KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Web-postaren erabilera: pertsonala eta ikasgelari aplikatua Gmail bidez
Autoebaluazioa
20 de 22
0%

Autoebaluazioa

Zerbait gehiago…

Posta elektronikoak goitik behera aldatu du gure lan egiteko eta komunikatzeko modua. Gaizki erabilita, posta elektronikoa denbora-lapur handiena bilakatzen zaigu. Hala, sarritan, postak gure lan-erritmoa ezartzen digu, hura eraginkortasunez kudeatzeko bidea emango duen erabilera sistematikoa aplikatzen jakin ez dugulako.

Irakasleek, posta elektronikoa erabiltzen dutenean, etsai bati egiten diote aurre, etsai bitxi bati. Etsai hori ez da, ez, zabor-posta (spama), pentsa litekeenez. Egiaz, bere burua da irakaslearen etsaia. Bakoitzak bere buruarekin aurka egiten du borroka. Postaren erabiltzailea bera setatzen da denbora galtzen. Nahikoa litzateke egunero ahalegin bat egitea ematen den denbora murrizteko eta emaitzak hobetzeko teknikak eta ohiturak hobetzen saiatzearren. Hona oinarrizko iradokizun batzuk (badira gehiago):

 

Lehentasunak ezartzea. Erabili etiketak

Sortaka hobeto lan egiten da banaka baino. Adibidez, hiru mezuk programa jakin bat kontsultatzea eskatzen badute (esaterako, ikasleen fitxak edo campus birtuala), hobe da horiekin aldi berean lan egitea. Horretarako, etiketak erabil ditzakezu, ondoren mezu horiek batera kudeatzeko aukera emango baitizu. Gaian, igorlean edo paragrafo baten irakurketa azkarrean oinarrituta, dagoeneko etiketa bat eslei dezakegu kudeaketa-lana geroago egiteko.

Etiketen adibideak:

  • Internet bisitatu: Mezu batzuek Interneteko helbide bat dute. Hobe konexio azkarra dugunean egitea eta zenbait mezu aldi berean irekitzeko aprobetxatzea: orri bat irekitzen den bitartean beste mezu bat irakur dezakegu eta beste helbide bat irekitzen has gaitezke, zenbait leiho irekita ditugun arte. Ordurako, dagoeneko lehen orria kargatuta egongo da eta ez dugu hura noiz deskargatuko pazientziaz zain egon behar izan.
  • Telefonoz deitu: Telefonotik eskura ez badugu. Zenbaitetan ezinezkoa da telefono-komunikaziorik ezartzea: etiketak gogoraraziko digu egiteko deiak daudela.
  • Proiektua (edo adierazi proiektu mota): Proiektu mota berari dagozkion mezuak sailkatzen baditugu, ondoren haien tratamendua optimiza daiteke, etiketak ziur aski zerikusia duten mezuak elkartuko baititu.
  • Ikasleak: Antzeko igorle taldeei dagozkien mezuak biltzean, ziur aski antzekoak izango diren zereginak edota antzeko dokumentuak kontsultatzea edo antzeko materialetan sartzea eskatuko duten zereginak ere bilduko dira.
  • Gorria: Presa handikoa. Mezuaren lehentasuna adierazteko aukera baldin badago ere, etiketak askoz ere deigarriagoak dira eta lehenbailehen heldu beharreko mezuak gogorarazten dituzte.
  • Horia: Presazkoa. Ez oharkabetzea komeni bada ere, ez du lehendabizi kudeatzeko beharrik.
  • Gerorako: Mezu batzuk ez dira presazkoak. Horrek adierazten du mezu hori denbora dagoenerako uzten dela.

 

Zereginak automatizatzea

Zereginak automatizatzeko oinarrizko baliabideak:
  • Iragazkiak: Automatikoki edo eskuz aplika daitezke. Horien bidez, mezuak beste karpeta batzuetara birbideratzen dira haiek irakurri behar izan gabe. Zuhurtasunez aplikatu behar badira ere, erabilera-adibide bat litzateke ikasleengandik datozen mezuak “Ikasleak” karpetan automatikoki kokatzea.
  • Txantiloiak: Mezu-txantiloiak dira, erantzun osoa idatzi behar ez izateko. Askotan txantiloia erabiltzen da, baina lerro bat edo bi eransten dira, erantzuna pertsonalizatu edo zehazteko.

Laburbilduz, asmoa ez da posta “irakurtzean” edo “idaztean” pentsatzea, baizik eta posta elektronikoa “kudeatzea”, kudeaketa hori optimizatzeko teknikak erabilita.

(Iturria: Antonio Bartolomé-ren “El profesor cibernauta” –irakasle zibernauta– liburutik ateratako testua).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

GlosarioFALSO

Esto es un glosario

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez.
  • EGILEA: Antonio Cara eta Maite Vílchez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez

Glosario

  • GlosarioFALSO: Esto es un glosario
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest