Nola sortu eta eskegi podcast bat?
Gidoia
Lan ondo egiteko, edozein dela jarduera, lehenik eta behin planifikazioa hartu behar da kontuan.
Erabaki behar da zer egingo dugun, zer norabide hartuko dugun, nork parte hartuko
duen, norentzat izango den eta proiektu osoan zer ildori jarraituko diogun:
-
Saio bakarra izango al da?
-
Saio bat astean behin, hilabetez?
-
Saio bat hilero, urtebetez?
-
Ekologiari buruz, musikari buruz, berrietan ematen dituzten gaiei buruz hitz egingo dugu?
-
Etapa honetan erabaki dezakegu pasarte bakoitzak zer izenburu izango duen, grabazioen amaieran jakitera eman ahal izateko?
Planifikazioa egiten bada, lagungarria izango da proiektu osoan
zer egitura-elementu beharko ditugun erabakitzeko:
Gortina bat saio guztiak musika berarekin hasteko?
Saio bakoitzeko abesti bat edo musika bera erabiliko da hasieran eta amaieran?
Hurrengo saioari buruzko iragarki bat grabatuko da, edo haren audio-zati baten aurrerapena egingo da?
-
Atal finkoak izango dituzte gure saioek? (gaiari buruzko sarrera, elkarrizketa, ipuina, hurrengo audioari buruzko informazioa...).
Egiturari buruzko elementu guztiak erabaki ondoren, ezinbestekoa
da gidoi bat egitea, saio bakoitzaren xehetasunak erabakitzeko:
-
Nork eta zenbatek hitz egingo duten, zer gaiari buruz, zenbat denbora.
-
Nork zer rol izango duen.
-
Noiz egingo den grabazioa.
-
Zuzenean edo akatsak kendu ondoren editatuko da audioa?
-
Testuak idatziko dira gero irakurtzeko, edo hobe da bat-bateko solasaldia egiten saiatzea, bakoitzaren
parte-hartzeak ezarrita? Edo, elkarrizketa irekia izango da, aldez aurretik edukia zehaztu gabe eta ondorengo edizio-lana
egin gabe?
Tresnak
Audioak online editatzeko eta argitaratzeko tresna eta programa asko daude sarean. Horietatik guztietatik
bi hautatu ditugu, hurrenez hurren: Audacity eta iVoox. Jarraian aztertuko ditugu.
Audioa sortzea
Gidoia prestatu ondoren, mikrofonoa duen ordenagailua lortu behar dugu grabatu ahal izateko.
Audioa editatzeko Audacity gomendatzen dugu, erabilera librekoa baita eta editatzeko
tresna oso baliagarriak baititu.
-
-
Windows erabiltzen baduzu, egin klik Descargar Audacity 1.2.6 (Audacity 1.2.6
deskargatu) aukeran (edo azal-orrian gomendatzen den bertsioaren gainean), eta beste sistema eragile bat erabiltzen baduzu
egin klik Otras descargas (Beste deskarga batzuk) aukeran.
Audacity programa eta LAME kodegailua beharko dituzu audioak Mp3 formatura esportatzeko: