IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Deskribapena
4 Ariketa. Irudi bilaketa Flickr-en
11 de 14
0%

4 Ariketa. Irudi bilaketa Flickr-en

Landuko ditugun IKT

GAITASUNAK*

Beharko ditugun IKT BALIABIDEAK ETA MATERIALAK

D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea.

D14. Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

  • Flickr-en bilatzailea

  • Arbel digitala (PDI edo proiektagailua eta ordenagailua)

Jardueraren kontsigna

  • Paisaiak deskribatzen ikasiko dugu! Bilatu paisaia baten argazkia Flickr-en, deskargatu zure ordenagailura eta, gero, bete paisaiak deskribatzeko jarraibideak.

Prestatze-lana: Paisaien irudiak bilatzea, Flickr-en

1. urratsa. Flickr-en web-orrian sartzea

Flickr argazkiak eta bideoak online gordetzeko, ordenatzeko, bilatzeko eta konpartitzeko aukera ematen duen webgunea da.

Gaur egun, Flickr-ek erabiltzaile-komunitate handia du. Erabiltzaile horiek beraiek sortutako argazkiak eta bideoak konpartitzen dituzte, eta jokabide-arauak eta erabiltze-baldintzak dituzte, lagungarriak edukiak ondo kudeatzeko.

Web-orri honetan lortutako informazioa: http://es.wikipedia.org/wiki/Flickr

  • Pantaila hau ageriko da:

Flickr

  • Buscar (Bilatu) laukian, "paisajes" (paisaiak) jarriko dugu. Hala nahi izanez gero, bilaketa are gehiago zehazteko aukera dago; esate baterako, "paisajes Euskadi" (Euskadiko paisaiak) jar dezakegu, gure inguruko paisaiak aurkitzeko.

2. urratsa. Irudi bat hautatzea

  • Leiho bat zabaltzen da, eta bertan, koadro txikien tamaina duten irudiak ageriko dira:

Imágenes miniatura

  • Hor, aukera dago orrialdeetan nabigatzeko, gustatzen zaigun argazki bat aurkitu arte. Beheko aldean nabigatzeko eta paisaia hautatzeko web-orriak ageri dira.

3. urratsa. Irudia gordetzea

  • Behin zer paisaia aukeratu nahi dugun erabaki eta gero, klik egin behar da saguaz haren gainean, irudia jatorrizko tamainan izateko. Hori egitean, elkarrizketa-koadro hau ageriko da:

Cuadro diálogo

  • Guardar imagen como… (Gorde irudia honela) aukeran klik egin behar da. Aukera horretan, irudia gordetzeko karpeta hautatzen da, eta irudiari izena jartzen zaio, gero aurkitzeko balioko diguna.

Ikasleekin egiteko lana: Paisaia baten deskribapena irudi batean oinarrituta egiteko elementuak (1 h)

  • Paisaien irudien bilaketa ikasleekin egitea Flickr-en. Ikasle bakoitzak irudi bat izan behar du. Gero, esan ikasleei aukeratutako paisaia deskribatzeko behar diren elementuen zerrenda egiteko (adibidez, zer motatako paisaia den: mendiak, herri bat, itsasoa, etab.). Elementuak arbel digitalean idatziko dira. Jarduera honetan, ikasleei eskatuko zaie, halaber, irudiek sorrarazitako sentsazioak adierazteko (poza, lasaitasuna, goibeltasuna, beldurra).

Adibidez, eredu hau erabil daiteke ikasleek aipatzen dituzten hitzak arbelean sailkatzeko:

Lehen inpresioak

Lehen planoan ikusten dena

Mendia, ibaia, aintzira, itsasoa, basoa

Irudiaren unea

Goiza, arratsaldea, ilunabarra, egunsentia

Klima paisaian

Euria, eguzkia, elurra, hotza

Kolore nagusia

Berdea, urdina, zuria

Elementuak

Animaliak, pertsonak, loreak

Iradokitzen dituen sentsazioak

Poza, lasaitasuna, goibeltasuna, mira

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako ordenan): ikastaroaren menu nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alba
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest