KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Web-postaren erabilera: pertsonala eta ikasgelari aplikatua Gmail bidez
Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
9 de 22
0%

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

C) Kontuaren panelarekin praktikatzea: etiketak sortzea eta mezuak antolatzea. Kontaktuen liburua

Posta oraindik hobeto antolatzeko, Gmailek aukera ematen du mezuak etiketatzeko. Aukera horrek malgutasun handia eskaintzen du posta antolatzeko garaian.

Etiketen bidez, mezuei gako-hitz bat edo gehiago eslei diezaiekegu. Funtzio horrek ordezkatu egiten du karpeten ohiko kontzeptua, eta abantaila handiak ditu haiekiko. Izan ere, zenbait etiketa eslei daitezkeenez, mezu bera hainbat irizpideren arabera sailka daiteke, eta hori ezinezkoa da karpetak erabilita, lekua alferrik hartuko luketen mezuaren kopiak sortzen ez baditugu behintzat.

Esaterako, “Trabajo” (lana) etiketa sortuko dugu.

  • Egin klik ezkerreko menuan, Crear etiqueta nueva (sortu etiketa) aukeran.
  • Gainera, Configuración (konfigurazioa) aukerara jo dezakezu, eta Etiquetas (etiketak) menutik lan egin.

  • Bertan zaudela, lehenik eta behin, sistemaren etiketak (Etiquetas del sistema) ikusiko dituzu. Ohartuko zarenez, letra lodiz mostrar (erakutsi) markatuta dutenak alboko panelean agertzen dira. Beste edozein agertzea nahi badugu, egin klik mostrar aukeran.

  • Orain, idatzi etiketa berriaren izena beheko testu-eremuan (gure adibidean, “Trabajo” –lana–) eta sakatu Crear (sortu). Automatikoki, gure etiketa alboko menuan ikusi ahal izango da.
  • Etiketaren ikono zabalgarrian klik eginda aukerak bistara ditzakezu. Bertan, etiketaren kolorea eta izena aldatzeko, eta hura ezkutatu edo ezabatzeko aukera ere baduzu. Kasu honetan, kolore gorria markatuko dugu.

  • Zure mezuak etiketatzeko, aukeratu itzazu Recibidos (jasoak) ontzian eta markatu Trabajo (lana) Etiquetas (etiketak) botoian.

  • Gmailek sarrerako ontzian esleitzen du etiketaren kolorea. Gainera, alboko menutik zuzenean sar zaitezke. Aurrerantzean, “Trabajo” (lana) etiketan bildutako mezu guztiak ikusteko, nahikoa izango duzu bertan klik egitea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

GlosarioFALSO

Esto es un glosario

Sortu etiketa

Etiketa Lana

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez.
  • EGILEA: Antonio Cara eta Maite Vílchez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez

Glosario

  • GlosarioFALSO: Esto es un glosario
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest