ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan podcast kontzeptua bera landuko dugu: definizioa, jatorria, podcasting-aren adibideak gaztelaniaz eta tresna honek dituen zenbait aplikazio hezkuntzaren alorrerako.
Lehenik eta behin, podcasting-aren jatorria azalduko dugu: musika eramangarriaren, blogen eta erradiofoniaren arteko batura da. Hiru elementu horiek aztertuko ditugu, bai eta horiek konbinatzeko dagoen modu berezia ere.
Podcasting-a gaztelaniaz eskaintzen duten zenbait webgune arakatuko ditugu, eta harpidetzen ikasiko dugu, zenbait RSS sindikatzaile erabilita.
Podcasting-ak hezkuntzaren alorrean dituen aplikazioak eta erabilerak ikasiko ditugu.
Doako zenbait zerbitzu erabiliko ditugu, podcasting-ak egin eta ostatatzeko aukera ematen dutenak; esaterako, Audacity eta iVoox.
Azkenik, kapsula-lantegiaren amaieran, podcasting-aren antzeko jarduerak egiteko zenbait aukera aurkeztuko ditugu; adibidez, Internet bidezko irratia, audioa bideoarekin ordeztea(videocasting-a, webcasting-a) edo eskuko telefonoen erabilera RSS kanal baten informazioa argitaratzeko edo jasotzeko.
Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.
Has gaitezen!
KAPSULA-LANTEGIA: PODCAST-A. | |
IKT gaitasunak* (ardatzetan sailkatuta) G. Kudeaketa eta garapen profesionala P. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala | G3. Berdinkideekin konektatzeko, ikastaroak online egiteko eta adituekin elkarreraginean aritzeko IKTek duten erabilgarritasuna ulertzea eta diziplinarekin zerikusia duten topikoetan sartzea, garapen profesionalerako funtsezko alderdietako bat dela ulertuta. G4. Tutorialak zer diren ulertzea eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko. G7. Multimedia-edukiekin oinarrizko eragiketak egitea (audioa erreproduzitu, sortu eta editatu) G8. Interneteko zerbitzuak erraztasunez erabiltzea (web-orria, posta elektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta beste batzuk), informazioa bilatzeko, lankideekin komunikatzeko ikastetxe barruan zein kanpoan, eta esperientziak elkarri jakinarazteko. D1. Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz, ikasleek beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren trebetasunen arabera lan egin dezaten. D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz. D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, IKT baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. D6. IKT baliabideak erabiltzea, mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo arazo errealak konpontzeko. D12. Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu eta modelatzen duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. C3. GPL edo CreativeCommons lizentzia-moten eskemak aplikatzea ikasleek ekoitzitakoari. C5. Audio-lizentziei buruzko araudiak eta erabilera-politika onargarriak jakitea,
errespetatzea eta errespetaraztea. |
IKTko helburu zehatzak |
|
IKTko edukiak |
|
Gutxieneko eskakizunak |
|
Ebaluazio-irizpideak |
|
* "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".
Hitza erabili zuen lehen pertsona Ben Hammersley izan zen, eta iPod terminoa izan zen haren inspirazio-iturria; hau da, Apple markako gailu eramangarri bat, CD edo bestelako euskarri iraunkorrean grabatu gabe musika digitalizatua entzuteko diseinatutako gailua.
Podcasting terminoa bi hitzez osatuta dago :
Pod (ingelesezko sigla, public on demand; hau da, neurrira antolatutako zerbitzua edo harpidetza bidezko zerbitzua).
Broadcasting, euskarazko irratidifusio hitzaren antzekoa, baina telebistarako edo Interneterako edukien emisioa ere bere baitan hartzen duena.
Horrenbestez, Podcasting-a soinu-edukiak Internet bidez hedatzea da. Horretarako, harpidetza-mekanismo bat dago, edukia argitaratzen denean erabiltzaileak ezagutzeko aukera izan dezan. Izan ere, horrela, erabiltzaileak edukia jaso eta ordenagailuan edo gailu eramangarri batean entzun dezake.
Teknologiaren alorreko zenbait berrikuntzari esker daukagu Podcasting-a. Hona hemen horiek laburbilduta:
Duela urte batzuk euskarri analogikoak behar genituen musikarako (edo audio- eta bideo-edukietarako). Bidaia batean edo lantokian musika entzuteko CD erreproduzigailuak (discman izenekoak) eta zintak genituen (garai bateko walkman izenekoak). Irrati-kateek entzule-kopuru jakin bat zuten, mugatua, instalazioaren potentziaren arabera eta antenarekiko gertutasunaren arabera, eta, beraz, bidaiatzean ez zen oso ondo entzuten.
Walkman izenekoa– kaseteen, audio-zinten erreproduzigailuak. |
Discman izenekoa– CD edo disko trinkoen erreproduzigailu eramangarria. |
MP3 izenekoa– Audio-erreproduzigailu eramangarri generikoa, datuak flash-memorian gordetzen dituena. |
iPOD izenekoa, Apple enpresarena, munduko lehen audio-erreproduzigailu eramangarria. |
Soinu-fitxategien bidez audioa entzuteko aukera ematen duten gailuei esker (mp3 eta ogg formatuan normalean) eta saretik informazioa deskargatzeko abiadurari esker eta, halaber, testua eta soinua doan eta edonork bana dezakeenez, musika edo audio-fitxategiak biltegiratzeko filosofia aldatu zen. Hain zuzen, oraingo joera hau da: fitxategiak deskargatzea, entzutea eta ezabatzea, duda-mudan ibili gabe, jakinda edozein unetan deskarga dezakegula fitxategi bera, hala behar izanez gero.
Edukia online argitaratzeko gero eta ezagutza tekniko gutxiago behar da.
Orain dela urte gutxi batzuk arte, ezinbestekoa zen hosting-zerbitzu bat ordaintzea (Interneteko zerbitzari bat fitxategiak biltegiratzeko) eta ASP edo PHP lengoaietan programatzen jakitea, funtzio automatizatuko webgune bat sortu ahal izateko sarean.
Gaur egun, berriz, nahiz eta erabiltzaileak HTML lengoaiaz edo bestelako programazio-lengoaiez ezer ez jakin, eduki-kudeatzaile baten bidez sortutako web-orri ona eduki dezake; besteak beste, Joomla edo Drupal dira gehien ezagutzen diren kode librekoak.
Adibidez, erregularki edukia argitaratuko duen web-orri bat sortzeko (blog bat), erabiltzaileek zenbait motatako sistemak erabiltzen dituzte. Horien artean, konponbide integraleko sistemak daude, esaterako, Blogger eta Wordpress online (instalatutako software erabilerraza duen hosting-zerbitzua eskaintzen dutenak); eta, bestalde, aurretik programatuta eta norberaren zerbitzarian instalatzen diren sistemak (esaterako, Drupal, Joomla eta abar instalatzeko Wordpressen softwarea).
Podcasting-ari berari soilik dagokionez, badira grabatzeko eta argitaratzeko tresnak, audioa ostatatzeko tokiak daude, bai eta prestazio horiek guztiak konbinatzen dituzten zerbitzuak ere.
Informazioa erabiltzaileenganaino iristen da: RSS kanalak
Interneten argitaratzen den informazioa ez da estatikoa azken urteotan. Gero eta web-orri gutxiagok du informazio finkoa eta denboraren joanean aldaketarik egiten ez duten web-orriak ere gutxi dira dagoeneko.
Gaur egun, webgune gehienek eduki dinamikoa dute, etenik gabe berritzen diren edukiak dituztenak, aldian aldiko argitalpenen antzera. Are gehiago, erabiltzaileek berek eskaintzen dute informazioa askotan; esate baterako, gizarte-sareak edo eguneroko edukiei gizarte-sareen funtzioak eransten dizkioten webguneak.
Badira web-orri berezi batzuk, Weblog, Blog edo Bitakora izenez ezagutzen direnak; horien helburu bakarra edukia aldian-aldian editatzea da, argitaratutako azken informazioa lehen planoan erakusten dutela eta ordura arteko argitalpenen historiala ikusteko moduan jartzen dutela.
