IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Deskribapena
2 Ariketa. Asmakizun bat sortu eta diapositibetan aurkeztu
8 de 14
0%

2 Ariketa. Asmakizun bat sortu eta diapositibetan aurkeztu

Ikasleekin egiteko lana: Asmakizun bat sortzea

Deskribapen bat oinarri hartuta asmakizun bat sortzeko prozeduran ikasleei laguntzeko, urrats hauek proposa daitezke:

  • Deskribapeneko alderdi garrantzitsuenak hautatzea.

  • Deskribatutako elementua oso erraz identifikatzen laguntzen duten adjektiboak eta aditzak biltzea.

  • Hitz horiek ordeztea edo aldatzea, alderaketak edo metaforak erabiliz.

  • Hitzak nahastea, errimak lortzeko.

Ikus dezagun adibide bat. Mickey arratoia erabiliko dugu.

Ratón Mickey

  • Egin duzun deskribapenean, hautatu alderdi garrantzitsuenak edo deigarrienak, eta idatzi itzazu hemen:

Adibidea: Marrazki bizidun bat da. Mickey Mouse du izena. Arratoi ospetsua da. Belarri handiak ditu.

  • Azpimarratu elementua oso erraz identifikatzeko balio duten zenbait hitz. Adibidez, izena jarri baduzu, asmakizuna egiteko azpimarratu egin beharko duzu.

Adibidea: Marrazki bizidun bat da . Mickey Mouse du izena . Arratoi ospetsua da. Belarri handiak ditu . Beti pozik dago .

  • Ordeztu edo utzi kanpoan azpimarratutako hitzak, eta aldatu edo nahasi hitz horiek, alderaketak edo metaforak erabiliz. Idatzi hemen zure deskribapen berria:

Askotan marraztutako animalia
Belarri ospetsuak
Arratoia da
Irribarre handia

  • Irakurri idatzi duzuna. Aldaketaren bat egin dezakezu, errimaren bat lortzeko. Idatzi hemen zure deskribapen berria.

Irribarre handiko arratoia
askotan marraztutako animalia
Haren belarriak oso ospetsuak dira,
marrazki bizidunetakoa.

Behin asmakizuna sortu eta gero, diapositiba batean idatziko da, Impress programa erabiliz, eta beste diapositiba batean, irudia txertatuko da. Amaitzean, ikasle bakoitzak bere asmakizuna aurkeztuko du, arbel digitala erabiliz, eta ikaskideei asmatzeko denbora eman ondoren, erantzuna (irudia) duen diapositiba erakutsiko da.


Sartu ikasgela digitaleko prestakuntza-tutorialean. Nola eman eskolak arbel digitala erabiliz?

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako ordenan): ikastaroaren menu nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alba
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest