ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan, web bidez posta elektronikoko doako kontu bat nola lor daitekeen azalduko dugu. Komunikazio pertsonalen eta lan-jardunaren esparruan kontu horri etekina nola atera dakiokeen ikusiko dugu. Horretarako, aipatutako tresna ikasleekin ikaskuntza-testuinguruetan sartuko dugu. Horretarako, Googleren Gmail erabiliko dugu: Interneteko web-posta garrantzitsu eta sendoena une honetan. |
Jatorria: Morguefile |
|
|
Hainbat formatu konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko dauden aukerak eskaintzearren:
Eta, gehiago luzatu gabe... aurrera!
Posta elektronikoa edo e-mail sareko zerbitzu bat da, idatzizko mezuak ia berehala bidali eta jasotzeko aukera ematen diguna, beste baliabide batzuk (argazkiak soinuak, bideoak, etab.) erantsita ere. Ohiko postarekin duen antzekotasunagatik deitzen zaio posta elektroniko.
Interneten gehien erabiltzen diren posta elektronikoko doako aplikazioetakoa da Gmail, eta Googleda horren jabea. Googleren tresna ezagunena bilatzailea da.
Gmail web-postako zerbitzua da, erabili ahal izateko Interneterako konexioa behar baitu nahitaez. Ezaugarri horrek baditu zenbait abantaila, adibidez: alde batetik, konektatuta dagoen munduko edozein ordenagailutatik sar zaitezke zure postan eta, bestetik, zure mezu guztiak gune berean (Gmailen web-orrian) dituzu eskuragarri beti, eta ez zenbait ordenagailutan sakabanatuta. Izan ere, hori sarritan gertatu ohi da ordenagailu batekin baina gehiagorekin (eskolakoa, etxekoa, eramangarria...) lan egitean eta posta lineaz edo mahaigainez kanpoko programetan deskargatzean.
Gmailek, Googleren tresna guztiek bezala, oso interfazeintuitiboa du. Kontutik web-orrian sartuta, itxura hau du:
|
Sakondu dezagun pixka bat gehiago puntu horietan, Gmailekin oro har zer egin daitekeen jakiteko:
ZureGmail kontuan sartu ondoren, klik bakarraren bidez Googleren tresna guztien artean nabigatzeko aukera duzu. Besteak beste, Google Calendar, Google Docs eta Google Maps bisita ditzakezu. Identifikatzea eskatzen duten tresna guztietan, Googlek, betiere, zure Gmailkontuaren datuak hartuko ditu bakarrik. Hori bai integrazioa! Ez da hala?
Egin bilaketa azkarrak zure postan mezu bat edo eduki bat aurkitu behar duzunean, hitzen edo esaldien bidez (halakoetan, bilatzen ari garen esaldia komatxo artean jartzea gomendatzen dugu).Gmailen abantailetako bat da web-postaren ahalmen osoa Googleren bilaketa-tresnarekin konbinatzen duela. Horrek izugarri areagotzen du aplikazioaren eraginkortasuna.
Configuración (konfigurazioa) menutik, besteak beste, honako aukera hauek hautatu ahal izango dituzu: bistaratze-hizkuntza, mezuak bidaltzeko aukerak, testuen edizioan pertsonalizatzeko aukerak (adibidez, letraren kolorea edo tipoa), etab. Aukera ugari ditu eta kapsula-lantegi honetan zehar erakutsiko dizkizugu. Argitu beharra dago, Gmailweb-posta bada ere, aukera ematen dizula idazmahaiko posta-programetan (Outlook, Eudora, Netscape Mail, etab.) mezuak deskargatzeko eta lineaz kanpo nahiz konexiorik gabe lan egiteko. Aukera hori interesatzen bazaizu, arakatu Reenvío y correo POP/IMAP (desbideratzeak eta POP/IMAP) fitxa.
Panel horretatik, kontuaren egoera argi eta garbi bistaratuko duzu, adibidez: Recibidos (jasoak) ontzian zenbat mezu dituzun irakurri gabe edo Borrador (zirriborroa) ontzian erdizka edo bidaltzeko zenbat dituzun. Era berean, mezuak etiketen (Etiquetas) arabera sailkatzea lagungarria izango duzu. Karpeten arabera sailkatzearen antzeko kontzeptua da, baina askoz ere sendoagoa, web 2.0 tresna gehienek erabiltzen baitituzte. Mezuak sailkatzeko beste aukera bat da mezu garrantzitsuak markatzeko Destacados (nabarmenduak) erabiltzea.
Eta, lehen begi-bistan agertzen ez bada ere, bertatik zaborrontzira (Papelera) eta Spamera sartzen da. Gmailek automatikoki Spamean jartze ditu bere spamaren aurkako iragazki sendoaren irizpidean oinarrituta nahi ez diren fitxategiak. Aukera horiek eskuragarri daude zerrendako X más (x gehiago) aukeran.
Gmailweb-postako zerbitzu bat baino gehiago denez, erabiltzaileen artean modu atseginean eta oso erraz komunikatzeko aukera gehiago biltzen ditu; esaterako, chat (txata) –testu-mezuen bidez on line solasean aritzeko– edo vídeo chat (bideo-txata) –ahotsaren eta irudiaren bitartez komunikatzeko Internet bidez–. Aurrerago izango dugu aukera zerbitzu hori xehetasun handiagoaz azaltzeko.
Menu honetatik, erabiltzen ari zaren Gmailaukerak bistaratzeko eta horiekin lan egiteko aukera izango duzu. Irudian, Recibidos (jasoak) posta-ontziaren ikuspegian gaude.
Orain,Gmail zertxobait gehiago ezagutzen duzunez, goaz kasu praktikora!
IKT gaitasunak* *Esparruak: M. Metodologikoa P. Profesionala T. Teknologikoa J. Jarrerazkoa | M. Gmail erabiltzea jarduera pedagogikoetan laguntza emateko material didaktikoa prestatzean, etorkizuneko lan-jarduna hobetzeko. P. Administrazio- eta irakaskuntza-zereginetan laguntzeko materialak garatzea. P. Gmail erabiltzea eskola-elkartearen baitan komunikatu eta lankidetzan aritzeko. T. Interneten berezko kontzeptuak eta tresnak (esaterako, Gmail) erabiltzea, informazioa hedatzeko eta urrutiko komunikazioak ezartzeko asmoz. T. Gmail bidez mezuak bidali eta jasotzea ikasgelako jardueren esparruan, baliabide horren erabilera egokia eta eraginkorra lortzeko. J. Ekarpen teknologikoen aurrean jarrera irekia, arduratsua eta kritikoa garatzea. J. Ikaskuntzaren eta garapenaren aurrean jarrera positiboa izatea. J. Teknologien aurrean jarrera irekia, arduratsua eta kritikoa erakustea. |
IKTarekin lotutako berariazko helburuak |
|
IKT edukiak |
|
Gutxieneko eskakizunak |
|
Autoebaluaziorako irizpideak |
|
* "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".
Jarraian, Gmail posta-kontu bat nola sortu eta funtzionalitate nabarienak zuzen nola erabili azalduko dugu urratsez urrats.
Honako ibilbide hau egingo dugu elkarrekin:
Prest? Has gaitezen...
Konektatu http://www.gmail.com helbidera eta egin klik crea una cuenta (sortu kontu bat) aukeran.
Agertuko den formularioa bete beharko dugu gure posta-kontua lortzeko. Atal hauek osatzen dute:
|
|
|
|
|
|
|
Itzuli Gmailera (http://www.gmail.com) eta sartu zure kontu berriaren datuak (erabiltzailea eta pasahitza):
Mezuak irakurtzeko, nahikoa da Recibidos (jasoak) ontzian sartu eta mezuaren gainean klik egitea. Ikusiko duzunez, ontzi horretan jasotako mezu kopurua ere adierazten dizu (lehenengo irudian).Gmailen lehen aldiz alta ematean, ongietorri-mezu pare bat bidaliko dizu automatikoki. Hala bada, horiekin praktika dezakezu.
Behin irekita, horiek erantzuteko (Responder) edo beste kontaktu bati birbidaltzeko (Reenviar) aukera izango duzu.
Mezu bat idazteko, sartu Redactar (idatzi) ontzian, eta idatzi hartzailearen posta-helbidea, mezuaren gaia eta testua dagozkien eremuetan.
Idazteko eremuan, formatu-barraz lagunduta, aukera dago letra-tipoa eta -kolorea hautatzeko, bai eta mezua bidali aurretik ortografia egiaztatzeko ere, Corrector ortográfico (zuzentzaile ortografikoa) aukeraren bidez. Agerian denez, mezuak editatzea oso gauza erraza da. Mezua idatzi ondoren, fitxategi bat erantsi, bidali, gorde –Borradores (zirriborroak) ontzian– edota baztertu ahal izango duzu:
Gmailen erakargarrietako bat memoria-edukiera da: 7.000 MB, hau da, 70 GB baino gehiago. Edukiera izugarria badu ere, noizbehinka Papelera (zaborrontzia) erabili behar da mezu gehiegi ez metatzeko. Alboko menuan, egin klik Papelera (zaborrontzia) aukeran. Aurkitzen ez baduzu, 3 más (3 gehiago) zabalgarrian egon ohi da.
Recibidos (jasoak) menutik ezabatu dituzun mezuak agertuko dira, Papelera (zaborrontzia) 30 egunetik behin automatikoki husten dela (geuk husten ez badugu) gogorarazten digun mezuaz gain.
Mezu jakin bat zeuk ezabatzeko, dagokion kutxan klik eginda aukeratu ezazu eta hautatu Suprimir definitivamente (ezabatu behin betiko) aukera.
Halaber, aukera duzu spam gisa markatzeko (Marcar como spam) halakotzat identifikatu nahi dituzun mezuak. Spama zabor-postatzat hartzen da, eskatua ez delako eta publizitatekoa izan ohi delako.Gmailen aldeko beste arrazoi bat da spamaren aurkako Interneteko iragazkirik onenetakoa duela. Horregatik, geuk ezer egin gabe, Gmailek mezu asko karpeta horretara bidaltzen ditu eta, ondorioz, horiek ez dituzu Recibidos (jasoak) ontzian ikusiko. Tarteka, sar zaitez karpeta horretan eta hezi iragazkia baliozkotzat jotzen dituzun mezuak bertatik berreskuratuz. Horretarako, arrastatu eta utz itzazu Recibidos (jasoak) ontzian. Gmailek ekintza hori ikasiko du eta ez ditu spam gisa berriro sailkatuko.
Zoaz alboko paneleko Spam ontzira. Bistaratzen ez baduzu, egin klik 4 más (4 gehiago) aukeran eta arrastatu ezazu goiko menura, bertan ager dadin. Hori Configuración (konfigurazioa) aukeratik ere egin daiteke, zehaztutako argibideei jarraituz.
Spam alboko panelean agertzen da jadanik. Zorionez, oraingoz ez dugu Spam mezurik biltegiratu gure postan, kontua sortu berria baita. Esan dugunez, eta berriro esango dugu, atal horretan begiratzea erabilgarria da; sistemak, errorez, identifikatu gabeko igorleen mezuak bertara bidaliko balitu ere. Halakoetan, dagokion mezua hautatu eta No es spam (ez da spam) aukera markatuko genuke hura normaltasunez jasotzeko.
Ikustazu ondorengo bideotutoretza: Gmail-era sartu. Mezuak irakurri, idatzi eta bidali. Zaborrontzia.
Posta oraindik hobeto antolatzeko, Gmailek aukera ematen du mezuak etiketatzeko. Aukera horrek malgutasun handia eskaintzen du posta antolatzeko garaian.
Etiketen bidez, mezuei gako-hitz bat edo gehiago eslei diezaiekegu. Funtzio horrek ordezkatu egiten du karpeten ohiko kontzeptua, eta abantaila handiak ditu haiekiko. Izan ere, zenbait etiketa eslei daitezkeenez, mezu bera hainbat irizpideren arabera sailka daiteke, eta hori ezinezkoa da karpetak erabilita, lekua alferrik hartuko luketen mezuaren kopiak sortzen ez baditugu behintzat.
Esaterako, “Trabajo” (lana) etiketa sortuko dugu.
Destacados (nabarmenduak) aukerak mezuei egoera berezia ematen die eta, era berean, horiek aurkitzea errazten du. Garrantzitsutzat jotzen ditugun mezuak, presazkoak edo berehala aurkitu behar ditugunak adierazteko erabiltzen da.
Egin klik mezuaren ondoan dagoen izar urdinean eta nabarmendu nahi dituzun mezuak. Orain, izarra hori bihurtuko da.
Ikusiko zenuenez, Gmailen berezitasunetako bat da (interesgarria ere) mezuak hizketalditan biltzen direla. Hizketaldi bat da erabiltzaile baten eta solaskide baten edo gehiagoren arteko mezu-trukea. Bada, mezu bat nabarmendu gisa hautatzen dugunean, hori bera egiten dugu mezuaren hizketaldiarekin. Oso praktikoa da mezu eta hizketaldi zaharrak ez galtzeko edo erreferentzia jakin batzuk non dauden jakiteko.
Mezuak nabarmendu izateari uztea nahi badugu, nahikoa da izarraren gainean berriro klik egitea.
Kontaktuen agenda on bat izateak gauzak are gehiago erraztuko dizkizu.
Azaldu dezagun kontaktu bat nola sortu edo beste posta-kontu batetik nola inportatu.
Sar zaitez bideotutoretza honetan: Etiketak sortu eta mezuak antolatu. Kontaktu zerrenda.
Configuración (konfigurazioa) atalean, kontua pertsonalizatu ahal izango duzu. Adibidez, aukera hauek dituzu: Gmailen hizkuntza konfiguratzea, zure burua identifikatzeko irudi bat txertatzea, sinadura estandar bat ezartzea edota jaiegunetarako edo oporretarako erantzun automatikoak sortzea.
Ikustazu bideotutoretza hau sarrera gisa: Nire kontua pertsonalizatu: Ezarpen panela
Sinadura bat sortzeko, Firma (sinadura) testu-eremuan nahi duzuna idatzi eta gorde ezazu. Hainbat aukera dituzu, adibidez: zure izenarekin sinatu; datuak babesteko Legearen inguruko edota lege-ohar bat, ingurumena zaintzeari buruzko mezu bat (behar-beharrezkoa ez bada, mezua ez inprimatzea iradokiz), zeure edo hirugarren baten esaldi edo aipamen bat idatzi, etab. Kontuan izan aukera hori gaitzen duzun unetik aurrera, zure mezu guztiek amaieran jasoko dutela.
Une jakin batzuetarako beste aukera interesgarri bat da erantzungailu automatiko edo erantzun automatikoarena. Aktibo dagoenean (jaiegunak, oporrak edo bestelakoak direla eta), Gmailek zure ordez erantzungo die zure kontuan sartzen diren mezu guztiei.
Zerbitzu hori erabiltzeko, hautatu gaitutako Respuesta automática (erantzun automatikoa) aukera, eta sistemak erantzun gisa bidal ditzan nahi duzun gaia eta mezua idatzi:
Mezu hori nire kontaktuek besterik jaso ez dezaten, hautatu beste aukera hau:
Amaitzeko, gorde egindako aldaketa guztiak Guardar cambios (gorde aldaketak) aukeran klik eginda.
Automatikoki jasotzen diren mezuak antolatzeko era bat iragazki bat sortzea da. Baliabide horrekin, lan eta denbora asko aurrez daitezke. Iragazkien bidez, zure mezua etiketatzeko, artxibatzeko, ezabatzeko, nabarmentzeko edo beste kontu batzuetara automatikoki birbidaltzeko aukera duzu.
Ikastetxeko pertsonalaren mezuetarako iragazki bat nola sortu ikusiko dugu.
Gure kasurako, gure lankideen helbideak idatziko ditugu De (igorlea) eremuan:
|
Aurreko puntuetan ikusi dugu Gmail kontu bat nola erabili posta elektroniko pertsonaleko eta/edo profesionaleko zerbitzu gisa alderdi batzuetan. Atal honetan, zuretzako ariketa gisa, ikasgelan ikasleekin egin litezkeen jarduera batzuk proposatuko ditugu. Jarduera horiek tresna gisa, oro har, posta elektronikoa erabilita egitekoak dira; zehazki, Gmail erabilita, Google Grupos (Google Taldeak) aplikazioarekin batera. Ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:
|
![]() Jatorria: Morguefile |
|
|
Abiapuntuko hipotesia
Ikasleekin Los climas y paisajes de España (Espainiako klimak eta paisaiak) gaiari ekiteko kasua planteatuko dugu, Ingurunearen ezagueraren barruan. Hura lantzeko, posta elektronikoa (Gmail) eta talde-lanerako utilitateak (Google Grupos) erabiliko ditugu.
Horretarako,pertsonaia misteriotsuaren kontua eta ikasleen kontuak sortu ondoren (ikasleak taldeka antolatuko dira, jardunbidea errazteko eta, aldi berean, talde-lana bultzatzeko), irakasleak hiru e-mail bidaliko dizkie: lehenengoa gaiaren (aztarnen jokoa) inguruan motibatzeko, bigarrena txata erabiltzeko, eta hirugarrena Google Gruposen sartu eta gaiarekin lanean jarraitzeko.
Aurrera!
Ariketaren lehen urrats honetan iradoki dugunez, kontua sortu beharra dago (adibidez, personaje.misterioso5@gmail.com). Kontu horretatik, ikasleei mezuen bidez aztarnak bidaliko zaizkie Espainiako klimei eta gidei buruzko gaiaren inguruan (aurrerago, mezuaren adibide bat erakutsiko dugu).
Jakina, era berean, Gmailen ikasle talde guztien kontuak sortu beharko dira. Prozedura hori irakasleak egin dezake edo jarduera gisa plantea dezake, ikasleek egin dezaten. Ez dugu prozeduraren inguruko azalpenik emango, praktikaren 2. atalean zabal jorratu baita.
Jarduerari ekin aurretik, interesgarria izan daiteke ikasle taldeen posta-helbide guztiak talde batean biltzea kontaktuen liburuaren barruan, hura prestatu ondoren mezuak modu masiboan bidaltzeko klik bakarraren bidez. Taldeen posta-helbideak jasotzeko, ikasleei gure Gmail helbidera mezu bat bidaltzeko eska diezaiekegu.
Hasteko,Gmaileko alboko paneleko Contactos (kontaktuak) aukeran klik egingo dugu. Pantaila hau agertuko zaigu:
Grupo nuevo (talde berria) hautatuko dugu bi avatar
Aceptar (onartu) botoian klik eginez gero, ikasgelako taldea automatikoki sortuko da.
Taldeak kontakturik ez duenez, hau da, posta elektronikoko helbiderik ez duenez, +avatarra ikonoan klik
Beste aukera bat izan daiteke ikasle talde guztiei kontaktu gisa alta ematea. Ondoren taldea sortuko dugu eta, azkenik, kontaktu guztien zerrendan, taldekide izatea nahi dugun kontaktuak markatuko ditugu eta Grupos (taldeak) ikonoan klik egingo dugu, haiek aldi berean talde berari esleitzeko.
Ikasle taldeekin aurreko jardueraren batean aldez aurretik kontakturen bat ezarri baldin badugu, hura Buscar contactos (bilatu kontaktuak) aukeratik aurki genezake.
Aurkitutako kontaktuak markatu eta dagokion taldera pasatuko ditugu Grupos (taldeak) fitxatik. Bertan etiketa azalduko da sortutako izenarekin.
Aurreko urratsa eman ondoren, mezua talde osoari bidal diezaiokegu, taldekide bakoitzaren helbideak tekleatu behar izan gabe, Correo electrónico (posta elektronikoa) aukeran klik eginda.
Ondoren, mezua jasotzean oraindik jakin-min handiagoa eragiteko, kopiatu ikasle taldeen helbide guztiak CCO (ezkutuko kopia) eremuan eta idatzi edukia.
Idatzi posta, dinamika azaltzetik hasita: Espainiako klimei eta paisaiei buruzko aztarna batzuk postaz bidaliko dituzu eta ikasleek, taldean antolatuta, lurraldearen zein tokitan zauden asmatu beharko dute.
Bidali klimen eta paisaien inguruko mezu gehiago, gaiarekiko interesa piztearren.
Jarduera osagarri gisa, ikasleei proposa diezaiekezu, taldeen dinamikari jarraituz, mezu misteriotsu bat sor dezaten eta beraiek pertsonaiari bidal diezaioten. Ondoren, irakasleak mezu horiek irakurri edo proiektatuta erakuts ditzake, horiek egin ez dituzten taldeek enigma ebatz dezaten.
Idea-jasa Gmailen txatean
Curriculum-gaiaren inguruan interes eta jakin-mineko giroa sortu ondoren, une egokia izan daiteke ikasleen aurretiazko ezagupenak gogora ekarriko dituen jarduera egiteko. Hala, galdera hauen inguruan gogoeta egin dezaten proposa diezaiekegu: gaiari buruz zer dakiten, zeren inguruan gehiago jakin edo ikertu nahiko luketen eta aukera hori zergatik egin duten. Aztergai dugun kasuan, Espainiako klimei eta paisaiei buruz zer dakiten galde geniezaieke: klima atlantikoa edo ozeanikoa, klima kontinentala, klima mediterraneoa, klima subtropikala eta goi-mendiko klima.
Jarduera horri ekiteko, irakasleak ikasleei azalduko die, ikasgelan gaiaren inguruan ozenki hitz egin beharrean, pertsonaia misteriotsuak (hau da, irakasleak) proposatutako gaiaren inguruko zenbait alderdiri buruz galdetuko duela eta haiek Gmailetik txat bidez erantzun beharko dutela aurretik sortutako taldeetan. Jarduera amaitzean, guztiek txateko erantzunak azalduko dituzte hizketaldia jasotzeko sortutako fitxategia irakurrita. Horretarako, hura arbel digital elkarreragilean (ADE) proiektatuko da.
Jarduerari ekin aurreko lehen urratsa da Gmailek txaterako berez eskaintzen duen konfigurazioak berdin dirauela egiaztatzea. Horretarako, Configuración (konfigurazioa) aukerara joan eta Chat (txata) fitxa hautatu behar da.
Guardar historial de chat (gorde txataren historia) eta irudian agertzen diren gainerako aukerak oraindik hautatuta daudela egiaztatuko dugu.
Kapsula-lantegi honetan Googleren beste zerbitzu hau ikusi ez badugu ere, gune hau aurkeztearen arrazoia da gaitu ahal izateko posta behar duela eta ikasleekin egiteko aurkeztutako jarduera-dinamikaren berezko bilakaera dela. Beste tutorial batean, zerbitzu hau xehetasunez azalduko dugu.
Google Gruposekin aukera izango duzu parte har dezaten kide gehiago gonbidatzeko, laneko fitxategiak igotzeko, etab.; eta, jarduerarekin jarraitzeko, besteak beste, klimaren eta paisaien inguruko gaiari edo beste edozeini buruz ikasleentzako ikerlanak presta daitezke.
Gaia sakondu nahi baduzu, esteka honetan aurkituko duzu Komunikaziorako tresna telematikoak:txat, mail, ea ... inguruko tutoretza laguntza
Sinetsita gaude tutorialaren autoebaluazio hoberena gauza berriak ikasi izanaren eta proposatutako edukiekin praktikatu izanaren emaitza dela. Hala eta guztiz ere, Gmail web-postaren kontzeptuari, funtzionalitateari eta izan ditzakeen erabilerei buruzko zalantzaren bat geratu bazaizue, zuen autoebaluazio pertsonalagorako honako jarduera hauek proposatzen dizkizuegu:
|
![]() Jatorria: Morguefile |
Erabilgarriak izan ditzazuen espero dugu.
Posta elektronikoak goitik behera aldatu du gure lan egiteko eta komunikatzeko modua. Gaizki erabilita, posta elektronikoa denbora-lapur handiena bilakatzen zaigu. Hala, sarritan, postak gure lan-erritmoa ezartzen digu, hura eraginkortasunez kudeatzeko bidea emango duen erabilera sistematikoa aplikatzen jakin ez dugulako.
Irakasleek, posta elektronikoa erabiltzen dutenean, etsai bati egiten diote aurre, etsai bitxi bati. Etsai hori ez da, ez, zabor-posta (spama), pentsa litekeenez. Egiaz, bere burua da irakaslearen etsaia. Bakoitzak bere buruarekin aurka egiten du borroka. Postaren erabiltzailea bera setatzen da denbora galtzen. Nahikoa litzateke egunero ahalegin bat egitea ematen den denbora murrizteko eta emaitzak hobetzeko teknikak eta ohiturak hobetzen saiatzearren. Hona oinarrizko iradokizun batzuk (badira gehiago):
Lehentasunak ezartzea. Erabili etiketak
Sortaka hobeto lan egiten da banaka baino. Adibidez, hiru mezuk programa jakin bat kontsultatzea eskatzen badute (esaterako, ikasleen fitxak edo campus birtuala), hobe da horiekin aldi berean lan egitea. Horretarako, etiketak erabil ditzakezu, ondoren mezu horiek batera kudeatzeko aukera emango baitizu. Gaian, igorlean edo paragrafo baten irakurketa azkarrean oinarrituta, dagoeneko etiketa bat eslei dezakegu kudeaketa-lana geroago egiteko.
Etiketen adibideak:
Zereginak automatizatzea
Zereginak automatizatzeko oinarrizko baliabideak:Laburbilduz, asmoa ez da posta “irakurtzean” edo “idaztean” pentsatzea, baizik eta posta elektronikoa “kudeatzea”, kudeaketa hori optimizatzeko teknikak erabilita.
(Iturria: Antonio Bartolomé-ren “El profesor cibernauta” –irakasle zibernauta– liburutik ateratako testua).
Urrutira joan gabe kapsula-lantegi honetan aipatu ditugun erreferentzia ugarien ondorioz antzeman daitekeenez, Google faktoriak jende guztiari zuzendutako web 2.0 soluzioak garatu eta hedatzeko ildoari jarraitzen dio argiro.
Horretaz guztiz jabetuta, Google enpresei, eskolei (bai, ondo irakurri duzu) eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei tresnen pakete zabala eskaintzen ari zaie (Gmail, Google Docs, Google Calendar, Google Sites…), are eta modu integratuagoan elkarlanean aritzeko, eta eskolen kasuan kosturik gabe (doan). Tresnen pakete horrek Google Apps du izena.
Googlek honela planteatzen die paketea eskolei:
Googleren inbertsioa. Soluzio eraginkorrak. Inbertsiorik gabe
Pentsa zer izango litzatekeen campus-elkarte osoak (ikasleak, irakasleak eta pertsonala) informazioa eta ideiak errazago partekatzeko aukera izango balu. Hezkuntzaren arloko Google Apps edición educaciónen argitalpen, lankidetza eta komunikazioko tresnen bidez, hori egia izan daiteke. Zure ikastetxearen domeinuko posta elektronikoko kontuak sortzeko aukera ematen dizute (adibidez, ikaslea@ikastetxea.hez).
Eskuragarri dauden tresnak eta zerbitzuak nahieran konbina ditzakezu, eta horiek ikastetxearen logotipoarekin, koloreekin eta edukiarekin pertsonalizatu ere. Webean oinarritutako kontrol-panel baten bidez erabiltzaileak administratu edo APIak erabili Google Apps uneko sistemetan integratzeko.
Eta, hobe oraindik, Googleren baitan hartutako soluzioak direnez, ez duzu inolako hardware edo softwarerik deskargatu, instalatu edo mantendu beharko. ITko pertsonalaren ia laguntzarik gabe berehala erabiltzen hasi zaitezke.
Zu eta zure ikastetxeak planteatu al duzue, adibidez, ikasle bakoitzari posta elektronikoko kontu pertsonalizatu bana eta eskola-elkarteari antzeko zerbitzua, esaterako, Google Apps, eskaintzea?
Itxura ona du, ezta?
Hautatu aukera zuzena. Galdera bakoitzerako bakarra dago.