Eguneroko intimo baten edo bidaia-eguneroko baten antzekoa den Bitakora web-orrian eduki zaharrak ez dira ezabatzen ez eta aldatzen ere. Lehendik argitaratuta dagoen gairen bati buruz azken orduko berriak egonez gero, beste artikulu bat idazten da aurrekoa aipatuta, eta behar beste azalpen ematen da.
Horrenbestez, aldian-aldian edukia berritzen duten web-orri asko daudenez, ezinbestekoa izan da sistema bat asmatzea, erabiltzaileak etengabe ez bisitatzeko bere interesekoak diren web-orriak eta hori egin gabe azken orduko berriak eskura izateko. Premia horri aurre egiteko RSS kanalak sortu ziren.
RSS kanalak (ingelesez, Really Simple Syndication) formatu bereziko web-orriak dira, webgunearen edukiaren arabera eguneratzen direnak. Izenak berak agerian uzten duenez, komunikatzeko bide bat da eta honela funtzionatzen du: webgune batek informazioa bidaltzen du eta harpidetuta edo sindikatuta dauden erabiltzeek automatikoki jasotzen dute informazio hori (hainbat tresna daude jasotzeko). Erabiltzaileei informazioa interesatzen bazaie eta informazioaren testuinguruari buruz gehiago jakin nahi badute, jatorrizko webgunea bisitatuko dute.
RSS kanal batean harpidetza egiteko zenbait aplikazio daude:
Programa agregatzaileak: RSS kanelatako informazioa erantsi ahala, informazio hori jasotzeko aukera ematen duten tresnak dira. Besteak beste, hauek dira erabilienak:
Beste programa batzuk ere ematen dute aukera RSS kanaletan harpidetza egiteko; besteak beste:
Mozilla Firefox, Safari, Internet Explorer: gehien ezagutzen diren nabigatzaileek RSS kanal bateko berrikuntzak jasotzeko aukera ematen dute.
Thunderbird: posta elektronikorako softwarea da, eta RSS kanalak eransteko eta horiek posta-kontuen antzera bistaratzeko aukera ematen du.
Podcasting-a sortzea eragin duten lau aurrerapen teknologiko aipatu ditugu:
Audio-gailu eramangarrien ugalketa.
Saretik informazioa deskargatzeko abiadura handia.
Edukia online argitaratzeko gero eta erraztasun gehiago.
Informazio erabiltzaileenganaino iristen da: RSS kanalak.
Halako testuingurua izanik, podcasting izenez ezagutzen duguna, blogen bilakaera esanda kontzeptualizatu genezake. Izan ere, webaren bidez materiala erregularki argitaratzean datza, lehendik argitaratuta dagoena ezabatu eta aldatu gabe, baizik eta sarrera historikotzat erregistratuta, eta soinua hedatzen dela testua eta irudiak hedatu ordez.
Podcasting delakoak erradiofonia tradizionalaren bilakaera direla esanda ere identifika ditzakegu, audio-edukia ere hedatzen baita erabiltzaileentzat. Baina bada desberdintasun handi bat: entzuleak munduko edozein tokitan egon daitezke eta edozein unetan entzun ditzakete programak, baldin eta horiek argitaratu badira.
Laburbilduz,Podcasting a blogen, irratiaren eta beste elementu teknologiko batzuen arteko oso konbinazio berezia da, eta horiek gabe ezinezkoa zitekeen hura garatzea.
Bitarteko berria da, ezaugarri bereizgarriak dituena, bestelakorik ordezten ez duena, eta, halaber, erabilera garrantzitsuak eskaintzen dituena hezkuntzaren alorrean, aurrerago ikusiko dugunez.
Gero, podcasting-a gaztelaniaz eskaintzen duten webguneak arakatuko ditugu eta harpidetzen ikasiko dugu, zenbait RSS sindikatzaile erabilita.
Comunicando Podcast
Mundo Podcast
Podcaster.cl
Podcastellano
Comunicando Podcast
Musika libre duen teknologia praktikoko soinu-aldizkaria dela esanda defini daiteke gune hori.
Nola sartu edukietan?
Comunicando podcast hiru modutan jaso daiteke:
|
|
|
|
|
Egin klik RSS ikonoan. Firefox nabigatzaileak harpidetzeko aukera eskainiko dizu laster-marka dinamikoen bidez. Egin klik Suscribirse (harpidetu) aukeran orain, kanal horretako berrikuntzak jasotzeko Firefox nabigatzailearen laster-marken menuan. Marcadores (Laster-markak) tresna-barra aktibatuta baduzu (menua: Ver / Barras de herramientas; hau da, Ikusi / Tresna-barrak), sarrera berriak dituen menua ikusi ahal izango duzu: |
Mundo Podcast
Podcasting-aren ataria, mota askotako kategoriekin: umorea, irratia, telebista, hizkuntzen ikaskuntza, etab.
Nola sartu edukietan?
Mundo Podcast podcasting-en direktorioa da.
Podcast baten izenburuan klik eginez gero, haren orrian sartzeko aukera ematen du. Edukia entzuteko hainbat modu izango dira, kasuaren arabera, baina beti izango da RSS kanalaren helbide bat, hautatu eta kopiatzeko aukera emango duena (saguaren eskuineko botoiarekin edo CTRL+C hizkien konbinazioa erabilita):http://feeds.feedburner.com/podcastvivirmejor
Helbidea kopiatu ondoren, nabigatzailearen edo zure programa agregatzailearen tresna-barran itsatsi (saguaren eskuineko botoiarekin edo CTRL+V hizkien konbinazioa erabilita):
Podcaster.cl
Nola sartu edukietan?
Mundo Podcast izenekoan bezala, programa guztiek entzuteko aukera ematen dute, pantailan txertatutako erreproduzigailuaren bidez edo haren RSS kanalean harpidetuta.
Egin klik programaren izenburuan, aukera guztiak ikusi ahal izateko:
Podcastellano (Podgaztelania)
Komunitate hispaniarraren podcasting-eko proiektu bat da, eta, bertan, podcast-ei buruz gaztelaniaz dagoen informazioa, berriak, dokumentazioa eta laguntza eskaintzen da. Podcastingen direktorioen zerrenda du.
Audioak Internet bidez banatzeak hainbat aukera eskaintzen die hezitzaileei. Hona hemen audio horiek banatzeko modua: RSS kanalen bidez (jatorrizko podcast-a), edo web-orrien bidez, audio-fitxategiak deskargatzeko edo txertatuta dagoen erreproduzigailu baten bidez entzuteko aukera ematen dutenak (Internet bidezko irratia).
Horrenbestez, hezkuntzaren alorrari aplikatutako podcasting-a landuko dugu atal honetan, ikuspegi zabala hartuta, eta, horrez gain, Internet bidez audioa banatzeko modu guztiak ere landuko ditugu.
Podcasting-eko esperientzia bat sor dezakete:
Irakasleek, edukiak beste irakasle batzuei transmititzeko.
Irakasleek, ikasleekin komunikatzeko.
Ikasleek, irakasleek zuzentzen dutela lana.
Mota horretako podcasting-ek, besteak beste, honako hauek har ditzakete beren baitan: didaktika-ikasgaiak edo hezkuntzari buruzko iritzi eta gogoeta orokorrak, zein esparru jakin bati buruzko edukiei buruzkoak.
Orain, kasu horien adibide bana eskainiko dugu:
L de Lengua - Didáctica L (Hizkuntza) - Didaktika
Bigarren hizkuntzen didaktikari eta gizarte-sareei buruzko podcast-a, Vejerreko International House (La Janda) zentroak eta Sevillakoak (CLIC) sortua 2007. urtean.
Radio Web 2.0
Hezkuntzari buruzko irratia, Internet bidezkoa. Hezkuntzari buruzko gai orokorrak.
Programa horietan sartzeko, egin klik hemen: Home (Hasiera-orria) .
Punto EDU – Radio podcast
Latinoamerikako eta Karibeko goi-mailako hezkuntzari buruzko podcast-a.
Kasu horretan, bariazio asko izan ditzakegu, hezkuntza-mailaren arebera (eta, beraz, entzuleen adinaren arabera), lan-esparruaren arabera, etab.
Unibertsitateko ikasleek ikasgaiak egoera hauetan entzun ditzaketela irudika dezakegu: bidaiatzen ari direla, kalean paseoan dabiltzala edo ariketak egiten ari direla. Horrez gain, material hori ikasgelan ere entzun ahalko da, haur-hezkuntzako haurrentzako ipuinen gisa, edo ikasleek informazioa lortu beharreko testu gisa. Hona hemen zenbait adibide:
French Ecole
Frantsesa, hasiberrientzat.
Deutsche Welle
Kultura alemaniarrari eta hizkuntza alemanari buruzko podcast-a.
Hezkuntzaren alorrean, hau da podcasting-aren erronka interesgarriena: ikasleak izatea produkzioen protagonistak, bai eta egileak ere.
Prozesua luzea da eta zenbait diziplinak parte hartzen dute: informazioa jaso (bilatu, ebaluatu, hautatu), gidoiak idatzi (idatzi, zuzendu, adostu) eta grabatu.
Prozesu horretan bilaka daiteke podcasting-a zenbait ezagutza-esparruren arteko elkargune. Izan ere, besteak beste, musikako, hizkuntzako, zientziako eta informatikako irakasleen arteko lana da. Hona hemen zenbait adibide:
Transmitierra 2009
Lurraren Munduko Eguna ospatzeko irrati-maratoia.
Podcast
Audio-bilduma, San Pedro de Alcántaraikastetxeko ikasleek grabatutakoak.
Haur eta Lehen Hezkuntzako Fuente Nueva ikastetxeko ikasleen grabazioak
Zibernauta guztientzat igorritako programak baino ez dira; hala ere, ikasgelarako erabilgarriak izan daitezkeen edukiak lantzen dituzte: haurrentzako ipuinak, osasunari, politikari, ekonomiari buruzko audioak edo entzuleentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzkoak. Hona hemen zenbait adibide:
Antología poética multimedia
Poesia audioan eta bideoan.
Hezkuntza-alorreko podcasting-ei edo podcasting-arekin zerikusia duten hezkuntza-alorreko proiektuei buruzko adibide gehiago eskainiko dizkizugu.
Grimm Cast
Grimm Proiektuari buruzko artikuluak eta podcast-a.
Educastur
IKTen erabilera hezkuntzan. Podcasting-ari buruzko post edo berri-mezuak.
Hezkuntza-baliabideak
Hezkuntzarako podcast-en direktorioa.
Gidoia
Lan ondo egiteko, edozein dela jarduera, lehenik eta behin planifikazioa hartu behar da kontuan.
Erabaki behar da zer egingo dugun, zer norabide hartuko dugun, nork parte hartuko duen, norentzat izango den eta proiektu osoan zer ildori jarraituko diogun:
Saio bakarra izango al da?
Saio bat astean behin, hilabetez?
Saio bat hilero, urtebetez?
Ekologiari buruz, musikari buruz, berrietan ematen dituzten gaiei buruz hitz egingo dugu?
Etapa honetan erabaki dezakegu pasarte bakoitzak zer izenburu izango duen, grabazioen amaieran jakitera eman ahal izateko?
Planifikazioa egiten bada, lagungarria izango da proiektu osoan zer egitura-elementu beharko ditugun erabakitzeko:
Gortina bat saio guztiak musika berarekin hasteko?
Saio bakoitzeko abesti bat edo musika bera erabiliko da hasieran eta amaieran?
Hurrengo saioari buruzko iragarki bat grabatuko da, edo haren audio-zati baten aurrerapena egingo da?
Atal finkoak izango dituzte gure saioek? (gaiari buruzko sarrera, elkarrizketa, ipuina, hurrengo audioari buruzko informazioa...).
Egiturari buruzko elementu guztiak erabaki ondoren, ezinbestekoa da gidoi bat egitea, saio bakoitzaren xehetasunak erabakitzeko:
Nork eta zenbatek hitz egingo duten, zer gaiari buruz, zenbat denbora.
Nork zer rol izango duen.
Noiz egingo den grabazioa.
Zuzenean edo akatsak kendu ondoren editatuko da audioa?
Testuak idatziko dira gero irakurtzeko, edo hobe da bat-bateko solasaldia egiten saiatzea, bakoitzaren parte-hartzeak ezarrita? Edo, elkarrizketa irekia izango da, aldez aurretik edukia zehaztu gabe eta ondorengo edizio-lana egin gabe?
Tresnak
Audioak online editatzeko eta argitaratzeko tresna eta programa asko daude sarean. Horietatik guztietatik bi hautatu ditugu, hurrenez hurren: Audacity eta iVoox. Jarraian aztertuko ditugu.
Audioa sortzea
Gidoia prestatu ondoren, mikrofonoa duen ordenagailua lortu behar dugu grabatu ahal izateko.
Audioa editatzeko Audacity gomendatzen dugu, erabilera librekoa baita eta editatzeko tresna oso baliagarriak baititu.
Audacity programa eta LAME kodegailua beharko dituzu audioak Mp3 formatura esportatzeko:
Audacity programa instalatu ondoren, grabazio- eta erreprodukzio-kontrolak azalduko dira pantailaren goiko aldean.
Zure mikrofonoa konektatuta badago eta bolumena behar bezala doituta badago, soinuak adierazten dituen uhinak ikusiko dituzu hitz egin ahala:
Audioa editatzea
Audioa argitaratu baino lehen, gutxieneko editatze-lanak egin behar dira isiluneak, zaratak edo erantsi nahi ez diren zenbait hitz ezabatzeko.
Horretarako, audioa entzun behar duzu, ezabatu beharreko zatiak gutxi gorabehera non dauden jakiteko.
Orain, kopiarekin ari garenez, enbarazu egiten duen hondo-zarata ezabatzen saia gaitezke.
- Egin klik Previsualización (Aurrebista) aukeran, grabazio-zatia zaratarik gabe entzuteko.
- Arrastatu korritze-barra ezkerretara zarata gutxiago ezabatzeko, edo eskuinetara gehiago ezabatzeko.
Uneko audioari edukia gehitzeko Ir al final(Joan amaierara) botoia erabiliko dugu lehendabizi.
Audio gehiago grabatzen baduzu Grabar (Grabatu) botoia sakatuta, beste pista batean eransten ari dela antzemango duzu. Litekeena da bi pista horiek ongi koordinatuta ez egotea.
Nola mugitu pista bateko edukia aurretik edo ondoren entzun ahal izateko?
Egin klik lehendabiziko pistaren amaieran, bigarrena hastea nahi duzun tokian bertan.
Erabili zoom botoia zehatzago hautatzeko tokia.
Egin klik bigarren pistan, mugitu nahi duzun tokian.
Hautatu Alinear pistas… / Alinear con cursor (Lerrokatu pistak / Lerrokatu kurtsoarekin), Proyecto (Proiektua) menuan. Kurtsorea dagoen pista posizio horretara mugituko da.
iVooxerabiltzea gomendatzen dizugu, gaztelaniaz dagoelako eta doan espazio-kopuru handia eskaintzen duelako.
Podcasting bat sortzea iVoox erabilita:
Sartu web-orri honetan: http://www.ivoox.com/
Erregistratu:
Kontua berretsi ondoren, zure audioak kargatzen has zaitezke. Ikus dezagun prozesua.
iVoox aplikazioan ez da onartzen lizentzia erabat murriztuta duen materialik argitaratzea; esaterako, “Eskubide guztiak erreserbatuta” dioen motako materila, beste erabiltzaile batzuek ezin izango luketelako audioa deskargatu.
Argitaratzea erabaki baduzu, partekatzea ere erabakitzen duzu. Ukatu ezin den eskubide nagusia Atribución (Egiletzat aitortua izateko eskubidea) da: norbaitek materiala erabiltzen duen bakoitzean adierazi behar du nor den egilea.
Baina beste xehetasun batzuei buruzko erabakiak ere hartu behar dituzu: baimena ematen duzu zuk produzitutakoari merkataritzako erabilera emateko? Norbaitek zure lanean aldaketak egin eta beste modu batez erregistratu dezake jatorrizko lana dela esanda? Edo, baimena ematen duzu zure lana abiapuntu hartuta beste lan batzuk egiteko zuk hautatutako lizentzia-baldintzetan partekatzen jarraituz gero?
Programa bakoitzak, aldi berean, zenbait audio-fitxategi har ditzake bere baitan.
Bete dugu lehen urratsa! Orain, audioa kargatu dezakegu.
iVoox aplikazioak zenbait minutu beharko ditu kargatutako fitxategia prozesatzeko, eta Mi zona privada (Nire eremu pribatua) izenekoan sartzeko iradokitzen du:
Gune horretan izango dituzu zure kanalak, zure programak eta zure fitxategiak. Horietako bakoitzari buruzko informazioa ikusi ahal izango duzu, eta editatu, ezabatu eta abar egin ahal izango duzu:
Audioaren orriaren bidez sartu ahal izango duzu kanalaren orrian; horretarako, egin klik zure izenaren gainean. Gogoan izan kanal batek programa-multzo bat izan dezakeela bere baitan, eta programa bakoitzak, halaber, audio-fitxategien multzo bat izan dezakeela.
Beste erabiltzaile batzuek ere erabil dezakete zure kanalaren, zure programaren edo audio jakin baten esteka.
Bai audioaren orrian, bai kanalaren orrian egin ahal izango duzu klik programaren izenaren gainean, orria ikusteko:
Urrats guztiak bete badituzu, lortu duzu online edukitzea zure lehendabiziko podcast-programa!
Podcasting-a sortzeko doako tresnak hautatu ditugu zuen esku jartzeko.
Izena eta deskribapena | Helbidea URL |
Doako ostatatzea podcasting-erako | |
Ivoox: doako ostatatzea podcasting-erako; eguneko, gutxi gorabehera, 2 ordu-audiorako lekua eskaintzen dute. |
|
Poderato: doako ostatatzea podcasting-erako; 1GB doan. |
|
MyPodcast: doako ostatatzea podcasting-erako. |
|
Podbean: doako ostatatzea podcasting-erako, eta, halaber, ordaindutako zerbitzurako aukera ematen du. |
|
Libsyn: doako ostatatzea podcasting-erako, eta, halaber, ordaindutako zerbitzurako aukera ematen du. | http://www.libsyn.com/index.php?&mode=logout&message =
|
Pod-o-Matic: doako ostatatzea podcasting-erako, eta, halaber, ordaindutako zerbitzurako aukera ematen du. |
|
Beste tresna baliagarri batzuk |
|
Easy Podcast: podcast-a argitaratzeko tresna. Ez du ostatatze-zerbitzua. Gaztelania eta Ingelesa. Multiplataforma (Windows eta Linux) | http://www.easypodcast.com/index-es.html
|
Internet Archive: edukiak kargatzeko aukera ematen duen gunea da; eduki horiek gunea bisitatzen duen pertsona ororen esku geratzen dira (Creative Commons edo domeinu publikoko lizentzia) | http://www.archive.org/index.php
|
Audacity: audioa editatzeko tresna, zure podcast-ak grabatzeko | |
Blip.tv: doako ostatatzea audiorako |
|
Banco de imágenes y sonido (hau da, irudi- eta soinu-bankua): soinu-bilduma, zure podcast-ei efektu bereziak eransteko. | http://bancoimagenes.isftic.mepsyd.es/
|
The Free Sound Project: soinu-bankua, doako lizentziaduna | |
Soinu-bankua: soinu-efektuak zure podcast-entzat |
|
Jamendo: musika librea zure programetan eransteko. |
|
Egunak aurrera egiten duten heinean, teknologiaren alorrean ere aurrerapen ikaragarri handiak izaten dira...
Atal honetan, podcasting-aren antzeko jarduerak egiteko zenbait aukera aurkeztuko ditugu; esate baterako, Internet bidezko irratia, audioa bideoarekin ordeztea (videocasting-a, webcasting-a), edo RSS kanal baten informazioa argitaratzeko edo jasotzeko sakelako telefonoak erabiltzea. Ikus ditzagun, bada, horiek.
Internet bidezko irratia
Betiko irrati-kate askok eskaintzen dute beren webgunean emanaldiak zuzenean entzuteko aukera, munduko edozein lekutatik.
