ESKOLA 2.0 PLANGINTZARAKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA MULTZOA
Web posta elektronikoa: Gmail
AurzekpenaZer da Gmail?Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
1 de 11
0%
Aurkibidea
Glosario
Aurkibidea
  1. Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan
    1. Ibilbidea
    2. ADE-aren ezaugarri nagusiak
    3. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    4. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    5. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    6. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    7. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    8. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    9. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    10. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    11. Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
    12. Beste ekintza batzuk: Notebook SMART software hezitzailearen erabilpena
    13. Beste ekintza batzuk:Notebook SMART-en software hezitzailearen erabilpena
    14. Beste ekintza batzuk: Notebook SMART software hezitzailearen erabilpena
    15. Ikaskuntza jarduerak Notebook-aren bitartez
    16. Online baliabideak
  2. Oinarrizko internet: Mozilla Firefox-ekin nabigatzen
    1. Aurkezpena
    2. Erabilera-adibidea
    3. Erabilera-adibidea
    4. Erabilera-adibidea
    5. Erabilera-adibidea
    6. Erabilera-adibidea
    7. Historia
    8. Joan orri bat aurrera
    9. Mozilla firefox: irudiak bilatzea
    10. Mozilla firefox: irudiak bilatzea
    11. Mozilla firefox: irudiak bilatzea
    12. Mozilla firefox: Webguneetako helbideak gorde
    13. Mozilla firefox: Laster-markak menuan
    14. Informazio gehiago eta IKT Hiztegia
    15. Mozilla firefox: Beste osagarri batzuk
  3. Web posta elektronikoa: Gmail
    1. Aurzekpena
    2. Zer da Gmail?
    3. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    4. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    5. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    6. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    7. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    8. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    9. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    10. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
    11. Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...
  4. Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia
    1. Aurkezpena
    2. GOOGLE: MUNDUAN GEHIEN ERABILTZEN DEN BILATZAILEA
    3. Google
    4. Google
    5. Google
    6. Google
    7. Google
  5. Testuak editatu OpenOfficeko Writer-ekin
    1. Aurkezpena
    2. Erabilera-adibidea
    3. Erabilera-adibidea
    4. Erabilera-adibidea
    5. Erabilera-adibidea
    6. Erabilera-adibidea
  6. Testuak argitaratu eta partekatu GDocs-ekin
    1. Erabilera-adibidea
    2. Erabilera-adibidea
    3. Erabilera-adibidea
    4. Diccionario TIC
  7. Diseinatu erraz zure aurkezpena Impress-ekin
    1. Aurkezpena
    2. Aurkezpen-editorea
    3. Aurkezpen-editorea
    4. Kasu praktikoa
    5. Kasu praktikoa
    6. Kasu praktikoa
    7. Kasu praktikoa
    8. Kasu praktikoa.
    9. Kasu praktikoa
    10. Kasu praktikoa
    11. Kasu practikoa
    12. Kasu praktikoa
    13. Kasu praktikoa
    14. Kasu praktikoa
    15. Kasu praktikoa
  8. IKT Gida Metodologikoak: LH 5
    1. Aurkezpena
    2. Aurkezpena
Glosario
  • GlosarioFALSO: Esto es un glosario

Aurzekpena

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, web bidez posta elektronikoko doako kontu bat nola lor daitekeen azalduko dugu. Komunikazio pertsonalen eta lan-jardunaren esparruan kontu horri etekina nola atera dakiokeen ikusiko dugu. Horretarako, aipatutako tresna ikasleekin ikaskuntza-testuinguruetan sartuko dugu. Horretarako, Googleren Gmail erabiliko dugu: Interneteko web-posta garrantzitsu eta sendoena une honetan.

Gmail

Posta elektronikoa edo e-mail sareko zerbitzu bat da, idatzizko mezuak ia berehala bidali eta jasotzeko aukera ematen diguna, beste baliabide batzuk (argazkiak soinuak, bideoak, etab.) erantsita ere. Ohiko postarekin duen antzekotasunagatik deitzen zaio posta elektroniko.

Interneten gehien erabiltzen diren posta elektronikoko doako aplikazioetakoa da Gmail, eta Googleda horren jabea. Googleren tresna ezagunena bilatzailea da.

Gmail web-postako zerbitzua da, erabili ahal izateko Interneterako konexioa behar baitu nahitaez. Ezaugarri horrek baditu zenbait abantaila, adibidez: alde batetik, konektatuta dagoen munduko edozein ordenagailutatik sar zaitezke zure postan eta, bestetik, zure mezu guztiak gune berean (Gmailen web-orrian) dituzu eskuragarri beti, eta ez zenbait ordenagailutan sakabanatuta. Izan ere, hori sarritan gertatu ohi da ordenagailu batekin baina gehiagorekin (eskolakoa, etxekoa, eramangarria...) lan egitean eta posta lineaz edo mahaigainez kanpoko programetan deskargatzean.

Gmailek, Googleren tresna guztiek bezala, oso interfazeintuitiboa du. Kontutik web-orrian sartuta, itxura hau du:


  1. Googleren tresnetan sartzeko botoiak, hala nola, bilatzailea,GCalendar,GDocs… (zerbitzu horiek beste kapsula-lantegi batean jorratzen dira).
  2. Bilaketa-eremua, mezuetan jasotako informazioa edo postak aurkitzeko eta/edo bertatik Googleren bilatzailean zuzenean sartzeko.
  3. Identifikazio-eremua eta konfigurazio-botoiak (kontua pertsonalizatzeko aukerak) eta laguntza (tresnaren funtzionalitateen inguruan laguntzeko edukiak).
  4. Kontuaren panela: posta kudeatzeko sarrera-ontzia, irteera-ontzia, etiketak, kontaktuak, etab.
  5. Lotutako beste komunikazio-tresna batzuk: txata, bideo-txata… unean Gmailera konektatuta dauden beste erabiltzaile batzuekin on line erabiltzeko.
  6. Posta-panel nagusia: bertatik, mezuak irakurri eta idazten dira.

Zer da Gmail?

Zer da Gmail?

Sakondu dezagun pixka bat gehiago puntu horietan, Gmailekin oro har zer egin daitekeen jakiteko:

Googleren tresnen artean nabigatzea

ZureGmail kontuan sartu ondoren, klik bakarraren bidez Googleren tresna guztien artean nabigatzeko aukera duzu. Besteak beste, Google Calendar, Google Docs eta Google Maps bisita ditzakezu. Identifikatzea eskatzen duten tresna guztietan, Googlek, betiere, zure Gmailkontuaren datuak hartuko ditu bakarrik. Hori bai integrazioa! Ez da hala?

Bilaketak

Egin bilaketa azkarrak zure postan mezu bat edo eduki bat aurkitu behar duzunean, hitzen edo esaldien bidez (halakoetan, bilatzen ari garen esaldia komatxo artean jartzea gomendatzen dugu).Gmailen abantailetako bat da web-postaren ahalmen osoa Googleren bilaketa-tresnarekin konbinatzen duela. Horrek izugarri areagotzen du aplikazioaren eraginkortasuna.

Konfigurazioko eta laguntzako botoiak

Configuración (konfigurazioa) menutik, besteak beste, honako aukera hauek hautatu ahal izango dituzu: bistaratze-hizkuntza, mezuak bidaltzeko aukerak, testuen edizioan pertsonalizatzeko aukerak (adibidez, letraren kolorea edo tipoa), etab. Aukera ugari ditu eta kapsula-lantegi honetan zehar erakutsiko dizkizugu. Argitu beharra dago, Gmailweb-posta bada ere, aukera ematen dizula idazmahaiko posta-programetan (Outlook, Eudora, Netscape Mail, etab.) mezuak deskargatzeko eta lineaz kanpo nahiz konexiorik gabe lan egiteko. Aukera hori interesatzen bazaizu, arakatu Reenvío y correo POP/IMAP (desbideratzeak eta POP/IMAP) fitxa.

Kontuaren panela: zure sarrera-ontzian, irteera-ontzian, kontaktuetan, etab. sartzea.

Panel horretatik, kontuaren egoera argi eta garbi bistaratuko duzu, adibidez: Recibidos (jasoak) ontzian zenbat mezu dituzun irakurri gabe edo Borrador (zirriborroa) ontzian erdizka edo bidaltzeko zenbat dituzun. Era berean, mezuak etiketen (Etiquetas) arabera sailkatzea lagungarria izango duzu. Karpeten arabera sailkatzearen antzeko kontzeptua da, baina askoz ere sendoagoa, web 2.0 tresna gehienek erabiltzen baitituzte. Mezuak sailkatzeko beste aukera bat da mezu garrantzitsuak markatzeko Destacados (nabarmenduak) erabiltzea.

Eta, lehen begi-bistan agertzen ez bada ere, bertatik zaborrontzira (Papelera) eta Spamera sartzen da. Gmailek automatikoki Spamean jartze ditu bere spamaren aurkako iragazki sendoaren irizpidean oinarrituta nahi ez diren fitxategiak. Aukera horiek eskuragarri daude zerrendako X más (x gehiago) aukeran.

Komunikazioa ahalbidetzen duten postaren beste tresna batzuk: txata edo bideo-txata

Gmailweb-postako zerbitzu bat baino gehiago denez, erabiltzaileen artean modu atseginean eta oso erraz komunikatzeko aukera gehiago biltzen ditu; esaterako, chat (txata) –testu-mezuen bidez on line solasean aritzeko– edo vídeo chat (bideo-txata) –ahotsaren eta irudiaren bitartez komunikatzeko Internet bidez–. Aurrerago izango dugu aukera zerbitzu hori xehetasun handiagoaz azaltzeko.

Posta-panel nagusia

Menu honetatik, erabiltzen ari zaren Gmailaukerak bistaratzeko eta horiekin lan egiteko aukera izango duzu. Irudian, Recibidos (jasoak) posta-ontziaren ikuspegian gaude.

Orain,Gmail zertxobait gehiago ezagutzen duzunez, goaz kasu praktikora!

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

Aurkezpena

Jarraian, Gmail posta-kontu bat nola sortu eta funtzionalitate nabarienak zuzen nola erabili azalduko dugu urratsez urrats.

Honako ibilbide hau egingo dugu elkarrekin:

  1. Gmailen posta-kontu bat sortzea, oraindik erabiltzaile ez bazara.
  2. Gmailen sartzea, eta mezuak irakurri, idatzi eta bidaltzea. Zaborrontzia eta Spam ontzia ezagutzea.
  3. Kontuaren panelarekin praktikatzea: etiketak sortzea, mezuak antolatzea eta kontaktuen liburuarekin lan egitea.
  4. Nire kontua pertsonalizatzea, Configuración (konfigurazioa) panelean sartuta eta horren aukera batzuk ezagututa.
  5. Iragazkiak erabiltzeko posta-arauak sortzea.

Prest? Has gaitezen...

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

A) Gmail posta-kontua

Konektatu http://www.gmail.com helbidera eta egin klik crea una cuenta (sortu kontu bat) aukeran.

Agertuko den formularioa bete beharko dugu gure posta-kontua lortzeko. Atal hauek osatzen dute:

  • Nombre de registro (erregistro-izena): gure kontuan izango dugun erabiltzaile izena da. Klik eginda comprobar la disponibilidad Gmail(egiaztatu Gmail eskuragarritasuna) botoian, eskuragarri dagoen ala ez adieraziko digu. Eskuragarri egongo ez balitz, hautabideren bat emango liguke.

  • Contraseña (pasahitza):kontuan sartzeko gure pasahitza bitan tekleatuko dugu. 8 karaktere baino gehiago izan behar ditu (“maisu” ez da baliagarria), eta letrak eta zenbakiak izan ditzan komeni da. Pasahitzaren ezaugarrien arabera, Gmailek haren sendotasun-maila erakusten digu (Fortaleza de la contraseña), hau da, hirugarrenak bidegabe sartzen saiatuko balira izango genukeen erresistentzia-maila. Fortaleza de la contraseña estekan, pasahitza konfiguratzeko oso aholku erabilgarriak ditugu.
  • Pregunta de seguridad (segurtasun-galdera): eremu honek gure pasahitza gogoratzeko balio du. Galdera orokorrak badaude ere, pertsonalizatuak ere idatz ditzakegu. Gainera, hautabidezko posta-helbide bat erants dezakezu (baldin badaukazu), zure sarbidea automatikoki lehengoratzeko.
  • Verificación de la palabra (hitza egiaztatzea) eta Condiciones del servicio (zerbitzuaren baldintzak): karaktere horiek idatzaraztea Gmailen beste segurtasun-neurri bat da, eta horren helburua da datuak arakatzen dituzten Interneteko zenbait programa automatikok aukera ez izatea zure kontuan sartzeko, azaltzen den testu distortsionatu horren edukia irakurri eta transkribatzeko gai ez baitira. Eta, azkenik, kontua sortzeko beharrezkoa da zerbitzuaren baldintzak onartzea.

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

B) Gmailen sartzea, eta mezuak irakurri, idatzi eta bidaltzea. Zaborrontzia eta Spam ontzia ezagutzea

Itzuli Gmailera (http://www.gmail.com) eta sartu zure kontu berriaren datuak (erabiltzailea eta pasahitza):

Mezuak irakurtzeko, nahikoa da Recibidos (jasoak) ontzian sartu eta mezuaren gainean klik egitea. Ikusiko duzunez, ontzi horretan jasotako mezu kopurua ere adierazten dizu (lehenengo irudian).Gmailen lehen aldiz alta ematean, ongietorri-mezu pare bat bidaliko dizu automatikoki. Hala bada, horiekin praktika dezakezu.

Behin irekita, horiek erantzuteko (Responder) edo beste kontaktu bati birbidaltzeko (Reenviar) aukera izango duzu.

Mezu bat idazteko, sartu Redactar (idatzi) ontzian, eta idatzi hartzailearen posta-helbidea, mezuaren gaia eta testua dagozkien eremuetan.

Idazteko eremuan, formatu-barraz lagunduta, aukera dago letra-tipoa eta -kolorea hautatzeko, bai eta mezua bidali aurretik ortografia egiaztatzeko ere, Corrector ortográfico (zuzentzaile ortografikoa) aukeraren bidez. Agerian denez, mezuak editatzea oso gauza erraza da. Mezua idatzi ondoren, fitxategi bat erantsi, bidali, gorde –Borradores (zirriborroak) ontzian– edota baztertu ahal izango duzu:

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

B) Gmailen sartzea, eta mezuak irakurri, idatzi eta bidaltzea. Zaborrontzia eta Spam ontzia ezagutzea

Gmailen erakargarrietako bat memoria-edukiera da: 7.000 MB, hau da, 70 GB baino gehiago. Edukiera izugarria badu ere, noizbehinka Papelera (zaborrontzia) erabili behar da mezu gehiegi ez metatzeko. Alboko menuan, egin klik Papelera (zaborrontzia) aukeran. Aurkitzen ez baduzu, 3 más (3 gehiago) zabalgarrian egon ohi da.

Recibidos (jasoak) menutik ezabatu dituzun mezuak agertuko dira, Papelera (zaborrontzia) 30 egunetik behin automatikoki husten dela (geuk husten ez badugu) gogorarazten digun mezuaz gain.

Mezu jakin bat zeuk ezabatzeko, dagokion kutxan klik eginda aukeratu ezazu eta hautatu Suprimir definitivamente (ezabatu behin betiko) aukera.

