KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Web-postaren erabilera: pertsonala eta ikasgelari aplikatua Gmail bidez
Zer Da Gmail?
2 de 22
0%

Zer Da Gmail?

Gmail

Posta elektronikoa edo e-mail sareko zerbitzu bat da, idatzizko mezuak ia berehala bidali eta jasotzeko aukera ematen diguna, beste baliabide batzuk (argazkiak soinuak, bideoak, etab.) erantsita ere. Ohiko postarekin duen antzekotasunagatik deitzen zaio posta elektroniko.

Interneten gehien erabiltzen diren posta elektronikoko doako aplikazioetakoa da Gmail, eta Googleda horren jabea. Googleren tresna ezagunena bilatzailea da.

Gmail web-postako zerbitzua da, erabili ahal izateko Interneterako konexioa behar baitu nahitaez. Ezaugarri horrek baditu zenbait abantaila, adibidez: alde batetik, konektatuta dagoen munduko edozein ordenagailutatik sar zaitezke zure postan eta, bestetik, zure mezu guztiak gune berean (Gmailen web-orrian) dituzu eskuragarri beti, eta ez zenbait ordenagailutan sakabanatuta. Izan ere, hori sarritan gertatu ohi da ordenagailu batekin baina gehiagorekin (eskolakoa, etxekoa, eramangarria...) lan egitean eta posta lineaz edo mahaigainez kanpoko programetan deskargatzean.

Gmailek, Googleren tresna guztiek bezala, oso interfazeintuitiboa du. Kontutik web-orrian sartuta, itxura hau du:


  1. Googleren tresnetan sartzeko botoiak, hala nola, bilatzailea,GCalendar,GDocs… (zerbitzu horiek beste kapsula-lantegi batean jorratzen dira).
  2. Bilaketa-eremua, mezuetan jasotako informazioa edo postak aurkitzeko eta/edo bertatik Googleren bilatzailean zuzenean sartzeko.
  3. Identifikazio-eremua eta konfigurazio-botoiak (kontua pertsonalizatzeko aukerak) eta laguntza (tresnaren funtzionalitateen inguruan laguntzeko edukiak).
  4. Kontuaren panela: posta kudeatzeko sarrera-ontzia, irteera-ontzia, etiketak, kontaktuak, etab.
  5. Lotutako beste komunikazio-tresna batzuk: txata, bideo-txata… unean Gmailera konektatuta dauden beste erabiltzaile batzuekin on line erabiltzeko.
  6. Posta-panel nagusia: bertatik, mezuak irakurri eta idazten dira.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

GlosarioFALSO

Esto es un glosario

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez.
  • EGILEA: Antonio Cara eta Maite Vílchez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez

Glosario

  • GlosarioFALSO: Esto es un glosario
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest