Kasu praktikoa
Testua editatzea, eta estiloak eta koloreak aplikatzea.
Behin aurkezpena sortuta, lehen diapositiba
hutsik agertuko zaigu. Zer azaldu nahi dugun argi dugunez (aurkezpenarekin hasi aurretik oso gomendagarria da haren egitura
eta edukiak diseinatu izatea), eskuinaldeko lehen diapositibaren diseinua hautatuko dugu.
Izenburua eta edukia idatziko ditugu, dagokion eremuan klik eginda. |
|
Nabarmendu letra lodiz nahi duzun testua. Horretarako, hautatu testua kurtsorearekin eta sakatu Letra lodia tresna-barran. |
|
|
Impressen, testua editatzeko tresnak intuitiboak dira, testu-prozesadore batean bezalaxe. Erraza, ezta?
Orain, testua justifikatuko dugu. Hortaz, hura hautatu eta Lerrokatu aukeraren gainean klik egingo dugu tresna-barran.
Jarrai dezagun! Testuari bi galdera erantsiko dizkiogu edukia osatzeko.
Idatzi nahi dugun lekuan kokatuko gara, bertan klik egingo dugu eta testu berria idatziko dugu. Erreparatu galderak berriz
ere letra lodiz nabarmendu ditugula.
Lana gorpuzten ari dela-eta, une egokia da aurkezpena gordetzeko eta hura aurreratuagoa dugunean aldaketak ez galtzeko.
Horretarako, egin: Fitxategia – Gorde honela.
Bestela, joan tresna-barran irudian hautatuta agertzen den ikonora (kapsula-lantegi honetan hasieran azaldu ditugun "lasterbide" horietako batera).
Gorde ezazu fitxategia izen erraz batekin. Hobe da azenturik edo hutsunerik ez jartzea, beste ordenagailu
batzuetan irekitzeko garaian arazorik egon ez dadin. Jarraian, Impressek honako pantaila hau erakutsiko du.
Ezkerraldeko menuan, non ipini nahi duzun aukeratu (1). Idatzi izena (2) eta gorde ezazu (3). Konturatu
nola ekintza hori baino lehen Impressek “Izengabea 1” izena ematen diola:
|
|
Eta, behin izena eman diogula, “longitud.odp” gisa agertzen da (Impressek “.odp” izena edo luzapena
erabiltzen du bere aurkezpenak identifikatzeko). Power Pointek ".ppt" erabiltzen du bere aurkezpenetarako.
Jarrai dezagun!Gaineratu dezagun beste diapositiba bat edukia are eta hobeago egituratzeko.