Arikatea: Ikasgelarako jarduerak posta elektronikoa erabilita
Aurkezpena
|
Aurreko puntuetan ikusi dugu Gmail kontu bat nola erabili posta elektroniko pertsonaleko
eta/edo profesionaleko zerbitzu gisa alderdi batzuetan.
Atal honetan, zuretzako ariketa gisa, ikasgelan ikasleekin egin litezkeen jarduera batzuk proposatuko ditugu.
Jarduera horiek tresna gisa, oro har, posta elektronikoa erabilita egitekoak dira; zehazki, Gmail erabilita,
Google Grupos (Google Taldeak) aplikazioarekin batera.
Ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:
- Gmail posta-kontuak sortzea: bat posta misteriotsurako eta beste bat ikasle bakoitzarentzako. Kontaktuen liburuan,
ikasgelaren helbide taldea sortzea.
- El correo misterioso (posta misteriotsua) jarduera aurkeztea. Jarduera horrek ikasleen eta irakaslearen artean
mezuak bidaltzen eta jasotzen trabatzea du helburu.
|
Jatorria: Morguefile |
|
- Jarduera misteriotsuaren ondoren, taldeari Gmailen txataren bidez egin beharreko curriculum-edukiaren inguruko
ideia-jasa planteatzea eta proposamenak aztertzea.
- Google Gruposen gela osoaren lan-taldea sortzea, gaia ikertzen jarraitzearren, eta edukiak argitaratzeko, partekatzeko
eta komunikatzeko guneak sortzearren (tresna hori sakonean azaltzen da beste kapsula-lantegi batean).
|
Abiapuntuko hipotesia
Ikasleekin Los climas y paisajes de España (Espainiako klimak eta paisaiak) gaiari ekiteko kasua planteatuko
dugu, Ingurunearen ezagueraren barruan. Hura lantzeko, posta elektronikoa (Gmail) eta talde-lanerako utilitateak
(Google Grupos) erabiliko ditugu.
Horretarako,pertsonaia misteriotsuaren kontua eta ikasleen kontuak sortu ondoren (ikasleak taldeka
antolatuko dira, jardunbidea errazteko eta, aldi berean, talde-lana bultzatzeko), irakasleak hiru e-mail bidaliko dizkie:
lehenengoa gaiaren (aztarnen jokoa) inguruan motibatzeko, bigarrena txata erabiltzeko, eta hirugarrena Google Gruposen sartu
eta gaiarekin lanean jarraitzeko.
Aurrera!