IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Deskribapena
3 Ariketa. Taldearen argazkia eta pertsonen deskribapena
10 de 14
0%

3 Ariketa. Taldearen argazkia eta pertsonen deskribapena

3. urratsa. Desitxuratutako irudia gordetzea

  • Archivo (Fitxategia) menuan Guardar como… (Gorde honela) aukera hautatzean, hau agertzen da:

Guardar imagen

Garrantzitsua da gogoratzea fitxategiak non gorde diren eta zer izen jarri zaien.

Ikasleekin egiteko lana: Pertsonen deskribapenen elementuak (1 h)

  • Ikasleekin lan egiteko, ideia-jasa bat egitea iradokitzen da, ikaskideen deskribapena egiteko behar diren hitzei buruz. Lehenik eta behin, ezaugarri fisikoak; besteak beste, ilearen forma eta kolorea, aurpegiaren forma, begien kolorea, ahoa, sudurra eta altuera. Gero, izaeraren ezaugarriak (zaletasunak, ohiturak, dohainak). Horrela, ikaskideen deskribapena sortu ahal izango da, eta ikasleek asmatu ahal izango dute nor dagoen argazkian.
  • Hori guztia arbelean idatziko da, pertsonak deskribatzeko behar diren ezaugarriak adostu arte.

Adibidez, eredu hau erabil daiteke ikasleek aipatzen dituzten hitzak arbelean sailkatzeko:

Ezaugarri fisikoak

Ilea (kolorea, era)

Gaztainkara, beltzarana, kizkurra, leuna

Aurpegiaren forma

Luzanga, biribila

Begiak (kolorea eta forma)

luzangak, zabalak, handiak, txikiak

Kopeta

Zabala, estua

Sudurra

Zuta, zuzena, lodia, fina

Ahoa

Handia edo txikia. Ezpainen forma. Pintatuta edo pintatu gabea

Hitz egiteko modua

Hitz-jario handikoa, eskuekin keinuak egiten ditu

Janzkera

Osagarriak (betaurrekoak, bitxiak, etab.)

Izaera-ezaugarriak

Jarrera eta izaera

Geldoa, adigabea, arretatsua, urduria, lasaia

Zaletasunak

Izozkiak jatea gustatzen zaio, edo pilotan jokatzea.

Ohiturak

Beti berandu iristen da eskolara. Gona motzak janzten ditu. Bere senidearekin paseatzen du.

Dohainak

  • Ideia-jasa amaitzean, desitxuratutako argazkia aurkeztuko zaie ikasleei, eta desitxuratuta ageri diren ikaskideen deskribapena egiteko eskatuko zaie. Hemen proposatzen dugun jardueran, taldeak pistak emango ditu eta arbelean idatziko dira.
  • Behin ikasleek deskribapenak sortu eta gero, jatorrizko argazkia erakutsiko da, eta ikasleei eskatuko zaie beraiek irudi desitxuratuak sortzeko. Horretarako, Gimp programarako emandako jarraibideei jarraituko zaie. Gero, ikasle bakoitzak desitxuratu duen ikaskidearen deskribapena egingo du.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik beherako ordenan): ikastaroaren menu nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzan sartzeko ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izenaren eta uneko atalaren izenburuaren barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orria).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Núria de Alba
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest