KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Web-postaren erabilera: pertsonala eta ikasgelari aplikatua Gmail bidez
Arikatea: Ikasgelarako jarduerak posta elektronikoa erabilita
15 de 22
0%

Arikatea: Ikasgelarako jarduerak posta elektronikoa erabilita

Gmailekin posta-kontuak sortzea

  • Gmailen kontuei alta ematea

Ariketaren lehen urrats honetan iradoki dugunez, kontua sortu beharra dago (adibidez, personaje.misterioso5@gmail.com). Kontu horretatik, ikasleei mezuen bidez aztarnak bidaliko zaizkie Espainiako klimei eta gidei buruzko gaiaren inguruan (aurrerago, mezuaren adibide bat erakutsiko dugu).

Jakina, era berean, Gmailen ikasle talde guztien kontuak sortu beharko dira. Prozedura hori irakasleak egin dezake edo jarduera gisa plantea dezake, ikasleek egin dezaten. Ez dugu prozeduraren inguruko azalpenik emango, praktikaren 2. atalean zabal jorratu baita.


  • Kontaktuen liburuan helbide talde bat sortzea

Jarduerari ekin aurretik, interesgarria izan daiteke ikasle taldeen posta-helbide guztiak talde batean biltzea kontaktuen liburuaren barruan, hura prestatu ondoren mezuak modu masiboan bidaltzeko klik bakarraren bidez. Taldeen posta-helbideak jasotzeko, ikasleei gure Gmail helbidera mezu bat bidaltzeko eska diezaiekegu.

Hasteko,Gmaileko alboko paneleko Contactos (kontaktuak) aukeran klik egingo dugu. Pantaila hau agertuko zaigu:

Grupo nuevo (talde berria) hautatuko dugu bi avatar

edo panpinatxo dituen + irudiaren gainean klik eginda. Irekiko zaigun leihoan, taldearen izena idatzi beharko dugu. Gure adibidean, 5º A Conocimiento del Medio (5. A Ingurunearen ezaguera) izena eman diogu.

Aceptar (onartu) botoian klik eginez gero, ikasgelako taldea automatikoki sortuko da.

Taldeak kontakturik ez duenez, hau da, posta elektronikoko helbiderik ez duenez, +avatarra ikonoan klik

eginda horiek banan-banan eransteko prozedura erabil dezakegu (praktikaren 2. atalean azaldu dugu hori).

Beste aukera bat izan daiteke ikasle talde guztiei kontaktu gisa alta ematea. Ondoren taldea sortuko dugu eta, azkenik, kontaktu guztien zerrendan, taldekide izatea nahi dugun kontaktuak markatuko ditugu eta Grupos (taldeak) ikonoan klik egingo dugu, haiek aldi berean talde berari esleitzeko.

Ikasle taldeekin aurreko jardueraren batean aldez aurretik kontakturen bat ezarri baldin badugu, hura Buscar contactos (bilatu kontaktuak) aukeratik aurki genezake.

Aurkitutako kontaktuak markatu eta dagokion taldera pasatuko ditugu Grupos (taldeak) fitxatik. Bertan etiketa azalduko da sortutako izenarekin.

Aurreko urratsa eman ondoren, mezua talde osoari bidal diezaiokegu, taldekide bakoitzaren helbideak tekleatu behar izan gabe, Correo electrónico (posta elektronikoa) aukeran klik eginda.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

GlosarioFALSO

Esto es un glosario

Bilatu kontaktuak

Correo electrónico

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez.
  • EGILEA: Antonio Cara eta Maite Vílchez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez

Glosario

  • GlosarioFALSO: Esto es un glosario
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest