1. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Moodle-rako lehen urratsak
IbilbideaMoodle: LMS libreaPedagogia MoodlenMoodle-n oinarrizko erabileraMoodle-n oinarrizko erabileraMoodle-n oinarrizko erabileraIkastaroaren konfigurazioaPlataformako edukien edizioaPlataformako edukien edizioaPlataformako edukien edizioaPlataformako edukien edizioaPlataformako edukien edizioaPlataformako edukien edizioaPlataformako edukien edizioaPlataformako edukien edizioaIkastarokideen artero komunikazioaIkastarokideen artero komunikazioaIkastarokideen artero komunikazioaIkastarokideen artero komunikazioaEbaluazioaEbaluazioaEbaluazioa
1 de 22
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Ibilbide bat egingo dugu Moodle plataforma batean zehar, plataformaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko, eta haren potentzial izugarriaren zati bat ikusteko.

Moodle espezifikoki hezkuntzan erabiltzeko diseinatu den sistema bat da. Urrutiko modalitatean (e-Learning) erabiltzen da nagusiki, baina oso erabilgarria da, halaber, gero eta ohikoagoa den modalitate misto edo erdi presentzialerako (blended learning); lan presentzialari laguntzen dioten online plataformak sortzeko ere erabiltzen da.

Hainbat eratako erabiltzaileak izan ditzake: bisitariak, ikasleak, irakasleak, ikastaroaren sortzaileak edota plataformaren kudeatzaileak.

Irakaslearen rolean hasiko gara lanean, baina ikaslearen rola hartzeko aukera ere izango dugu; hartara, erabiltzaile-mota horien arteko desberdintasunak ikusiko ditugu.

Zer urrats egingo ditugu?

  • Hasteko, Moodleri buruzko gauzatxo batzuk ikusiko ditugu; zer den LMS bat, zergatik esaten dugun software libre bat dela, eta zer pedagogia aplika dezakegun plataforma hori erabiliz.

  • Horren ondoren, gure ikastaroaren pantailan zehar ibiliko gara, eta ikastaroak izango dituen edukien lehenengo elementuak editatuko ditugu.

  • Azkenik, jarduera sinple batzuk sortuko ditugu, eta haiek ebaluatzen ikasiko dugu.

Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?

Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:

  • Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.

  • Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.

  • Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.

Moodle: LMS librea

LMS bat (Learning Management System edo ikasketa kudeatzeko sistema) hezkuntzan erabiltzeko programatuta dagoen sistema bat da, eta rol desberdinetako erabiltzaileak izan ditzake (kudeatzaileak, irakasleak, ikasleak, bisitariak). LMS baten bidez, ikastaroak sor daitezke, eta ikastaro horiek hainbat eratako edukiak izan ditzakete: testuak, estekak, komunikazio-tresnak, elkarlanean sortutako testuak, webquestak, jarduera elkarreragileak...

Moodle tresna librea da; hau da, erabiltzaileek askatasuna dute hura kopiatzeko, nola programatuta dagoen ikasteko, aldatzeko eta hobekuntzak gizarteari jakinarazteko. Ezaugarri horrek oinarrizko bi ondorio ditu gutxienez:

  • Erabiltzaile-komunitate handi bat du plataformak, eta erabiltzaile horiek ez dira produktu itxi baten hartzaile hutsak. Moodleren erabiltzaileek galderak egiten dituzte laguntza-foroetan, beste erabiltzaile batzuen galderei erantzuten diete, eta bertsio berriak hobetzen parte hartzen dute akatsak hautemateko tresna espezifiko baten bidez; tresna horrek lehentasunak bozkatzeko sistema bat du.

  • Moodle plataformetan txerta daitezkeen tresna berriak eskaintzen dira etengabe: teknologia berri bat ikusteko moduluak, beste plataforma batzuekin integratzeko aukera, plataformari beste itxura bat emateko gai berriak...

Pedagogia Moodlen

Hasieran, web-orri formatuan dauden edukiak argitaratzeko eta ikasleek haiek online irakurtzeko bakarrik erabili ohi dira Moodle plataformak. Baina plataforma erabiltzeko modurik ohikoena hori den arren, baditu beste erabilera batzuk ere.

Moodle plataforma erabiltzen duen irakasle batek elkarrizketarako guneak, eztabaidatzeko guneak edota elkarlanean eraikitzeko guneak (elkarlanean eraikitako datu-baseak, wikiak) sor ditzake, eta eduki bera zenbait eratan landu dezake esteka interesgarrien bidez edota plataformaren barruan multimedia-tresnak eta tresna elkarreragileak erabiliz.

Horrez gain, funtsezkoa da irakasleak trukeak sustatzea, eta, horretarako, inkestak eta hausnarketak jartzea, foroetan lan egiteko kontsignak ematea, edota gai jakin batzuk lantzeko bideokonferentziak eta txatak proposatzea.

Laburbilduz, irakasleak ikasi dituen jarduera pedagogikoak indartzeko tresna izan behar du plataformak.

Moodle-n oinarrizko erabilera

Lehen urratsak: plataformara sartzea

  • Moodle plataformara sartzeko, kudeatzaileak emango dizkizun datuak beharko dituzu:

    • Helbidea edo URLa.

    • Zure erabiltzaile-izena.

    • Pasahitza.

    • Zure zentro edo programaren izena.

Hasieran emandako pasahitza aldatu egin behar da, eta erabiltzaileak bakarrik dakien bat jarri.

  • Horregatik, plataformara sartzean, dagokion pasahitza idatzi beharko da lehendabizi (kudeatzaileak emandakoa), eta gero pasahitz berri bat idatzi beharko da bi aldiz.

Sistemak biak berdinak direla egiaztatuko du, mekanografia-akatsik ez dagoela ziurtatzeko.

  • Egin klik Guardar cambios (Aldaketak gorde) aukeran, aurrera jarraitzeko.

Plataformako zure lehenengo pantaila ikusiko duzu: perfil del usuario (erabiltzaile-profila).

Moodle-n oinarrizko erabilera

Erabiltzaile-profila

Plataformako erabiltzaileren baten izenaren gainean edo zure izenaren gainean klik egiten duzun bakoitzean, erabiltzaile-profilera sartuko zara.

Zure izena eta zure profilera sartzeko esteka plataformaren eskuineko goiko aldean izango dituzu beti, testu honen ondoren: Usted se ha autentificado como…

Ikusten ari zaren profila zure erabiltzailearena baldin bada, aukera batzuk alda ditzakezu.

  • Pantaila horretan pasahitza aldatzera eta plataformaren barne-mezularitzako sistemara sar zaitezke.

  • Editar información (Informazioa editatu) fitxan klik eginez gero, zure datu pertsonaletako batzuk eta pribatutasun-aukerak alda ditzakezu:

    • Zure posta elektronikoko helbideari dagokionez, aukera hauek izango dituzu: Helbidea ezkutatu nahi duzu? Edo nahiago duzu plataformako erabiltzaile guztiek ikustea? Edo zure ikastaroko kideek bakarrik ikustea?

    • Beste aukera bat da, adibidez, denboraldi batez ez baduzu egon behar, eta ez baduzu mezuak pilatzerik nahi, zure posta elektronikoko helbidea desgaitzea.

    • Ordutegi-eremua eta lehenetsitako hizkuntza ere ezar ditzakezu, eta deskribapen bat idatzi, zure aurkezpen labur bat izateko: nongoa zaren, zer rol duzun zentroan, edo zure profila bisitatzen duten plataformako erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeen beste edozein datu. Deskribapen hori nahitaezkoa da profila editatzen amaitzeko.

  • Egin klik Examinar… (Arakatu...) botoian, identifikatuko zaituen argazki bat igotzeko:

  • Bilatu irudi bat zure ordenagailuan, eta egin bi klik haren gainean.

Profila eguneratu beharko duzu irudia ikusteko.

  • Idatzi irudiaren deskribapen bat, eta, zu pixka bat gehiago ezagut zaitzaten nahi baduzu, interesgune-zerrenda bat. Gero, egin klik Actualizar información personal (Informazio pertsonala eguneratu) aukeran.

Arazoren bat baldin badago inprimakiko eremuren batean, gorriz markatuko da eremu hori, eta akatsa adierazten duen testu bat agertuko da (adibidez, Obligatorio, eremua betetzea nahitaezkoa dela adierazteko).

  • Konpondu akatsak, eta egin berriz klik Actualizar información personal botoian.

Profila agertuko zaizu berriz ere, zure argazkiarekin eta eguneratutako datuekin.

  • Salir (Irten) aukeran klik egin dezakezu, lan-saioa ixteko:

  • Bestela, Moodle hitzaren gainean klik egin dezakezu, plataformaren pantaila nagusira joateko:

Eskuineko goiko aldean nahiz behe-behean, zure izena ikus dezakezu profilera sartzeko esteka batekin; irteteko aukera ere ageri da.

Moodle-n oinarrizko erabilera

Plataforman zehar

Saioa hastean, dagoeneko zure profila editatu duzunez, esleituta dituzun ikastaroak agertuko zaizkizu pantaila nagusian.

  • Bistaratze-hizkuntza alda dezakezu, es | eu | en (Español, Euskara, English) aukeran klik eginez.
  • Egin klik ikastaroaren izenean, Mis Cursos (Nire ikastaroak) atalean.

  • Ikastaroaren pantaila nagusiak argi eta garbi identifikatutako gune batzuk ditu, lau ataletan antolatuta:

    • Goiburua, breadcrumb edo arrastoarekin, non gauden ikusteko eta atzera itzuli ahal izateko. Adibidez: Moodle > ID (identificador) del curso. (1)

    • Ezkerrean, ikastaroari buruzko zenbait bloke: partaideak, jarduerak, kudeaketa... (2)

    • Erdialdean, ikastaroaren edukiak, gaika edo asteka antolatuta. (3)

    • Eskuinean, irakasleen eta ikasleen jardueren arabera eguneratzen den informazioa: egutegia, albisteak, ikastaroko erabiltzaileen azken ekintzak... (4)

  • Aukera horietakoren batean klik egiten duzun bakoitzean, ikastarora itzuli ahal izango zara haren izenaren gainean klik eginez, Moodle hitzaren eskuinean (breadcrumb edo arrastoan):

Plataformaren pantaila desberdina izango da plataforma bisitatzen duen erabiltzailearen arabera. Ikasle bat bada, ikastaroaren edukian sartu ahal izango da, baina ezin izango ditu estatistikak edo ikastaroaren ezarpena ikusi.

Zu irakasle editore rolarekin sartuko zarenez, elementu hauek ikusiko dituzu:

  • Personas (Pertsonak) blokearen bidez, ikastaroan parte hartzen duten erabiltzaile guztien zerrenda ikus daiteke; kudeatzaileak, irakasleak nahiz ikasleak agertzen dira. Zerrenda horretatik partaide bakoitzaren profilean sar gaitezke.

  • Actividades (Jarduerak) blokean, foroetarako sarbidea ikusiko duzu oraingoz. Gune hori handituz joango da, ikastaroari beste jarduera batzuk gehitzen zaizkion heinean: txatak, datu-baseak, wikiak, inkestak, glosategiak, ikasgaiak...

  • Ikastaroak jarduera ugari dituenean, askotan foroetan bilatzeko blokea erabili behar izaten da, esaldi edo hitz jakin batzuk dituzten elkarrizketak aurkitzeko.

  • Administración (Kudeaketa) atalean hainbat elementu dituzu: ikastaroaren ezarpenera joateko sarbidea, erabiltzaileei esleitutako rolak, kalifikazioak, eta irakaslearentzat funtsezkoak diren beste zenbait tresna, adibidez, segurtasun-kopiak egitekoa edo txostenetara sartzekoa.

  • Erdiko gune handian, hasiera batean Novedades (Berriak) izeneko foro bat baino ez dago; hortxe agertuko dira ikastaroko edukiak eta jarduerak. Ikastaroa asteka edo gaika antolatuko da, ezarpenaren arabera.

  • Eskuinean, Novedades foroan argitaratutako berriak, egutegiko ekitaldiak eta ikastaroko azken jarduerak ikus daitezke.

Ikastaroaren konfigurazioa

Ikastaro batean lanean hasteko, garrantzitsua da ikastaroaren ezaugarri batzuk zehaztea edo ezagutzea: Gaika, asteka edo foro nagusi baten bidez antolatuko da? Zenbat aste edo gai izango ditu? Zein da hasiera-data? Pasahitza jarriko da sarrera babesteko?

  • Horiek eta beste aukera batzuk ikusteko, egin klik Administración menuko Configuración (Ezarpena) aukeran:

Ikastaroaren datuak

Ikastaroaren datu orokorren artean, oso garrantzitsua izango da izen osoa eta izen laburra zehaztea. Izen laburra agertuko da breadcrumb edo arrastoan, goiburuaren azpian, aukera baten barruan gaudenean ikastaro orokorrera itzuli ahal izateko:

Ikastaroaren laburpena pantaila batzuetan agertuko da (adibidez, plataformako ikastaroen zerrenda batean).

Formatuari dagokionez, aukera hauek daude:

  • Aste-formatua – Ikastaroa aste-multzo bat da, eta daten arabera daude zehaztuta asteak.

  • Gai-formatua – Ikastaroa gaika antolatuta dago. Ez da datarik zehazten.

  • Soziala – Foro nagusi bat dago, eta ez dago ez unitaterik ez gairik.

Aste- edo gai-kopuruak zehaztuko du ikastaroaren antolaketa, eta hasiera-datak zehaztuko du lehenengo astea noiz hasten den (aste-formatuan bakarrik). Ikastaroa hasiera-data baino lehen hasten bada, jarduerak ez dira behar bezala erregistratuko estatistiketan eta txostenetan.

Ikastarora sartzea

Garrantzitsua da Disponibilidad (Erabilgarritasuna) atala aztertzea, aukera hauek ematen baititu:

  • Ikastaroa erabilgarri dagoen edo ez zehaztea (baliteke, adibidez, hasi aurretik edo amaitu ondoren, ez egotea erabilgarri ikasleentzat baina bai irakaslearentzat).

  • Erabiltzaileek lehenengo aldiz sartzeko jakin beharko duten sarrera-pasahitza aldatzea (pasahitza ikusteko, erabili Desenmascarar aukera).

  • Ikastaroak erregistratu gabeko erabiltzaileak onartzen dituen edo ez erabakitzea (gonbidatuak).

Pantaila horren azpian aldaketak gorde eta ikastarora itzultzeko botoia dago.

Plataformako edukien edizioa

Erabiltzailea ikastaroren irakasle editorea edo kudeatzailea bada, edukia sor eta alda dezake.

Hasteko, ikastaroaren edukiak antolatzeko balio duten etiketa batzuk sortuko ditugu, eta gero estekak, web-orriak edo deskargatzeko fitxategiak txertatuko ditugu.

Ikastaroari edukia gehitzen hasteko, Edición (Editatu) modua aktibatu beharko dugu, ikastaroaren pantailaren eskuineko goiko muturrean dagoen botoia erabiliz, edo Administración blokeko lehenengo esteka erabiliz.

Ikastaroaren edizioa aktibatzean, pantailan sinbolo berriak agertzen direla ikusiko duzu. Pantailako elementu bakoitzak ikono batzuk izango ditu, elementu hori aldatzeko, ezartzeko edo ezabatzeko:

Bloke bateko ikonoen kasuan, lehenengoa bloke horretan erabiltzaileen rolak esleitzeko erabiltzen da, bigarrena blokea ezkutatzeko, hirugarrena blokea ezabatzeko, eta geziak, berriz, blokea lekuz aldatzeko (igo edo jaisteko, edo pantailaren eskuineko aldera eramateko).

Asignar roles (Rolak esleitu) – Erabiltzaile-mota bakoitzak bloke horretan zer egin dezakeen zehazten du.

Ocultar / Mostrar (Ezkutatu/Erakutsi)– Blokea ezkutatzen du, edo berriro ere ikusgai jartzen du ezkutatuta baldin badago. Ezkutatu egon arren, irakasleak ikus dezake, eta ikonoa begi itxi bat bihurtzen da. Ikasleek ezin dituzte ezkutatutako objektuak ikusi.

Borrar el bloque (Blokea ezabatu) – Blokea guztiz ezabatzen du (berreskura daiteke).

Subir el bloque (Blokea igo) – Blokea lekuz aldatzen du. Punturik gorenean baldin badago, gezi hori ez da agertzen, ezin baita blokea gehiago igo.

Bajar el bloque (Blokea jaitsi) – Blokea lekuz aldatzen du. Beheren dagoen puntuan baldin badago, gezi hori ez da agertzen, ezin baita blokea gehiago jaitsi.

Mover el bloque a la derecha de la pantalla (Blokea pantailaren eskuinera mugitu) – Ikastaroko eduki-gunearen eskuinean dagoen panelera eramaten du blokea.

Novedades foroan, blokekoen antzekoak diren ikonoak daude:

  • Mover a la derecha (Eskuinerantz mugitu) (erdiko blokearen barruan).

  • Mover arriba o abajo (Gorantz edo beherantz mugitu) (erdiko blokearen barruan).

  • Actualizar (Eguneratu) (foroaren ezarpena aldatzeko).

  • Eliminar foro (Foroa ezabatu).

  • Ocultar / mostrar foro (Foroa ezkutatu / erakutsi) (ezkutatuta egon arren, irakasleak ikusiko du, baina ez ikasleek).

  • Grupos (Taldeak) (foroan taldeka lan egingo den edo ez zehazteko).

Dena den, edizioa aktibatzearen alderdirik interesgarriena ikastaroaren edukia sortzea da.

Ikastaroak atal orokor bat izango du (0 gaia edo 0 astea), orain Novedades foroa dagoen tokian, eta aste-unitateen edo gaien talde bat.

Nola jakin dezakegu zer ikusten duten ikasleek? Cambiar rol a… (Rol honetara aldatu...) goitibeherako menuaren bidez.

  • Irakaslea bazara, plataforma tutore gisa edo ikasle gisa ikus dezakezu.

  • Tutoreek ikasle gisa ikus dezakete plataforma.

  • Kudeatzaileek irakasle, tutore edo ikasle gisa ikus dezakete plataforma.

  • Ikasleek ezin dute rola aldatu.

Plataforma normal ikusteko berriz, egin klik Volver a mi rol normal (Nire ohiko rolera itzuli) botoian.

Edizio-modua aktibatuta dagoenean, unitate edo gai bakoitzean bi goitibeherako menu ditugu:

  • Agregar recurso (Baliabidea gehitu) – unitate edo gai horretan etiketa bat, web-orri bat, esteka bat eta abar txertatzeko.

  • Agregar actividad (Jarduera gehitu) – unitate edo gai horretan foro bat, txat-kanal bat, wiki bat edo edozein eratako jarduera kalifikagarriak txertatzeko.

Hasteko, etiketak sortuko ditugu ikastaroa nola ikusiko den antolatzeko, eta, gero, eduki estatikoa, estekak, fitxategiak eta Youtube edo SlideShare zerbitzuetako bideoak eta aurkezpenak txertatuko ditugu.

Plataformako edukien edizioa

Etiketak sortzea

Etiketak unitateetan edo gaietan zuzenean bistaratzen diren testuak dira.

Irudiak eta HTML motako beste eduki batzuk ordenatzeko, bereizteko edo txertatzeko erabiltzen dira.

  • Pentsa dezagun, hasteko, nola antolatuko ditugun unitateak edo gaiak. Hona hemen antolatzeko aukera bat:

    • Edukiak

    • Jarduerak

    • Sakontzeko...

  • Hiru etiketa horiek sortuko ditugu gai edo aste bakoitzean. Horretarako, erabili Agregar recurso… goitibeherako menua, eta hautatu Añadir una etiqueta (Etiketa gehitu) aukera.

  • Idatzi etiketaren testua, adibidez, “Edukiak”. Egin klik lerroaren ikonoan, testuaren azpian lerro bat txertatzeko, eta gero egin klik Guardar cambios y regresar al curso (Aldaketak gorde eta ikastarora itzuli) aukeran.

  • Hautatu duzun gaian edo astean sortutako etiketa ikusiko duzu. Egin klik Desactivar edición (Edizioa desaktibatu) aukeran, ikonoak kentzeko.

  • Unitatez edo gaiez nahasi bazara, aktibatu berriz edizioa, eta egin klik etiketaren ondoan dauden gezi bertikaletan:

  • Horren ondoren, egin klik lauki batean, mugitzen ari zaren elementua nora eraman nahi duzun adierazteko:

Unitate edo gai bakoitzari etiketa bat idatzi beharko diozu; baliabide horiek ezin dira bikoiztu.

Unitate bakoitzaren antolaketa honela ikusiko da orain:

Plataformako edukien edizioa

Web-orri motako testuak editatzea

Orain ikastaroaren material idatzia argitaratzen hasiko gara.

Nahitaez irakurri beharreko testuetarako, ikasleentzat erosoena plataforman zuzenean web-orri gisa irakurtzea izango da.

Testu gehigarrietarako, berriz, nahikoa izango da PDF motako fitxategietara estekak sortzea.

Bestalde, oso gomendagarria da web-orri gisa argitaratuko diren testuen PDF formatuko bertsioa ere gehitzea, testuak errazago inprimatu ahal izateko.

  • Web-orri motako baliabideak sortzeko, egin klik lehendabizi Agregar recurso goitibeherako menuan, Editar una página web (Web-orri bat editatu) hautatzeko:

Oraingoan, etiketa bat sortzeko baino datu gehiago beharko ditugu.

  • Orriaren izena, plataforman esteka gisa agertuko dena (1).

  • Deskribapen bat, baliabideen zerrendan agertuko dena (2).

  • Web-orriaren edukia (3).

Web-orriaren edukiak HTML (Hypertext Markup Language) formatua izango du; lengoaia hori erabiltzen da Interneteko edukien zati handi bat sortzeko.

  • Idatzi zuzenean testua Texto completo (Testu osoa) laukian, tresna-barra erabiliz; hartara, formatua eman ahal izango diozu, eta irudiak eta estekak gehitu ahal izango dituzu, besteak beste.

Zure testuari egitura emateko, HTMLko egitura-elementuak erabiltzea komeni da (1. goiburua izenburu orokorrerako, 2. goiburua gainerako izenburuetarako, 3. goiburua atal batzuetarako...). Hartara, web-orriek formatu bateratua izango dute, plataformako kudeatzaileek zehaztutakoa, hain zuzen.

Web-orria behar bezala egituratzeak abantaila asko ditu, besteak beste, pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsona desgaituek erabil ditzaketela.

Editorean ikusiko duzun formatua ez da behin betikoa izango; izan ere, plataformaren diseinuan 1. mailako goiburuak, 2. mailako goiburuak, testu arrunta eta abar ikusteko zehaztu denaren araberakoa izango da formatua.

Bestalde, ez dugu arduratu behar lerroen mozketaz edota elementu bakoitzaren kokapen zehatzaz, editorearen pantailaren zabalera ziur asko txikiagoa izango baita gero ikusiko den web-orriarena baino, erabiltzaile bakoitzaren monitorearen ezarpenaren arabera.

Tresna-barran zenbait botoi dituzu testuari formatua emateko, adibidez, hauek: letra lodia (B), letra etzana (I), azpimarratua (U) edo marratua (S). Ez da komeni testua azpimarratzerik, azpimarratutako testuak estekekin nahas baitaitezke.

Testua testu-prozesadore batetik kopiatu eta hemen itsasten badugu, Limpiar texto (Testua garbitu) botoia erabiltzea komeni da, jatorriko programaren berezko kodeak ezabatzeko.

Karaktere bereziren bat txertatu behar baduzu, adibidez, teklatuan ez dagoen sinboloren bat, erabili Caracteres especiales (Karaktere bereziak) botoia, eta taula bat agertuko zaizu, txertatu nahi duzun sinboloaren gainean klik egin ahal izateko:

Plataformako edukien edizioa

Web-orrian irudiak gehitzea

Moodleko web-orrien editorean ezin izango duzu arbeleko irudirik itsatsi.

Web-orri batean irudi bat gehitzeko, irudiaren fitxategia eduki beharko duzu, PNG, JPEG edo GIF formatuan.

Eraman kurtsorea fitxategia kokatu behar duzun puntura, eta erabili Insertar imagen (Irudia txertatu) botoia.

  • Egin klik Examinar… botoian fitxategia hautatzeko, eta Subir (Igo) aukeran, berresteko.

  • Fitxategia plataformara igotakoan, Navegador de archivos fitxategien nabigatzailean ikusiko duzu. Egin klik irudian, hura hautatzeko eta haren aurrebista izateko.

  • Idatzi ordezko testu bat, irudia ikusi ezin duten erabiltzaileek jaso dezaten.

  • Sakatu OK, amaitzeko.

HTML editorean ikusiko duzu irudia. Irudian klik egiten baduzu, nodoak aktibatuko dira erpin eta aldeetan, eta arrastatu egin ahal izango dituzu irudiaren tamaina aldatzeko.

Plataformako edukien edizioa

Web-orria gordetzea

  • Testua idatzitakoan eta irudiak txertatutakoan, gorde fitxategia edukiaren azpian dauden botoiak erabiliz.

  • Gorde eta ikastaroan lanean jarrai dezakezu, edo gorde eta ikasleek nola ikusiko duten ikus dezakezu.

  • Aldatzeko, erabili Actualizar recurso (Baliabidea eguneratu) botoia:

  • Berriz ere plataforman lanean ari bazara, eta web-orriaren edukia aldatu nahi baduzu, erabili baliabideari dagokion Actualizar (Eguneratu) ikonoa (edizioa aktibaturik eduki behar duzu):

  • Ziur asko baliabidea gorantz mugitu beharko duzu, dagokion etiketaren azpian egon dadin. Erabili baliabideari dagozkion gezi bertikalak:

  • Gero, egin klik baliabidea eraman nahi duzun lekuan dagoen laukizuzenean:

  • Ez bazaude ados baliabideen artean dagoen tartearekin, gehitu lerro hutsak (Intro sakatuz lehenengo lerroaren hasieran) etiketen barruan.

  • Gogoratu gezi horizontala erabili behar duzula baliabideek koskak izan ditzaten:

Plataformako edukien edizioa

Estekak txertatzea

Unitateko baliabideei dagozkien zenbait web-orri sortutakoan, interesgarria izango da ikasleei sakontzeko esteka batzuk ematea.

  • Erabili baliabideak gehitzeko goitibeherako menua Enlazar un archivo o una web (Fitxategi bat edo webgune batera lotu) hautatzeko.

  • Horren ondoren, idatzi baliabidearen izena (plataforman ikusgai egongo dena), deskribapen bat (aukerakoa) eta web-orriaren helbidea Ubicación (Kokapena) testu-koadroan, http:// siglekin hasita.

  • Erabaki dezakezu ea orria leiho berri batean irekiko den edo leiho berean irekiko den (gomendatua), eta ea ikasleek ikusgai izango duten baliabide hori edo ez; horrez gain, parametro aurreratu batzuk adieraz ditzakezu.

Plataformako edukien edizioa

Deskargatzeko fitxategiak

Askotan deskargatzeko fitxategiren bat eman beharko diegu ikasleei; adibidez, edukien PDF bertsioa (errazago inprimatu ahal izateko), osatu beharreko testu-fitxategi bat, inprimaki bat, material grafikoa...

Fitxategi baterako esteka txertatzeko urratsak web-orri baterako esteka txertatzeko azaldu ditugunen antzekoak dira; desberdintasuna da fitxategia plataformara igo eta hautatu egin beharko dugula.

  • Sortu Enlazar un archivo o una web motako baliabide bat.

  • Idatzi baliabidearen izena, deskribapen bat (aukerakoa), eta gero egin klik Elija o suba un archivo…(Aukeratu edo igo fitxategi bat) botoian.

  • Ikastaroko fitxategien zerrenda ikusiko duzu (hasiera batean, hutsik egongo da). Erabili Subir un archivo (Fitxategi bat igo) botoia.

  • Egin klik Examinar… aukeran, eta bilatu fitxategia zure disko gogorrean.

  • Erabili Subir este archivo (Fitxategi hau igo) botoia, berresteko.

  • Bilatu fitxategia zerrendan, eta egin klik Elegir (Aukeratu) aukeran.

Orain jarraitu esteka bat sortzeko prozesua. Sortuko duzun estekak ez du kanpoko web-helbide (URL) batera eramango, baizik eta plataformako fitxategi baten URL helbidera.

Plataformako edukien edizioa

Bideoak eta aurkezpenak txertatzea

Youtubeko bideo bat edo SlideShareko aurkezpen bat txertatzeko, edo beste zerbitzuren batekoak, embed kodea kopiatu beharko duzu (hori izango da lehenengo urratsa):

  • YouTuben:

    • Ireki film edo aurkezpen bat.

    • Egin klik <Insertar> (Txertatu) botoian.

    • Hautatu kodea, ezkerreko botoiarekin kodearen gainean klik eginez, eta gero egin klik eskuineko botoiarekin, eta aukeratu Copiar (Kopiatu).

  • SlideSharen:

    • Bilatu Embed kodea

    • Egin klik saguaren ezkerreko botoiarekin kodearen gainean, hura hautatzeko; horren ondoren, egin klik eskuineko botoiarekin haren gainean, eta aukeratu Copiar.

  • Embed kodea kopiatutakoan, itzuli plataformara eta sortu etiketa bat (Activar edición / Agregar recurso / Añadir una etiqueta).

  • Egin klik Tabulación HTML (HTML tabulazioa) botoian.

  • Itsatsi kopiatutako kodea (saguaren eskuineko botoia erabiliz etiketaren testuaren arean, Pegar aukera).

  • Egin klik Guardar cambios y regresar al curso aukeran, eta bideoa edo aurkezpena zuzenean plataforman ikusiko duzu. Ondoan, igotzeko, jaisteko ezkutatzeko eta abarrerako kontrolak ikusiko dituzu.

Ikastarokideen artero komunikazioa

Ikastaro bateko ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa funtsezkoa da urrutiko hezkuntzan.

Garrantzitsua da aktiboki erabiliko diren komunikazio-guneak sortzea; bestela, web-orri gisa soilik erabiliko dugu Moodle plataforma, noranzko bakarrean.

Hainbat komunikazio-tresna daude, eta ohikoenak aipatuko ditugu. Garrantzitsuena izango da, haietako bakoitzean, ikasleak gogotsu eta era egokian parte hartzera bultzatuko dituzten kontsignak gehitzea tresnari.

Foroak

Foroak elkarrizketa asinkronikorako guneak dira. Ikastaroko partaideek mezuak idazten dituzte foroan, beste erabiltzaile batzuen mezuei erantzuten diete, eta nahi izanez gero –eta foroaren ezarpenak hori aukeratzen uzten badie–, mezu bakoitzaren kopia bat edo eguneko mezuen laburpena jasotzen dute posta elektronikoko beren kutxatilan.

Foro bat sortzeko:

  • Aktibatu edizioa.

  • Aukeratu foroa Agregar actividad goitibeherako menuan.

  • Idatzi foroaren izena, plataforman ikusiko dena: 1. unitatearen foroa, Ikastaroari buruzko kontsultak...

  • Foro normal bat sortu nahi baduzu, hau da, partaide guztiek gai bat hasteko edo beste partaideren baten mezuari erantzuteko aukera emango duen foro bat, aukeratu Foro de uso general (Erabilera orokorreko foro arrunta) Tipo de foro (Foro-mota) goitibeherako menuan. Hona hemen beste foro-mota batzuk:

    • Debate sencillo (Eztabaida arrunt bakarra). Ez da gai berririk proposatzen, elkarrizketa berean eztabaidatzen da.

    • Cada persona inicia un debate (Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du). Partaide bakoitzak gai bakarra has dezake, eta taldeak erantzun egiten du.

    • PyR: Galdera eta Erantzuna. Irakasleak galdetu egiten du, eta ikasleek erantzun.

  • Partaide guztiak harpidetzera behartzen badituzu, ikastaroan parte hartzen dutenek foro honetako mezu guztien kopia jasoko dute. Hasieran Sí (Bai) aukera hartzea komeni da, partaide guztiek jaso ditzaten foroko lehenengo mezuak; gero harpidetza kentzeko aukera izango dute, haien posta-kutxatilan gaiari buruz irakurtzen jarraitu nahi ez badute.

  • Leer rastreo del foro aukeran lehenetsitako balioak onartzea komeni da (aukerakoa izan dadila erabiltzaileak irakurritako mezuen miaketa aktibatzea) bai eta fitxategi erantsiaren gehieneko tamaina onartzea ere (plataformako kudeatzaileek zehaztua).

  • Ikasleek foro horretan egindako esku-hartzeak kalifikatu nahi badituzu, Agregar tipo aukera aktiba dezakezu: behin betiko kalifikazio gisa erakutsiko dena amaieran, notarik handiena izango da? noten batezbestekoa izango da? noten batura?

  • Foroko sarrerak zer eskalarekin kalifikatuko diren aukeratu beharko duzu: 1etik aukeratzen duzun zenbakiraino, edo eskala pertsonalizatu batekin.

  • Kalifikazioak epe jakin batera ere muga ditzakezu, datak adierazita.

  • Erabili blokeatzeko aukerak, erabiltzaile batek eztabaida batean parte hartzeko gehieneko denbora edo sarrera-kopurua izan dezan nahi baduzu.

  • Elkar ikusi ezin duten taldeen edo elkar ikus dezaketen taldeen aukerak aktiba ditzakezu (aurrerago zehaztu beharko duzu zer ikasle dauden talde bakoitzean), edota talderik gabeko aukera.

  • Gorde aldaketak, itzuli ikastarora, eta mugitu baliabidea behin betiko lekura gezi bertikalak erabiliz.

  • Talde bakoitzeko partaideak zehazteko, hautatu Grupos aukera Administración menuan:

  • Han talde berriak sor ditzakezu, taldeak ezabatu, erabiltzaileak esleitu talde bakoitzari...

  • Foro batean parte hartzeko, ikasleek edo irakasleek klik egin beharko dute foroaren izenburuaren gainean, eta aurreko mezuen zerrenda agertuko zaie.

  • Elkarrizketa berri bat has dezakete, edo mezu baten gaian klik egin, hura irakurtzeko.

  • Mezu bati erantzuteko, lehenengo ireki egin beharko duzu, eta gero Responder (Erantzun) botoian klik egin:

Novedades foroa: kasu berezi bat

Moodle plataforma batean ikastaro berri bat sortzen den bakoitzean, egiturarekin batera Novedades foro bat sortzen da; irakaslearen argitalpenetarako soilik dago ezarrita foro hori. Horregatik, askotan sortzen den zalantza izaten da zergatik ezin zaien erantzun mezu horiei, eta zalantza horren erantzuna da noranzko bakarreko baliabide gisa funtzionatzeko sortua dela foroa.

Foro horren argitalpenak Últimas noticias (Azken berriak) blokean agertuko dira, lehenespenez pantailaren eskuineko aldean:


Ikastarokideen artero komunikazioa

Txata

Txata komunikazio sinkronikoa da: eguna eta ordua adostu beharko dituzue, ikasle guztiek aldi berean hitz egin ahal izateko.

  • Agregar actividad goitibeherako menuan, aukeratu Chat aukera.

  • Idatzi jardueraren izena eta deskribapen bat, eta zehaztu zer egunetan izango den hurrengo hitzordua, saioak errepikatuko diren edo ez, eta ea elkarrizketak etorkizunean irakurtzeko gordeko diren.

  • Foroekin gertatzen den bezala, txata elkar ikusten ez duten taldetan, elkar ikusten duten taldetan edo talderik gabe egitea zehaztu dezakezu.

Baliabidea sortutakoan, elkarrizketarako jarritako egun eta ordutik aurrera bakarrik erabil daitekeela ikusiko duzu.

Erabiltzaileek forora sartu beharko dute, Entrar a la sala (Gelara sartu) aukeran klik egin, eta gero parte hartzen hasi.

  • Txataren pantailaren eskuinaldean, partaideen zerrenda ikusiko duzu (1).

  • Eremu nagusian elkarrizketa ikusiko da, eta zer erabiltzaile sartu diren gelan edo irten diren gelatik (2).

  • Behean, mezu bakoitza idazteko eremua egongo da (3).

Ikastarokideen artero komunikazioa

Barne-mezularitza

Erabiltzaile baten izena ikusten baduzu foro batean, ikastaroko partaideen zerrendan edo esteka gisa agertzen den edozein gunetan, erabiltzaile horren profilean sar zaitezke.

  • Egin klik Enviar mensaje (Mezua bidali) botoian, erabiltzaileak mezu bat jaso dezan plataformaren barneko postaren bidez. Erabiltzaileak ez baditu lehenetsitako aukerak aldatu, kopia bat jasoko du posta elektronikoz.

  • Idatzi edukia testu-koadroan, eta egin klik Enviar mensaje botoian.

Leihoaren goiko aldean ikusiko duzu.

Erabiltzailea plataformara sartzen denean, barne-mezularitzaren ohar bat jasoko du pop-up leiho batean.

Oharra: nabigatzailea pop-up leihoak blokeatzeko ezarrita badago, ohar bat agertuko da leiho horiek desblokeatu eta mezua ikusi ahal izateko.

Erabiltzaileak kontaktuaren izenaren gainean klik egin beharko du, bidalitako testua ikusteko:

Mezuaren hartzaileak irakurtzen ari den leiho berean erantzun dezake, eta Enviar mensaje sakatu amaitzean.

Barne-mezularitzako leihoak aukera ematen du, halaber, zerrendara kontaktu bat gehitzeko (1), kontaktu bat blokeatzeko (2), edota pertsona horrekin aurrez idatzitako mezuak kontsultatzeko (3).

Ikastarokideen artero komunikazioa

Egutegia

Plataforman jarduerak gehitzen ditugunean, adibidez, elkarrizketa sinkronikorako (Txat) hitzorduak, jarduera horiek Eventos próximos (Datozen ekitaldiak) blokean agertzen dira.

  • Nuevo evento (Ekitaldi berria) aukeran klik egin dezakezu, egutegiari elementu bat gehitzeko.

  • Moodlek galdetuko dizu ea ekitaldi pertsonal bat edo ikastaroko ekitaldi bat ari zaren gehitzen egutegian. Hautatu ikastaroko ekitaldia, erabiltzaile guztiek egutegian elementua ikustea nahi baduzu.

  • Idatzi ekitaldiaren izena eta deskribapen bat; aukeratu data eta iraupena –hala badagokio–. Errepikapenak ere programa ditzakezu.

  • Egin klik Guardar cambios aukeran. Ekitaldia erdiko pantailan agertuko zaizu, bai eta sagua egutegira gerturatzean ere, kolorez markatutako datan.

Ebaluazioa

Moodlen oso erraza da ikasleen lana ebaluatzea eta kalifikatzea.

Lehenengo urratsa da jarduerak kalifikagarri gisa ezartzea, eta epe bat eta kalifikazio-eskala bat aukeratzea. Horrez gain, kalifikatzeko bakarrik diren jarduerak sor daitezke, edota plataformatik kanpo egindako jarduera baten nota idazteko soilik direnak; hartara, urrutiko jardueren nahiz jarduera presentzialen kalifikazioen batez bestekoa edo batuketa egin ahal izango da.

Ikasleak plataforman sartu eta zeregin eta jarduerak egiten dituztenean, jarduera egin dela adierazten duen ohar bat jasoko du irakasleak –hala ezarri badu– edo kalifikatzeko dauden lanak ikusiko ditu Informe calificador kalifikatzailearen txostenean.

Eskala pertsonalizatua

Jarduerekin hasi aurretik, lanak kalifikatzeko erabili nahi dugun eskala dagoeneko ezarrita dagoela ziurtatuko dugu.

1etik 10era, 1etik 50era edota 1etik 100era kalifikatu nahi badugu, adibidez, ez dugu ezer ezarri beharko.

Baina eskala kategoria pertsonalekin osatu nahi badugu ( Lan egokia / Lana osatu behar da / Ez dira bete jarritako epeak), beharrezkoa izango da eskala ezartzea.

  • Hasteko, joan Calificaciones aukeraren pantailara, ikastaroko Administración menutik.

  • Behin han zaudenean, aukeratu goitibeherako menuan Escalas / Vista aukera.

  • Plataforman dagoeneko sortuta dauden eskalak ikusiko dituzu. Egin klik Agregar una nueva escala (Eskala berri bat gehitu) botoian, zure eskala pertsonalizatua gehitzeko.

  • Idatzi eskalaren izena eta balioen zerrenda, komaz bereizirik, txikienetik handienera. Deskribapen bat ere gehi dezakezu.

Ebaluazioa

Zeregin errazak sortzea

Agregar actividad goitibeherako menuan, lau elementu daude Tareas (Zereginak) izenaren barruan:

    • Subida avanzada de archivos (Fitxategien igoera aurreratua): ikasleari hainbat fitxategi igotzeko aukera ematen dio (adibidez, testu bat, irudi bat, html fitxategi bat...).

    • Texto en línea (Online testua): ikasleak testu bat idatzi beharko du (kontsigna baten erantzuna).

    • Subir un solo archivo (Fitxategi bakarra igo): ikasleek fitxategi bakarra bidali beharko dute zeregin hori egiteko.

    • Actividad no en línea (Lineaz kanpoko zereginak): ikasleek plataformatik kanpoko zerbait egingo dute, eta irakasleak hemen adieraziko ditu notak.

  • Idatzi zereginaren izena, eta deskribapen bat kontsignarekin.

  • Aukeratu kalifikazio-eskala bat, eta zehaztu zer datatatik aurrera egongo den erabilgarri zeregina (desgaitu egin dezakezu aukera hori, beti erabilgarri egon dadin) eta zein izango den lana entregatzeko eguna (desgaitu egin dezakezu aukera hori, lanak berandu direla adieraz ez dezan).

  • Ez baduzu lanik jaso nahi epez kanpo, Impedir envíos retrasados (Ez utzi bidalketarik bidaltzen epez kanpo) aukeran, hautatu .

Nola egingo dute zeregina ikasleek?

  • Ikaslea ikastarora sartzen denean, jardueraren izena ikusiko du. Jardueran klik egitean, kontsigna ikusiko du, adibide honetan fitxategien igoera aurreratu baten zereginarena:

  • Ikasleak fitxategi bat edo gehiago igo beharko ditu, kontsignan adierazitakoaren arabera, eta gero Enviar para calificación (Kalifikatzeko bidali) aukeran klik egin beharko du.

Nola kalifikatuko dute irakasleek?

  • Oharren bidalketa ezarri bada, irakasleak e-mail bat jasoko du zereginaren estekarekin:

Docentes ->Tareas ->Ejercicio de la unidad 1

Xabier Gonzalezek 'Ejercicio de la unidad 1' edo 1. unitatearen jarduerara bidalitako zeregina eguneratu du.

Webgunean dago eskuragarri.

  • Irakaslea ikastaroan sartzen denean eta zereginaren gainean klik egiten duenean, bidalitako zereginen oharra ikusiko du.

  • Estekan klik egitean, ikasleen zerrendara eta haiek bidalitako lanetara joango da.

  • Bidalitako fitxategi guztiak deskarga ditzake irakasleak.

  • Gero, Calificación hitzaren gainean klik egitean, Estado (Egoera) zutabean, jarduera sortzean zehaztutako eskalako item bat hauta dezake, eta ikaslearentzako ohar bat idatzi. Erantzuteko fitxategi bat ere bidal dezake:

  • Orain Calificación final (Azken kalifikazioa) zutabean emaitzak agertuko dira. Ikasleak zeregina birbidaltzen badu, Actualizar aukeran klik eginez (Estado zutabean), kalifikazioa alda daiteke.

Ebaluazioa

Kalifikatzailea

  • Administración menutik Calificaciones aukerara joan daiteke:

  • Han irakasleak ikasleen zerrenda eta haien kalifikazioak ikus ditzake.

Kontuan hartu, Total del curso (Ikastaroaren guztizkoa) zutabean, kalifikatutako jarduerak bakarrik egongo direla; ikasle batek ez badu zereginetakoren bat egiten, kalifikazio negatiboa eman beharko zaio, balio hori ere gehi dadin ikastaroaren guztizkoan.

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.