Nola sortu eta eskegi podcast bat?
Audioa editatzea
Audioa argitaratu baino lehen, gutxieneko editatze-lanak egin behar dira isiluneak, zaratak edo erantsi
nahi ez diren zenbait hitz ezabatzeko.
Horretarako, audioa entzun behar duzu, ezabatu beharreko zatiak gutxi gorabehera non dauden jakiteko.
- Egin klik zoom-ean (batuketaren ikurra duen lupa), hautatutakoa handiago ikusteko.
-
Sakatu Reproducir (Erreproduzitu) aukeran, zati hori soilik entzuteko. Erabili berriro zomm-a
handiago egiten jarraitzeko eta aukeratutakoa hobetzeko. Hori egin, ezabatu nahi duzun zatia soilik entzuten duzun arte, erreproduzitu
aukera sakatzean.
- Egin klik guraizearen marrazkian, aukeratutakoa ezabatzeko.
- Gorde sortzen den fitxategia. Audacity programaren jatorrizko formatua .aup (Audacity Project) da.
-
LAME liburutegia instalatu baduzu, Mp3 formatuan gorde ahal izango duzu grabazioa, hau da, podcast gehienak
argitaratzeko erabiltzen den formatuan. Deskargatutako fitxategia deskonprimitu beharko duzu Audacity programari
adierazteko non kokatu dll.fitxategia.
-
Audioan etengabeko zarata entzuten bada, mikrofonoaren akatsa edo kanpoko soinu etengabea balitz
bezala, ezabatzen saia zaitezke. Horretarako, lehendabizi, audio-fitxategiaren kopia egin ezazu aurrera jarraitu baino lehen.
- Kopia egiteko, egin klik Guardar proyecto como (Gorde proiektua honela) aukeran, menuan Archivo (Fitxategia)
aukeran, eta beste izen jarri fitxategiari.
Orain, kopiarekin ari garenez, enbarazu egiten duen hondo-zarata ezabatzen saia gaitezke.
- Lehenik eta behin, ezabatu nahi den soinua soilik entzuten den audio-zatia aukeratuko duu.
- Gero, lehen aukera hautatuko dugu, Eliminación de ruido (Zarata ezabatu) Efecto (Efektua) dioen menuan.
-
Une honetan, morroi horri eskatu behar diogu hautatutakoa erregistratzeko, hain zuzen, audio osoan
ezabatu nahi den zaratatzat.
- Itzuli Efecto(Efektua) menura, Eliminar ruido (Zarata ezabatu) aukerara, eta erreparatu bigarren
urratsaren aukerei:
- Egin klik Previsualización (Aurrebista) aukeran, grabazio-zatia zaratarik gabe entzuteko.
- Arrastatu korritze-barra ezkerretara zarata gutxiago ezabatzeko, edo eskuinetara gehiago ezabatzeko.
- Aurrebistakoa gustukoa duzunean, egin klik Eliminar ruido(Zarata ezabatu) botoian.
-
Efecto (Efektua) menuan bolumena igotzeko eta jaisteko aukera ere izango duzu (anplifikatu,
zenbaki positiboak bolumena igotzeko eta negatiboak jaisteko) bai eta tonuz eta abiaduraz aldatzeko, oihartzuna eransteko,
alderantzikatzeko etab. egiteko ere. Kopia erabili beti lan egiteko, lana osorik ez galtzeko.