Zer da podcast-a?
Hitzaren jatorria
Hitza erabili zuen lehen pertsona Ben Hammersley izan zen, eta iPod terminoa izan zen haren inspirazio-iturria;
hau da, Apple markako gailu eramangarri bat, CD edo bestelako euskarri iraunkorrean grabatu gabe musika digitalizatua entzuteko
diseinatutako gailua.
Podcasting terminoa bi hitzez osatuta dago :
Pod (ingelesezko sigla, public on demand; hau da, neurrira antolatutako zerbitzua edo
harpidetza bidezko zerbitzua).
Broadcasting, euskarazko irratidifusio hitzaren antzekoa, baina telebistarako edo Interneterako
edukien emisioa ere bere baitan hartzen duena.
Horrenbestez, Podcasting-a soinu-edukiak Internet bidez hedatzea da. Horretarako, harpidetza-mekanismo
bat dago, edukia argitaratzen denean erabiltzaileak ezagutzeko aukera izan dezan. Izan ere, horrela, erabiltzaileak edukia
jaso eta ordenagailuan edo gailu eramangarri batean entzun dezake.
Teknologiaren alorreko zenbait berrikuntzari esker daukagu Podcasting-a. Hona hemen horiek laburbilduta:
- Audio-gailu eramangarrien ugalketa
Duela urte batzuk euskarri analogikoak behar genituen musikarako (edo audio- eta bideo-edukietarako).
Bidaia batean edo lantokian musika entzuteko CD erreproduzigailuak (discman izenekoak) eta zintak genituen (garai bateko walkman
izenekoak). Irrati-kateek entzule-kopuru jakin bat zuten, mugatua, instalazioaren potentziaren arabera eta antenarekiko gertutasunaren
arabera, eta, beraz, bidaiatzean ez zen oso ondo entzuten.
Walkman izenekoa– kaseteen, audio-zinten erreproduzigailuak.
|
Discman izenekoa– CD edo disko trinkoen erreproduzigailu eramangarria.
|
MP3 izenekoa– Audio-erreproduzigailu eramangarri generikoa, datuak flash-memorian gordetzen dituena.
|
iPOD izenekoa, Apple enpresarena, munduko lehen audio-erreproduzigailu eramangarria.
|
- Informazioa saretik deskargatzeko abiadura handia
Soinu-fitxategien bidez audioa entzuteko aukera ematen duten gailuei esker (mp3 eta ogg formatuan normalean)
eta saretik informazioa deskargatzeko abiadurari esker eta, halaber, testua eta soinua doan eta edonork bana dezakeenez, musika
edo audio-fitxategiak biltegiratzeko filosofia aldatu zen. Hain zuzen, oraingo joera hau da: fitxategiak
deskargatzea, entzutea eta ezabatzea, duda-mudan ibili gabe, jakinda edozein unetan deskarga dezakegula fitxategi
bera, hala behar izanez gero.
- Audio-edukia online argitaratzea
Edukia online argitaratzeko gero eta ezagutza tekniko gutxiago behar da.
Orain dela urte gutxi batzuk arte, ezinbestekoa zen hosting-zerbitzu bat ordaintzea (Interneteko zerbitzari
bat fitxategiak biltegiratzeko) eta ASP edo PHP lengoaietan programatzen jakitea, funtzio automatizatuko webgune bat sortu
ahal izateko sarean.
Gaur egun, berriz, nahiz eta erabiltzaileak HTML lengoaiaz edo bestelako programazio-lengoaiez ezer ez
jakin, eduki-kudeatzaile baten bidez sortutako web-orri ona eduki dezake; besteak beste, Joomla edo Drupal
dira gehien ezagutzen diren kode librekoak.
Adibidez, erregularki edukia argitaratuko duen web-orri bat sortzeko (blog bat), erabiltzaileek zenbait
motatako sistemak erabiltzen dituzte. Horien artean, konponbide integraleko sistemak daude, esaterako, Blogger eta Wordpress
online (instalatutako software erabilerraza duen hosting-zerbitzua eskaintzen dutenak); eta, bestalde, aurretik programatuta
eta norberaren zerbitzarian instalatzen diren sistemak (esaterako, Drupal, Joomla eta abar instalatzeko Wordpressen softwarea).
Podcasting-ari berari soilik dagokionez, badira grabatzeko eta argitaratzeko tresnak, audioa ostatatzeko
tokiak daude, bai eta prestazio horiek guztiak konbinatzen dituzten zerbitzuak ere.