IKT gaitasunak* (ardatzetan sailkatuta)
G. Kudeaketa eta garapen profesionala
P. Didaktika, pedagogia eta curriculuma
C. Hiritartasun digitala
| G3. Berdinkideekin konektatzeko, ikastaroak online egiteko eta adituekin elkarreraginean
aritzeko IKTek duten erabilgarritasuna ulertzea eta diziplinarekin zerikusia duten topikoetan sartzea, garapen profesionalerako
funtsezko alderdietako bat dela ulertuta.
G4. Tutorialak zer diren ulertzea eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide
ikasteko.
G7. Multimedia-edukiekin oinarrizko eragiketak egitea (audioa erreproduzitu, sortu
eta editatu)
G8. Interneteko zerbitzuak erraztasunez erabiltzea (web-orria, posta elektronikoa,
foroa, txata, mezularitza eta beste batzuk), informazioa bilatzeko, lankideekin komunikatzeko ikastetxe barruan zein kanpoan,
eta esperientziak elkarri jakinarazteko.
D1. Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, dagoeneko
erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz, ikasleek beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren
trebetasunen arabera lan egin dezaten.
D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak
garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz.
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, IKT baliabideak erabiliz
ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea,
enpatia eta sormena.
D6. IKT baliabideak erabiltzea, mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo arazo errealak
konpontzeko.
D12. Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu eta modelatzen
duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
C3. GPL edo CreativeCommons lizentzia-moten eskemak aplikatzea ikasleek ekoitzitakoari.
C5. Audio-lizentziei buruzko araudiak eta erabilera-politika onargarriak jakitea,
errespetatzea eta errespetaraztea.
C6. Web-ean dagoen informazioa erabiltzeari buruzko araudiak jakitea, errespetatzea eta errespetaraztea,
egiletzat aitortua izateko eta iturriak behar bezala aipatzeko. |