Kasu praktikoa
Irudiak eranstea
Gure aurkezpena bistakoagoa egiteko, oso erabilgarria izango dugu irudiak eranstea. Interneten lor ditzakegu Googleren
irudi-bilatzailetik; edo eskaneatuak nahiz argazki-kameratik deskargatuak izan daitezke.
Zenbait formatu daude irudiak tratatu eta gordetzeko. Bereizmen handiagoa eta, ondorioz, pixeletan informazio
gehiago behar duten irudietarako TIFF edo BMP formatuak erabili ohi dira. Normalean, lanaren azken helburua dokumentu bat
paperean kalitate ertainaz edo goi-mailako kalitateaz inprimatzea denean erabiltzen dira formatu horiek. Formatu konprimituak
ez direnez, irudi bakoitzeko toki dezente okupatu ohi dute disko gogorrean.
Aurkezpenean formatu horiek soilik erabiltzen baditugu, fitxategia amaieran oso astuna izango da zalantzarik gabe; irudi
ugari badaude, ireki, manipulatu, gorde, e-mail bidez igorri, etab. egiteko garaian maneiatzen zaila izateraino ere.
JPG edo GIF formatuak dira erabilienak, ordea, irteerako gailua pantaila denean, eta ez papera. Fitxategi konprimituak
dira eta irudien zama asko murrizten dute, helburu horretarako irudiaren kalitateari eragin gabe. Interneten eta pantailatik
ikusteko diseinatutako edozein multimedia produkziotan, mota horietakoak dira irudi-luzapen hedatuenak.
Hortaz, formatu horiek dira gomendagarrienak aurkezpen baterako. Normalean, argazkietarako JPG erabiltzen da, eta GIF grafikoetarako.
Irudiak kamera digitaletik edo beste iturri batzuetatik TIFF edo BMP formatuetan kapturatzen badituzu, komeni da horiek
edozein irudi-editorerekin irekitzea eta Gorde honela aukeratik berriro grabatzea; baina, kasu honetan, JPG edo GIF luzapenarekin.
Bada, jarrai dezagun kasu praktikoarekin.
Dagokion irudia txertatu aurretik, diapositiban lekua egingo dugu, geziaren kasuan egin dugun bezalaxe.
Txertatu menuan, Irudia - Fitxategitik
aukera hautatuko dugu:
Irudia bilatzeko leihoa ondorengoaren antzekoa izango da. Aukeratu kokalekua PCan (1), hautatu irudia (2)
eta sakatu Ireki (3).
Irudia automatikoki diapositiban txertatuko da. Irudiaren gainean sakatuta, hura mugitzeko eta/edo birdimentsionatzeko
aukera dago.
Irudi-oin bat txerta dezakegu. Hori gomendagarria da irudiaren iturria edo egilea identifikatzeko. Irudiaren
justu azpian klik egin, tresna-barrako Testua “bidezidorra” sakatu eta egoki iruditzen zaiguna idatziko dugu.
Edukiaren formatua behar adina aldiz alda dezakegu, testua txertatzeari buruzko atalean lehen azaldu dugunez.