Google
Erabilera-adibidea
Bilaketa-terminoetan Googlek normalean kontuan hartzen ez duen hitz bat sartuz
gero, hura barne har dezan eska dezakezu, bilaketa aurreratuaren leihoko Mostrar resultados: con todas las palabras(Aurkitu
emaitzak: hitz hauek guztiak barne direla) aukeraren bidez.
Hitz bat ager dadin exijitzeko beste modu bat da terminoaren aurretik batuketa-zeinua idaztea:
pizarra digital +no interactiva (arbel digitala +ez elkarreragilea)
Bestalde, sarritan, zerbait bilatu nahi dugu eta badakigu hori aipatzeko era bat baino gehiago dagoela
edota, besterik gabe, hitz bat testu batean agertzeko bi modu ditugu buruan. Adibidez, zatikiei buruzko informazioaren bila
bagabiltza (batzuetan frakzio ere deitzen zaie), eta hitz bat edo bestea aipatzen duen orririk galdu nahi ez badugu,
hura Googlen bilatzeko, idatzi terminoak bilaketa aurreratuaren leihoko Mostrar resultados: con alguna
de las palabras (Aurkitu emaitzak: hitz hauetako edozein barne dela). Bestela, adierazi gauza bera era honetan bilaketa-laukian:
Fracciones|quebrados (zatikiak/frakzioak)
Hala, “Fracciones” (zatikiak) hitza duen edozein orri, “quebrados”
(frakzioak) hitza duen edozein orri eta bi terminoak dituen edozein orri agertuko dira bilaketaren emaitzetan.
Hitz horietako bakarra edo biak dituzten orriak aurkitzeko, jarraian adierazten dena egingo dugu. Agian
ez dugu sinonimo bat gogoratuko edo, beharbada, sinonimo gehiegi gogoratuko ditugu zerrendan jasotzeko. Hortaz, Googleri
antzeko hitzak bila ditzan eskatuko diogu:
~ordenador portátil (~ordenagailu eramangarria)
Emaitzek “computadora portátil” (konputagailu eramangarria), “PC portátil”
(PC eramangarria), “equipo portátil” (ekipo eramangarria)… terminoak bilduko dituzte.
Era berean, gertatu ohi da esaldi baten zati bat gogoan dugula baina hitz bat ahaztu dugula, edota zein
esaldiren bila gauden badakigula baina gure galderen erantzuna esaldi baten erdian dagoela. Bilaketa mota horietarako, komodina
erabil dezakegu: izartxoa.
Demagun Conrado Nalé Roxlo-ren olerki baten zati bat gogoratzen dugula, baina hitz bat falta zaigula…
Nola zen kilker esnatutako bihotza? Gogoratzen ez dugun hitzari dagokion tokian izartxoa erabiliko dugu:
"mi corazón * y sencillo" (“nire bihotz * eta sinplea”)
Orriren batean zerbait ikus genuela gogoratzen badugu baina hura aurkitu ezinean bagaude, Googleri adieraz
diezaiokegu hitz bat gune jakin batean bila dezala, bilaketan “site” (gune, ingelesez) erantsita:
fotosíntesis site:clic.xtec.cat (fotosintesia site:clic.xtec.cat)
Hona iritsita, behar izanez gero aukera horiek guztiak nola konbinatu galdetuko zenion zure buruari.
Erantzuna hau da: jakina elementu horiek guztiak konbina ditzakegula, bilaketa benetan zehatzak egiteko!
Adibidez, triangelu angeluzuzenari buruzko asmakizun, enigma edo problemaren bat bilatzeko, honela
egin dezakegu:
"triángulo rectángulo" ~enigma (“triangelu angeluzuzena” ~enigma)