2 Ariketa. Asmakizun bat sortu eta diapositibetan aurkeztu
Landuko ditugun IKT
GAITASUNAK*
| Beharko ditugun IKT BALIABIDEAK ETA MATERIALAK
|
D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista
izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz
beren jarduerak ebaluatuz.
| |
Jardueraren kontsigna
Animatzen al zara asmakizun bat sortzera?
Asmakizun bat sortuko dugu egin duzun deskribapena erabiliz, eta gero, talde osoari aurkeztuko diogu,
ea asmatzen duten.
Prestatze-lana: Diapositiben aurkezpenak egiteko tresna: Impress
Sortutako asmakizunen aurkezpena diapositiba baten bidez egiteko, urrats hauei jarraituko diegu:
1. urratsa. Impress programa ordenagailuan instalatzea
Impress programa OpenOffice paketekoa da.
Gehiago jakin nahi izanez gero
Sartu “Diseña tu presentación con Impress” (“Diseinatu zure aurkezpena Impress bidez”) ikasgela
digitaleko prestakuntza-tutorialean. Bertan, prozedura hori adierazita dago, urratsez urrats.
2. urratsa. Aurkezpena sortzea, Impress programa erabiliz
-
Programa irekitzean, aurkezpen bat abiatzen da. Hor diapositiben estiloa (hondoko kolorea, letra-tipoa eta diapositiben
arteko trantsizioak) aukeratu ahal izango dituzu.
-
Hautatu Presentación vacía (Aurkezpen hutsa) aukera eta egin klik Siguiente (Hurrengoa) botoian.
-
Hautatu hondoko kolorea eta egin klik Siguiente (Hurrengoa) botoian.
-
Halaber, aurkezpenaren abiadura eta efektuak hauta daitezke (geroago ere egin daiteke hori).
- Egin klik Crear (Sortu) botoian.
-
Pantailaren eskuineko aldean, diapositibak izan ditzakeen diseinuak ageri dira; esate baterako, lehenbiziko
pantailan asmakizunaren enuntziatua adierazteko, Texto centrado (Testua erdian) aukera dezakegu.
- Behin asmakizunaren enuntziatua idatzi eta gero, aukera dago letra-tipoa eta haren tamaina aldatzeko.
- Halaber, aukera dago enuntziatuari formatu-ezaugarriak aplikatzeko; esaterako, letra lodia eta letra etzana.
- Behin asmakizunaren enuntziatua lehen diapositiban jarri eta gero, klik egingo dugu Insertar (Txertatu) aukeran
(goiko aldean dago), eta gero, Diapositiva (Diapositiba) aukeran.
- Diapositiba berrian, aurreko urratsean gordetako irudia txertatuko dugu, honela:
-
A partir de Archivo… (Fitxategi batekoa) aukera hautatzean, elkarrizketa-koadro bat agertzen
da. Bertan, ordenagailuaren direktorioa ikus daiteke, eta hor hautatu behar da irudiaren fitxategia. Fitxategiaren izenaren
gainean klik bikoitza eginez gero, irudia diapositiban txertatuko da.
3. urratsa. Gordetzea
-
Amaitzean, fitxategia gordeko dugu Impress programaren berezko luzapena (.odp) adieraziz.
Horretarako, klik egingo dugu Archivo (Fitxategia) menuan; gero, Guardar como (Gorde honela) aukeran, eta
agertzen den leihoan, gordetzeko karpeta eta fitxategiaren izena hautatuko ditugu.