1. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Moodle-rako lehen urratsak
Plataformako edukien edizioa
10 de 22
0%

Plataformako edukien edizioa

Web-orri motako testuak editatzea

Orain ikastaroaren material idatzia argitaratzen hasiko gara.

Nahitaez irakurri beharreko testuetarako, ikasleentzat erosoena plataforman zuzenean web-orri gisa irakurtzea izango da.

Testu gehigarrietarako, berriz, nahikoa izango da PDF motako fitxategietara estekak sortzea.

Bestalde, oso gomendagarria da web-orri gisa argitaratuko diren testuen PDF formatuko bertsioa ere gehitzea, testuak errazago inprimatu ahal izateko.

  • Web-orri motako baliabideak sortzeko, egin klik lehendabizi Agregar recurso goitibeherako menuan, Editar una página web (Web-orri bat editatu) hautatzeko:

Oraingoan, etiketa bat sortzeko baino datu gehiago beharko ditugu.

  • Orriaren izena, plataforman esteka gisa agertuko dena (1).

  • Deskribapen bat, baliabideen zerrendan agertuko dena (2).

  • Web-orriaren edukia (3).

Web-orriaren edukiak HTML (Hypertext Markup Language) formatua izango du; lengoaia hori erabiltzen da Interneteko edukien zati handi bat sortzeko.

  • Idatzi zuzenean testua Texto completo (Testu osoa) laukian, tresna-barra erabiliz; hartara, formatua eman ahal izango diozu, eta irudiak eta estekak gehitu ahal izango dituzu, besteak beste.

Zure testuari egitura emateko, HTMLko egitura-elementuak erabiltzea komeni da (1. goiburua izenburu orokorrerako, 2. goiburua gainerako izenburuetarako, 3. goiburua atal batzuetarako...). Hartara, web-orriek formatu bateratua izango dute, plataformako kudeatzaileek zehaztutakoa, hain zuzen.

Web-orria behar bezala egituratzeak abantaila asko ditu, besteak beste, pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituzten pertsona desgaituek erabil ditzaketela.

Editorean ikusiko duzun formatua ez da behin betikoa izango; izan ere, plataformaren diseinuan 1. mailako goiburuak, 2. mailako goiburuak, testu arrunta eta abar ikusteko zehaztu denaren araberakoa izango da formatua.

Bestalde, ez dugu arduratu behar lerroen mozketaz edota elementu bakoitzaren kokapen zehatzaz, editorearen pantailaren zabalera ziur asko txikiagoa izango baita gero ikusiko den web-orriarena baino, erabiltzaile bakoitzaren monitorearen ezarpenaren arabera.

Tresna-barran zenbait botoi dituzu testuari formatua emateko, adibidez, hauek: letra lodia (B), letra etzana (I), azpimarratua (U) edo marratua (S). Ez da komeni testua azpimarratzerik, azpimarratutako testuak estekekin nahas baitaitezke.

Testua testu-prozesadore batetik kopiatu eta hemen itsasten badugu, Limpiar texto (Testua garbitu) botoia erabiltzea komeni da, jatorriko programaren berezko kodeak ezabatzeko.

Karaktere bereziren bat txertatu behar baduzu, adibidez, teklatuan ez dagoen sinboloren bat, erabili Caracteres especiales (Karaktere bereziak) botoia, eta taula bat agertuko zaizu, txertatu nahi duzun sinboloaren gainean klik egin ahal izateko:

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest