ESKOLA 2.0 PLANGINTZARAKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA MULTZOA
Testuak editatu OpenOfficeko Writer-ekin
Erabilera-adibidea
6 de 6
0%

Erabilera-adibidea

Beste dokumentu berri bat irekitzea

  • Aldi berean, dokumentu bat baino gehiago landu ditzakegu, edo irekita izan. Dokumentu berri batean edukiak idazten hasi nahi izanez gero, tresna-barra estandarreko Archivo (Fitxategia) aukera hautatu behar da, haren menua zabaltzeko, eta gero, kurtsorea Nuevo (Berria) aukeran jarri eta Documento de texto (Testu-dokumentua) hautatu. Beste dokumentu berri huts bat irekiko da.
  • Beste modu bat dago dokumentu berri bat irekitzeko (ikus alboko irudia): egin klik tresna-barra estandarreko “Nuevo” (Berria) botoian, eta aukeratu Documento de texto (testu-dokumentua).
  • Txango batera joan diren ikasleen zerrenda egiteko erabiliko dugu sortu dugun dokumentu berri hori, Writerren taulak erabiliz.
Nuevo documento

Taulekin lan egitea.

  • Gure dokumentu berri hutsean taula bat sortzeko, egin klik tresna-barra estandarreko Tabla (taula) goitibeherako botoian. Sareta bat zabalduko da, eta bertan, grafiko baten laguntzaz, zenbat zutabe eta zenbat errenkada nahi ditugun aukeratu ahal izango dugu. Horretarako, sagua arrastatu behar da, saretako laukiak aukeratzeko. Gero, berriz egin behar da klik, gure aukera berresteko eta taula dokumentuan txertatzeko.

Crear tabla

  • Halaber, “Tabla” (Taula) botoi saretaduna edo Tabla (Taula) menu-barrako aukera erabil daitezke taulak sortzeko. Horietan klik eginez gero, leiho bat irekiko da, eta bertan, zenbat errenkada eta zutabe nahi ditugun zenbakiz adierazi ahal izango dugu, eta taulari izena jarri.

Jarraian ageri den irudian, Writerrek gure dokumentuan 4 x 15eko taula txertatu duela ikusten da.

Tablar insertada

Lehenespenez, softwareak taula sortzean, gelaxka guztiak tamaina berekoak dira, eta taulak orrialdearen zabalera osoa hartzen du. Gelaxken tamaina alda daiteke, eta aukera dago gelaxkak elkartzeko edo zatitzeko.

  • Dokumentuarekin lan egiten jarraitu aurretik, gorde egingo dugu, eta izena jarriko diogu, aurrekoarekin egin dugun bezala. Honi 'jarraipen-zerrenda' deituko diogu.

Guardar documento

  • Tauletan lan egitean, gelaxka batetik bestera alda daiteke. Horretarako, sagua erabil dezakegu (klik eginez, kurtsorea nahi dugun gelaxkan koka dezakegu), edo teklatua (kurtsorea lekuz aldatzeko teklak).
  • Taula sortzean, tresna-barra berri bat gehituko da, taulekin lotutako aplikazioak dituena.
  • Taula izeneko tresna-barra, gainerako barrak bezala, Ver>Barras de herramientas>Tabla (Ikusi>Tresna-barrak>Taula) menuan aktibatu eta desaktibatu daiteke.

Ver Barra de tabla

  • Komeni da jakitea tresna-barrak laneko arean barra mugikor gisa jar daitezkeela, guk nahi dugun moduan. Taularen tresna-barra mugitzeko, egin klik barraren alboko ertz puntudunean (1), eta arrastatu (saguaren botoia sakatuta eduki behar dugu) kokatu nahi dugun lekuraino. Han uzteko, saguaren botoia askatu behar da (2).

Barra de tabla

Taularen edukietan formatuak aplikatuko ditugu. Hasteko, lehen errenkadako testua erabiliko dugu. Aldi berean zenbait formatu aplikatzeko aukera dago, eta gelaxka bakoitzak formatu guztiz desberdina izan dezake besteekiko.

  • Errenkada bat osorik hautatzeko, egin klik errenkadaren aurrean, gezi txiki, beltz eta horizontal bat azaltzean (1). Hautatutako errenkadaren hondoa nabarmenduta azalduko da. Orain, gure testurako nahi ditugun formatuak aukera ditzakegu. Adibidez: letraren tamaina, 14 (2); letra lodia (3); eta erdian lerrokatzea (4).

Fila

Aukeratutako formatu-aldaketen emaitzak berehala ikusiko ditugu

Errenkadak edo zutabeak txerta daitezke, gure taulan informazio gehigarria adierazteko. Errenkada berriak kurtsorea kokatuta dugun errenkadaren azpian txertatuko dira, eta zutabeak berriz, kurtsorea dagoen zutabearen eskuinaldean.

  • Adibide gisa, errenkada bat gehituko dugu taularen beheko aldean, gure zerrendan beste ikasle bat gehitzeko. Horretarako, jarri kurtsorea taularen azken errenkadan, eta egin klik tresna-barrako Insertar fila (Txertatu errenkada) botoian (2)

Insertar fila

Jarraian ageri den irudian ikus daitekeenez, beste errenkada bat gehitu da taularen bukaeran.

Nueva fila

Lehen aipatu bezala, taula bateko errenkaden eta zutabeen neurriak alda daitezke; hau da, haien zabalera edo altuera aldatzeko aukera dago.

  • Zutabeetako baten tamaina aldatuko dugu. Hori egiteko, jarri kurtsorea zutabearen alboko ertzean (1), eta saguaren botoia sakatuta duzula, arrastatu lerro hori nahi duzun lekuraino (2).

Ajustar columna

Jarraian ageri den irudian ikusten da zutabearen zabalera txikitu dela.

Columna reducida

Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu ikustazu material honen bertsio osoa:

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Barra de tablas

Cambios de formatos

Aurkibidea

  1. Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
    1. Ibilbidea
    2. ADE-aren ezaugarri nagusiak
    3. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    4. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    5. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    6. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    7. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    8. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    9. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    10. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    11. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    12. Beste ekintza batzuk: Notebook SMART software hezitzailearen erabilpena
    13. Beste ekintza batzuk:Notebook SMART-en software hezitzailearen erabilpena
    14. Beste ekintza batzuk: Notebook SMART software hezitzailearen erabilpena
    15. Ikaskuntza jarduerak Notebook-aren bitartez
    16. Online baliabideak
  2. Oinarrizko internet: Mozilla Firefox-ekin nabigatzen
    1. Aurkezpena
    2. Erabilera-adibidea
    3. Erabilera-adibidea
    4. Erabilera-adibidea
    5. Erabilera-adibidea
    6. Erabilera-adibidea
    7. Historia
    8. Joan orri bat aurrera
    9. Mozilla firefox: irudiak bilatzea
    10. Mozilla firefox: irudiak bilatzea
    11. Mozilla firefox: irudiak bilatzea
    12. Mozilla firefox: Webguneetako helbideak gorde
    13. Mozilla firefox: Laster-markak menuan
    14. Informazio gehiago eta IKT Hiztegia
    15. Mozilla firefox: Beste osagarri batzuk
  3. Web posta elektronikoa: Gmail
    1. Aurzekpena
    2. Zer da Gmail?
    3. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    4. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    5. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    6. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    7. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    8. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    9. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    10. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    11. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
  4. Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
    1. Aurkezpena
    2. GOOGLE: MUNDUAN GEHIEN ERABILTZEN DEN BILATZAILEA
    3. Google
    4. Google
    5. Google
    6. Google
    7. Google
  5. Testuak editatu OpenOfficeko Writer-ekin
    1. Aurkezpena
    2. Erabilera-adibidea
    3. Erabilera-adibidea
    4. Erabilera-adibidea
    5. Erabilera-adibidea
    6. Erabilera-adibidea
  6. Testuak argitaratu eta partekatu GDocs-ekin
    1. Erabilera-adibidea
    2. Erabilera-adibidea
    3. Erabilera-adibidea
    4. Diccionario TIC
  7. Diseinatu erraz zure aurkezpena Impress-ekin
    1. Aurkezpena
    2. Aurkezpen-editorea
    3. Aurkezpen-editorea
    4. Kasu praktikoa
    5. Kasu praktikoa
    6. Kasu praktikoa
    7. Kasu praktikoa
    8. Kasu praktikoa.
    9. Kasu praktikoa
    10. Kasu praktikoa
    11. Kasu practikoa
    12. Kasu praktikoa
    13. Kasu praktikoa
    14. Kasu praktikoa
    15. Kasu praktikoa
  8. IKT Gida Metodologikoak: LH 5
    1. Aurkezpena
    2. Aurkezpena
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest