Nola sortu eta eskegi podcast bat?
Audioaren edukia handitzea
Uneko audioari edukia gehitzeko Ir al final(Joan amaierara) botoia erabiliko
dugu lehendabizi.
Audio gehiago grabatzen baduzu Grabar (Grabatu) botoia sakatuta, beste pista batean
eransten ari dela antzemango duzu. Litekeena da bi pista horiek ongi koordinatuta ez egotea.
Nola mugitu pista bateko edukia aurretik edo ondoren entzun ahal izateko?
-
Egin klik lehendabiziko pistaren amaieran, bigarrena hastea nahi duzun tokian bertan.
-
Erabili zoom botoia zehatzago hautatzeko tokia.
-
Egin klik bigarren pistan, mugitu nahi duzun tokian.
-
Hautatu Alinear pistas… / Alinear con cursor (Lerrokatu pistak / Lerrokatu kurtsoarekin), Proyecto
(Proiektua) menuan. Kurtsorea dagoen pista posizio horretara mugituko da.
-
Efektu bereziak, hondo-musika, gortinak edo audio-zatiak eransteko, Importar audio (Inportatu
audioa) aukera erabili, Proyecto (Proiektua) menuan. Audio hori beste pista batean erantsiko da.
-
Lana argitaratu aurretik, entzun osorik, dena ondo dagoela ziurtatzeko. Gogoan izan azken urratsa fitxategia
Mp3 formatura esportatzea dela.
Podcasting-a ostatatzea
iVooxerabiltzea gomendatzen dizugu, gaztelaniaz dagoelako eta doan espazio-kopuru handia
eskaintzen duelako.
Podcasting bat sortzea iVoox erabilita:
-
Zenbait datu eman beharko dituzu, besteak beste, izena, herrialdea..., eta erabiltzaile-izena eta
pasahitza aukeratu. Pasahitza bi bider idazten da, mekanografia-akatsak egon ez daitezen.
-
iVoox aplikazioaren lege-mailako baldintzak onartu behar dituzu eta irudian ikusten
diren bi hitzak kopiatu. Segurtasun-neurria da hori, izen-emate automatizatuak egon ez daitezen (makinek egindakoak gizakien
ordez).
Kontua berretsi ondoren, zure audioak kargatzen has zaitezke. Ikus dezagun prozesua.
- Egin klik Subir audio (Audioa kargatu) botoian.
-
Bete inprimakia eta adierazi bertan audioaren izenburua, deskribapena, irudi bat eta hiru kategoria.
-
Gero, idatzi zenbait gako-hitz, komekin bereizita, audio hori modu askotan bilatu ahal izateko: hezkuntza,
ipuinak, literatura, haurrak, matematika, zientziak, edo zuk produzitutakoa identifikatzen lagunduko duen edo beste norbaitek
bilaketetan erants dezakeen termino oro.
- Hautatu genero bat eta hizkuntz nagusi bat panelean.
iVoox aplikazioan ez da onartzen lizentzia erabat murriztuta
duen materialik argitaratzea; esaterako, “Eskubide guztiak erreserbatuta” dioen motako materila, beste erabiltzaile batzuek
ezin izango luketelako audioa deskargatu.
Argitaratzea erabaki baduzu, partekatzea ere erabakitzen duzu. Ukatu ezin den eskubide nagusia Atribución
(Egiletzat aitortua izateko eskubidea) da: norbaitek materiala erabiltzen duen bakoitzean adierazi behar du nor den egilea.
Baina beste xehetasun batzuei buruzko erabakiak ere hartu behar dituzu: baimena ematen duzu zuk produzitutakoari
merkataritzako erabilera emateko? Norbaitek zure lanean aldaketak egin eta beste modu batez erregistratu dezake jatorrizko
lana dela esanda? Edo, baimena ematen duzu zure lana abiapuntu hartuta beste lan batzuk egiteko zuk hautatutako lizentzia-baldintzetan
partekatzen jarraituz gero?
- Egin klik Escoge tu licencia (Hautatu zure lizentzia-mota) aukeran, lehentasun horiek aldatzeko.