren bilakaera direla esanda ere identifika
ditzakegu, audio-edukia ere hedatzen baita erabiltzaileentzat. Baina bada desberdintasun handi bat: entzuleak munduko edozein
tokitan egon daitezke eta edozein unetan entzun ditzakete programak, baldin eta horiek argitaratu badira.
Laburbilduz,Podcasting a blogen, irratiaren eta beste elementu teknologiko batzuen arteko
oso konbinazio berezia da, eta horiek gabe ezinezkoa zitekeen hura garatzea.
Bitarteko berria da, ezaugarri bereizgarriak dituena, bestelakorik ordezten ez duena, eta, halaber, erabilera
garrantzitsuak eskaintzen dituena hezkuntzaren alorrean, aurrerago ikusiko dugunez.