Horrez gain, horietako batzuek saio zaharrak edo saio bereziak entzuteko aukera ere eskaintzen dute.
Bestalde, dagoeneko azaldu dugunez kapsula-lantegi honetan, badira irrati-saioak Internet bidez soilik igortzen dituztenak, RSS kanalak erabili gabe (berez podcasting-a denarekiko aldea), eta betiko irratien bidez igorri gabe. Hona hemen zenbait adibide:
Cadena ser |
BBC Mundo |
Radio Nacional |
Hezkuntzari buruzko irrati-katea, Internet bidez |
Webcasting, vlogging, vidblogging, videopodcasting… Internet bidez jende guztiaren esku jarritako bideoen multzoa argitaratzeko aukerari buruzko fenomenoa identifikatzeko erabiltzen diren izen batzuk dira horiek guztiak.
Podcasting-ean bezala, bideoak irakasle batek egindakoak izan daitezke -materiala beste irakasle batzuekin osatuta-, edo irakasle batek bere ikasleentzat edo web-orria bisitatzen duten ikasleentzat egindakoak, edo ikasle-talde batek irakaslearekin batera editatutako bideoak izan daitezke, bai eta ikasgelarako baliagarriak diren baina hezkuntzarekin zerikusia ez duen adituren batek egindakoak.
Badira Interneten bideoak ostatatzeko gune oso ezagunak. Horietan guztietan aurki daiteke oso material baliagarria ikasgeletarako:
Bestalde, dagoeneko oso ohikoa da bideoak edo animazioak argitaratzea blog arruntetan, eta inolako tresna espezifiko erabili gabe videopodcasting-a sortzea.
Esate baterako, Buenos Aires hiriko Sacratísimo Corazón de Jesús ikastetxeko ikasleen blog honetan, koadroz koadro egindako animazioak argitaratzen dituzte:
Maria Teresa Santiagoren irudi-lantegian oso gauza interesgarriak produzitzen dira eta haren web-orrian daude pertsona ororen eskura.
Bada beste adibide on bat ere; hain zuzen, Irun-Donostiako Erain ikastetxeak hezkuntzari buruz egindako bideo digitalen bilduma.
Badira, halaber, horiek ostatatzeko bideopodcast-direktorioak eta doako zerbitzuak:
Videopodcasts.tv
Blip.tv
Teknologiak aurrera egiten du, erabiltzailearen mugikortasunaren mesedetan. Lehen, bidaiatu bitartean, audio-gailu eramangarri batez entzuten genituen eskolak, etxeko ordenagailuan deskargatu ondoren; baina, orain, aldiz, teknologiari esker, sakelako telefonoaren bidez zuzenean eskura eta entzun daitezke podcasting-ak.
Software asko daude, sakelako telefonoaren markaren arabera, neurri handi batean. Nokiaren aplikazioak aurki daitezke Blackberry-rako edo iPhone-rako gune ofizialetan.
Bestalde, podcasting-direktorio batzuek aukera ematen dute audio-fitxategiak sakelako telefonotik zuzenean lortzeko; hain zuzen, hori bera erakusten du iVoox aplikazioak bideo honetan:http://www.ivoox.com/blog/ivoox-ahora-tambien-en-tu-movil_0090/
Sakelako telefonoaren bidez audioa eta bideoa jasotzeko aukera ematen duen beste web-gune bat Radiocine.org da:http://www.radiocine.org/
Audioa sortu eta argitaratzen dutenentzat, badira sakelako telefonoaren bidez zuzenean audioa argitaratzeko tresnak (ordaindu beharrekoak). Comunicando Podcast webguneko post-ean teknologia horretaz baliatzen dira:http://www.comunicandopodcast.com/movil/
Amaitzeko
Kapsula-lantegi hau interesgarria iruditu bazaizu eta gehiago jakin nahi baduzu, hautatu ditugun erreferentzia hauek bisitatzea gomendatzen dizugu.
Irakasle berritzaileen atal berezia: podcast-a.
Podcasting bat sortzeko modua, doako zerbitzuak erabilita: Blogger, Bliptv eta Feedburner.
Podcast-ek hezkuntzaren alorrean duten balioa: Grimm Proiektua.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.