Halaber, aukera duzu spam gisa markatzeko (Marcar como spam) halakotzat identifikatu nahi dituzun mezuak. Spama zabor-postatzat hartzen da, eskatua ez delako eta publizitatekoa izan ohi delako.Gmailen aldeko beste arrazoi bat da spamaren aurkako Interneteko iragazkirik onenetakoa duela. Horregatik, geuk ezer egin gabe, Gmailek mezu asko karpeta horretara bidaltzen ditu eta, ondorioz, horiek ez dituzu Recibidos (jasoak) ontzian ikusiko. Tarteka, sar zaitez karpeta horretan eta hezi iragazkia baliozkotzat jotzen dituzun mezuak bertatik berreskuratuz. Horretarako, arrastatu eta utz itzazu Recibidos (jasoak) ontzian. Gmailek ekintza hori ikasiko du eta ez ditu spam gisa berriro sailkatuko.

Zoaz alboko paneleko Spam ontzira. Bistaratzen ez baduzu, egin klik 4 más (4 gehiago) aukeran eta arrastatu ezazu goiko menura, bertan ager dadin. Hori Configuración (konfigurazioa) aukeratik ere egin daiteke, zehaztutako argibideei jarraituz.

Spam alboko panelean agertzen da jadanik. Zorionez, oraingoz ez dugu Spam mezurik biltegiratu gure postan, kontua sortu berria baita. Esan dugunez, eta berriro esango dugu, atal horretan begiratzea erabilgarria da; sistemak, errorez, identifikatu gabeko igorleen mezuak bertara bidaliko balitu ere. Halakoetan, dagokion mezua hautatu eta No es spam (ez da spam) aukera markatuko genuke hura normaltasunez jasotzeko.

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

C) Kontuaren panelarekin praktikatzea: etiketak sortzea eta mezuak antolatzea. Kontaktuen liburua

Posta oraindik hobeto antolatzeko, Gmailek aukera ematen du mezuak etiketatzeko. Aukera horrek malgutasun handia eskaintzen du posta antolatzeko garaian.

Etiketen bidez, mezuei gako-hitz bat edo gehiago eslei diezaiekegu. Funtzio horrek ordezkatu egiten du karpeten ohiko kontzeptua, eta abantaila handiak ditu haiekiko. Izan ere, zenbait etiketa eslei daitezkeenez, mezu bera hainbat irizpideren arabera sailka daiteke, eta hori ezinezkoa da karpetak erabilita, lekua alferrik hartuko luketen mezuaren kopiak sortzen ez baditugu behintzat.

Esaterako, “Trabajo” (lana) etiketa sortuko dugu.

  • Egin klik ezkerreko menuan, Crear etiqueta nueva (sortu etiketa) aukeran.
  • Gainera, Configuración (konfigurazioa) aukerara jo dezakezu, eta Etiquetas (etiketak) menutik lan egin.

  • Bertan zaudela, lehenik eta behin, sistemaren etiketak (Etiquetas del sistema) ikusiko dituzu. Ohartuko zarenez, letra lodiz mostrar (erakutsi) markatuta dutenak alboko panelean agertzen dira. Beste edozein agertzea nahi badugu, egin klik mostrar aukeran.

  • Orain, idatzi etiketa berriaren izena beheko testu-eremuan (gure adibidean, “Trabajo” –lana–) eta sakatu Crear (sortu). Automatikoki, gure etiketa alboko menuan ikusi ahal izango da.
  • Etiketaren ikono zabalgarrian klik eginda aukerak bistara ditzakezu. Bertan, etiketaren kolorea eta izena aldatzeko, eta hura ezkutatu edo ezabatzeko aukera ere baduzu. Kasu honetan, kolore gorria markatuko dugu.

  • Zure mezuak etiketatzeko, aukeratu itzazu Recibidos (jasoak) ontzian eta markatu Trabajo (lana) Etiquetas (etiketak) botoian.

  • Gmailek sarrerako ontzian esleitzen du etiketaren kolorea. Gainera, alboko menutik zuzenean sar zaitezke. Aurrerantzean, “Trabajo” (lana) etiketan bildutako mezu guztiak ikusteko, nahikoa izango duzu bertan klik egitea.

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

C) Kontuaren panelarekin praktikatzea: etiketak sortzea eta mezuak antolatzea. Kontaktuen liburua

Destacados (nabarmenduak) aukerak mezuei egoera berezia ematen die eta, era berean, horiek aurkitzea errazten du. Garrantzitsutzat jotzen ditugun mezuak, presazkoak edo berehala aurkitu behar ditugunak adierazteko erabiltzen da.

Egin klik mezuaren ondoan dagoen izar urdinean eta nabarmendu nahi dituzun mezuak. Orain, izarra hori bihurtuko da.

Ikusiko zenuenez, Gmailen berezitasunetako bat da (interesgarria ere) mezuak hizketalditan biltzen direla. Hizketaldi bat da erabiltzaile baten eta solaskide baten edo gehiagoren arteko mezu-trukea. Bada, mezu bat nabarmendu gisa hautatzen dugunean, hori bera egiten dugu mezuaren hizketaldiarekin. Oso praktikoa da mezu eta hizketaldi zaharrak ez galtzeko edo erreferentzia jakin batzuk non dauden jakiteko.

Mezuak nabarmendu izateari uztea nahi badugu, nahikoa da izarraren gainean berriro klik egitea.


Kontaktuen agenda on bat izateak gauzak are gehiago erraztuko dizkizu.

Azaldu dezagun kontaktu bat nola sortu edo beste posta-kontu batetik nola inportatu.

  • Alboko paneletik, sartu Contactos (kontaktuak) aukeran:
  • Kontaktu bat sortzeko egin klik irudian agertzen den avatar-aren botoian (“panpinatxoan”):

  • Bete formularioko eremuak eta erregistra itzazu Guardar (gorde) aukeran klik eginda.

  • Beste kontu batean jadanik gordeta dituzun kontaktuak inportatu behar badituzu, zoaz Importar (inportatu) aukerara eta kargatu dagokion fitxategia. Ziurtatu Gmail hori egiteko gai dela, programa bateragarrien zerrenda kontsultatuta.

Sar zaitez bideotutoretza honetan: Etiketak sortu eta mezuak antolatu. Kontaktu zerrenda.

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

D) Nire kontua pertsonalizatzea: Configuración (konfigurazioa) panela

Configuración (konfigurazioa) atalean, kontua pertsonalizatu ahal izango duzu. Adibidez, aukera hauek dituzu: Gmailen hizkuntza konfiguratzea, zure burua identifikatzeko irudi bat txertatzea, sinadura estandar bat ezartzea edota jaiegunetarako edo oporretarako erantzun automatikoak sortzea.

Ikustazu bideotutoretza hau sarrera gisa: Nire kontua pertsonalizatu: Ezarpen panela

  • Beraz, sar gaitezen Configuración (konfigurazioa) barruan aukera horiek ikusteko. Egin klik General (orokorra) fitxaren gainean.

  • Lehenik, Idioma (hizkuntza) ikusten dugu. Hizkuntza lehenetsi gisa gaztelania utziko badugu ere, badira beste aukera batzuk eskuragarri, adibidez, euskara edo katalana.

  • Orain, Mi imagen (nire irudia) aukeran kokatu eta zure profilari lotu nahi diozun irudia hautatu.

  • Irudi bat kargatzeko aukera bat baino gehiago duzu: zure PCan, Picasan (argazkiak on line argitaratzeko Googleren beste zerbitzu bat) edo web batean aurkitzea. Bestela, irudirik gabe jarrai dezakezu. Egin klik Cancelar (utzi) botoian fitxategia beste une batean igo nahi baduzu.

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

D) Nire kontua pertsonalizatzea: Configuración (konfigurazioa) panela

Sinadura bat sortzeko, Firma (sinadura) testu-eremuan nahi duzuna idatzi eta gorde ezazu. Hainbat aukera dituzu, adibidez: zure izenarekin sinatu; datuak babesteko Legearen inguruko edota lege-ohar bat, ingurumena zaintzeari buruzko mezu bat (behar-beharrezkoa ez bada, mezua ez inprimatzea iradokiz), zeure edo hirugarren baten esaldi edo aipamen bat idatzi, etab. Kontuan izan aukera hori gaitzen duzun unetik aurrera, zure mezu guztiek amaieran jasoko dutela.

Une jakin batzuetarako beste aukera interesgarri bat da erantzungailu automatiko edo erantzun automatikoarena. Aktibo dagoenean (jaiegunak, oporrak edo bestelakoak direla eta), Gmailek zure ordez erantzungo die zure kontuan sartzen diren mezu guztiei.

Zerbitzu hori erabiltzeko, hautatu gaitutako Respuesta automática (erantzun automatikoa) aukera, eta sistemak erantzun gisa bidal ditzan nahi duzun gaia eta mezua idatzi:

Mezu hori nire kontaktuek besterik jaso ez dezaten, hautatu beste aukera hau:

Amaitzeko, gorde egindako aldaketa guztiak Guardar cambios (gorde aldaketak) aukeran klik eginda.

Kasu praktikoa: Posta kontu pertsonal bat sortzea...

E) Posta-arauak edo iragazkiak sortzea

Automatikoki jasotzen diren mezuak antolatzeko era bat iragazki bat sortzea da. Baliabide horrekin, lan eta denbora asko aurrez daitezke. Iragazkien bidez, zure mezua etiketatzeko, artxibatzeko, ezabatzeko, nabarmentzeko edo beste kontu batzuetara automatikoki birbidaltzeko aukera duzu.

Ikastetxeko pertsonalaren mezuetarako iragazki bat nola sortu ikusiko dugu.

  • Lehen urratsa izango da postaren konfigurazioan (Configuración) eta Filtros (iragazkiak) atalean sartzea. Bertan, zoaz Crear un filtro nuevo (sortu iragazki bat) aukerara.

Gure kasurako, gure lankideen helbideak idatziko ditugu De (igorlea) eremuan:

  • Para (hartzailea): e-mailaren helburuan bilatzen du.
  • Asunto (gaia): mezuen izenburuan edo subjectean agertzen den testua arakatzen du.
  • Contiene las palabras (hitz hauek ditu): mezuaren edukia miatzen du, hura iragazteko.
  • No contiene (ez ditu hitz hauek): gako-hitzen bat ez duten mezuak pasa daitezen uzten du (aurreko eremuan NOT jartzea bezala da).
  • Tienes archivos adjuntos (fitxategi erantsiak ditu): iragazi beharreko mezuak nahitaez fitxategi erantsiak izan behar dituela zehazten du.
  • Eremu hutsak ez dira kontuan hartzen.
  • Hautatu iruditzen zaizkizun iragazkiaren aukerak, eta hautatu ere Aplicar también el filtro a las conversaciones siguientes a continuación (aplikatu iragazkia ondorengo hizketaldiei ere) aukera, dagoeneko jasotako mezuei iragazkia aplikatzeko. Horrela, eskolako lankideen mezu guztiak bilduko dituzu. Egin klik Búsqueda de prueba (probazko bilaketa) aukeran, iragazkiak funtzionatzen duela egiaztatzeko.
  • Azkenik, egin klik Crear un filtro (sortu iragazki bat) aukeran.

Zure prestakuntza sakondu nahi baduzu ikustazu material honen bertsio osoa:

Laguntza

laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

GlosarioFALSO

Esto es un glosario

Sortu kontu bat

sartu zure kontu

zuzentzaile ortografikoa

Zaborrontzia

Spam

Sortu etiketa

Etiketa "Lana"

Kontaktuak