IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Deskribapena
1 Ariketa. Objektuen irudi bilaketa
6 de 14
0%

1 Ariketa. Objektuen irudi bilaketa

Landuko ditugun IKT

GAITASUNAK*

Beharko ditugun IKT BALIABIDEAK ETA MATERIALAK

D1. Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz, ikasleek beren interesen, beren erritmoaren, beren ikasteko moduaren eta beren trebetasunen arabera lan egin dezaten.

  • Irudiak bilatzea

  • Irudi-tratamendurako programa (Infranview edo Gimp)

Jardueraren kontsigna

Objektuen irudiak bilatuko ditugu Interneten, eta gero, objektu horiek deskribatzen ikasiko dugu. Behin deskribapenen zerrendak prestatuta eduki eta gero, geure asmakizunak sortuko ditugu. Ikasleei aurkeztuko dizkiegu arbelean, diapositiben bidez, guk emandako argibideez asmatzen saia daitezen.

Prestatze-lanak: Irudiak deskargatzea eta haien tamaina eta pisua txikitzea

Proposatutako deskribapenak sortzearren, hasteko, Interneten irudiak bilatuko ditugu.

1. urratsa. Irudiak bilatzea

  • Interneteko bilatzaileak erabiliz (adibidez, Google), irudiak bila daitezke. Googleren web-orrian, ezkerraldeko goiko aldean, irudiak bilatzea hauta daiteke.
  • Behin irudia hautatu ondoren, ordenagailuan gordetzen da, gero aurkezpenean txertatzeko.

    • Saguaren eskuineko botoia sakatu eta gero, Guardar imagen como (Gorde irudia honela:) hautatzen da.

    • Fitxategien karpeta zabaltzen da, eta, adibidez, Mis imágenes (Nire irudiak) karpetan gordetzen da.

    • Komeni da erraz identifikatzeko moduko izena jartzea irudiei.

Horrela, irudiak ordenagailuan gordeta geratzen dira.

2. urratsa. Irudiaren tamaina egiaztatzea

Zenbait programaren bidez (esaterako, Gimp eta Infranview), irudi baten tamaina zehatz daiteke, edo argazki horren zati batzuk ebaki. 300 x 400 tamaina egokia da Impress programan irudi bat txertatzeko. Oro har, irudi baten tamaina berrezartzean, eskalako balio bat soilik aldatu behar da, irudia desitxura ez dadin.

3. urratsa. Fitxategia gordetzea

Aldatutako fitxategia izen beraz gorde daiteke, ordenagailuan irudiak ez bikoizteko.

Ikasleekin egiteko lana: Objektu baten deskribapena egitea, haren irudian oinarrituta (1 h)

Irudiak bilatzeko jardueran ikasleei laguntzeko, aurreko atalean egindako urratsak proposa daitezke. Jarduera amaitzean, ikasle bakoitzak deskribatzeko objektuari dagokion fitxategia izan behar du.

Objektu bat deskribatzean zer elementu hartu behar diren kontuan azalduko du irakasleak. Esaterako:

  • Objektuak deskribatzeko, lehenik eta behin, arreta handiz erreparatu behar zaie, haien ezaugarri bereizgarriak identifikatzeko: forma, tamaina, kolorea, eragiten duen sentsazioa.
  • Ideia-jasa egitea proposatzen da, ikasleek ezagutzen dituzten ahalik eta adjektibo kalifikatzaile, aditz, alderaketa eta metafora gehien biltzeko. Elementu horiek guztiak zerrenda batean adieraziko dira, ordenatuta.
  • Irakasleak arbelean idatziko ditu taldean sortzen diren hitzak.

Objektuak deskribatzeko metodo bat da objektuak elkarren artean alderatzea. Alderatzean, bi motatako ezaugarriak erabil ditzakegu:

  • Objektu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak. Objektu batzuek besteengandik bereizten dituzten ezaugarriak dira.

  • Alderatzen ditugun objektuen ezaugarri komunak. Izakiak taldetan multzokatzeko aukera ematen duten ezaugarriak dira.

Alderatzeko, hauek hartu behar dira kontuan:

  • Aldagai analogoak alderatu behar dira. Objektuak alderatzean, tamainari, formari, materiari, prezioari, jatorriari eta abarri errepara diezaiekegu.

  • Antzekotasunak eta aldeak adierazi behar dira.

  • Alderaketa ordenatu behar da. Lehenbizi antzekotasunak eta gero aldeak, edo alderantziz.

Hemendik hartuta: http://roble.pntic.mec.es/~msanto1/lengua/1descrip.htm#m3 (2010eko otsaila)

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako ordenan): ikastaroaren menu nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alba
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest