Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
C) Kontuaren panelarekin praktikatzea: etiketak sortzea eta mezuak antolatzea. Kontaktuen liburua
Posta oraindik hobeto antolatzeko, Gmailek aukera ematen du mezuak etiketatzeko. Aukera horrek malgutasun
handia eskaintzen du posta antolatzeko garaian.
Etiketen bidez, mezuei gako-hitz bat edo gehiago eslei diezaiekegu. Funtzio horrek ordezkatu
egiten du karpeten ohiko kontzeptua, eta abantaila handiak ditu haiekiko. Izan ere, zenbait etiketa eslei daitezkeenez, mezu
bera hainbat irizpideren arabera sailka daiteke, eta hori ezinezkoa da karpetak erabilita, lekua alferrik hartuko luketen
mezuaren kopiak sortzen ez baditugu behintzat.
Esaterako, “Trabajo” (lana) etiketa sortuko dugu.
- Egin klik ezkerreko menuan, Crear etiqueta nueva (sortu
etiketa) aukeran.
- Gainera, Configuración (konfigurazioa) aukerara jo dezakezu, eta Etiquetas (etiketak)
menutik lan egin.
- Bertan zaudela, lehenik eta behin, sistemaren etiketak (Etiquetas del sistema) ikusiko dituzu.
Ohartuko zarenez, letra lodiz mostrar (erakutsi) markatuta dutenak alboko panelean agertzen dira.
Beste edozein agertzea nahi badugu, egin klik mostrar aukeran.
- Orain, idatzi etiketa berriaren izena beheko testu-eremuan (gure adibidean, “Trabajo” –lana–) eta sakatu
Crear (sortu). Automatikoki, gure etiketa alboko menuan ikusi ahal izango da.
- Etiketaren ikono zabalgarrian klik eginda aukerak bistara ditzakezu. Bertan, etiketaren kolorea eta izena aldatzeko, eta
hura ezkutatu edo ezabatzeko aukera ere baduzu. Kasu honetan, kolore gorria markatuko dugu.
- Zure mezuak etiketatzeko, aukeratu itzazu Recibidos (jasoak) ontzian eta markatu Trabajo (lana)
Etiquetas (etiketak) botoian.
- Gmailek sarrerako ontzian esleitzen du etiketaren kolorea. Gainera, alboko menutik zuzenean sar zaitezke. Aurrerantzean, “Trabajo” (lana) etiketan bildutako
mezu guztiak ikusteko, nahikoa izango duzu bertan klik egitea.